Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 2koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1971
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/02
  • Argitaratze-data: 2022/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Mikel Hidalgo Bordegarai jauna Trantsizio Sozialeko Proiektuak Koordinatzeko aholkulari izendatzea (kodea: 5313; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), Lehendakaritzan.

Bigarrena. Egin beharreko lanak aholkularitza-lanpostuari dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2022ko apirilaren 25ean izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean; hala ere, lehenago edozein unetan baliogabetu ahal izango zaio harreman hori.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 2a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik