Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita «Jesús María Leizaola» 2022ko saria, euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1978
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/27
  • Argitaratze-data: 2022/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

1983ko uztailaren 27ko Lege arautzaileak eginkizun ugari aitortzen dizkio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari. Besteak beste, azpimarratzekoa da gure autonomia-sistemak dituen berezitasunei buruzko azterlanak sustatu eta zabaltzeko eginkizuna.

Helburu hori lortu nahian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «Jesús María Leizaola» ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, inolako zalantzarik gabe gure herriaren eredu eta ordezkari izan genuen gizon ospetsu horren omenez. Baina izan genuen beste asmorik ere saria eratzerakoan: alde batetik, etapa autonomikoaren garapenaren hasierari buruzko azterlanak bultzatu nahi genituen; eta bestetik, lehengo garai historikoen gaineko ikerlanak sustatu nahi genituen, aldi horiek euskal autonomiaren aurrekariak izan baitziren eta eragina izan baitzuten bere konfigurazioan.

Autonomia-estatutua indarrean jarri zenetik hainbat hamarkada iragan ondoren, egin beharreko hausnarketa ezin da mugatu erakunde berrien hasierara eta martxan jartzera eta aurreko historialdien tratamendura bakarrik. Gaur egun, dagoeneko, bada zertaz hausnarketa egin, eta baita egin beharra ere: erakunde horien finkatzea eta garapena, eta etorkizuna eraikitzen lagunduko duten eredu, parametro eta proposamenen ekarpena eta aurreratzea. Hori guztia, mendebaldeko demokrazien multzoari begira, eta kontuan hartuta sistema ekonomiko eta sozial gero eta globalizatuagoaren eragina ukaezina dela, eta sistema horrek gure autogobernuari eta sistema federalei eskatzen diela gobernantza publikoaren eredu bat garatzea eta erronka jakin batzuekin bat datozen politika publikoak lantzea; betiere erronka horiei erantzuteko, mundu interkonektatu batean deszentralizazio politiko eta administratiboak, XXI. mendean estaturik gabeko nazioek Europar Batasunaren testuinguruan duten zereginak eta herritarrak politika publikoen defentsan eta kudeaketan sartzeak ekar ditzaketen aukeretatik abiatuta.

Gaur egun, «Jesús María Leizaola» saria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan gauzatzen den dirulaguntza-lerro bat da.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpen hau eman duen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota berariazko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidera jotzeko aukera irekita egongo da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

Lehenengoa. «Jesús María Leizaola» 2022ko sarira aurkez daitezke, edozein ikuspegi zientifikotatik egindako eta argitaratu gabeko monografia izaera duten ikerlanak, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoak. Ikerlan horiek xede izan behar dute:

  1. Euskal autonomia, euskal autogobernua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamendua, eta/edo

  2. Globalizazioaren, eraldaketa digitalaren edo klima-aldaketaren erronken edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten beste erronka batzuei aurre egiteko gobernantza publikoa.

    Argitaratu gabeko lanak dira jabetza intelektualari buruzko legerian ezarritako eran hedatu edo argitaratu ez direnak. Horren ondorioz, ez dira argitaragabetzat joko bitarteko telematikoen bidez, hau da, Interneten zein beste sare batzuen bitartez argitaratutako, hedatutako edo publikoaren eskura jarritako lanak.

    Era berean, ezin izango da aurkeztu edozein pertsona edo erakunderekin edozein modutan konprometitutako eskubideak dituen lanik.

    Bigarrena. Pertsona fisikoak eta horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira.

    Lantaldea aurkezten bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna, eta ikerketa-taldearen ordezkari bat izendatuko da, ikerketa-taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina botere duena. Ordezkaritza egiaztatzeko, hala dela sinesgarritasunez erakusten duen edozein bide erabili ahal izango da, zuzenbidean baliozkoa bada. Ondorio horietarako, ordezkaritza egiaztaturik geldituko da apud acta ahalordetzearen bitartez egin bada, agerraldi pertsonala eginez edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan agerraldi elektronikoa eginez, edo egoitza elektroniko horren ordezkarien erregistro elektronikoan (https://euskadi.eus/ordezkariak) inskribatu izana egiaztatuz.

    Era berean, eskaeran berariaz adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak zer partaidetza-ehuneko duen aurkeztutako ikerlanean.

    Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu jarraian aipatzen diren kasuren batean dauden banakoek edo jarraian aipatzen diren kasuren batean dauden pertsonak kide dauzkaten taldeek.

  1. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat duten edo administrazio-zehapen penalaren mende dauden pertsona fisikoek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla; eta, era berean, laneko, merkataritzako edo kargu publikoko izaera dela-eta deialdi honetan parte hartzea bateraezina daukaten pertsonek, betiere izaera horri aplikatu behar zaion legedia kontuan hartuta.

  2. Funtsean aurreko urteetan aurkeztutako beste ikerlan batzuekin antzekotasun handia duten ikerlanek.

  3. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean dauden pertsonek.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek oinarrietan zehaztutako betekizun guztiak bete beharko dituzte. Zehazki, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela, saria eta accesita esleitu eta ordainketa egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko egiaztapen horri; kasu horretan, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

    Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo organismo autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei Leizaola saria edo accesita eman eta ordaindu ahal izateko. Era berean, Leizaola saria edo accesita emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, baldin eta itzulketa-prozedura bat amaitzen denean horretarako ebazpena ematen bada.

    Hirugarrena. Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:

  1. Lehenengo saria: 20.000 euro.

  2. Accesita: 10.000 euro.

    Lantalde batek aurkeztutako ikerlan bati ematen bazaio saria edo accesita, taldekide guztiak izango dira onuradun, legez dagozkien ondorioetarako. Saria edo accesitaren zenbatekoa lantaldeak zehaztu duen ehunekoaren arabera banatuko da taldekideen artean; partaidetza-ehunekoa adierazi ezean, zati berdinetan banatuko da.

    Laugarrena. Eskabideak, eta horiekin datozen ikerlanak, izapidetze elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, arau hauekin bat etorriz: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua.

    Eskabideak izapidetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa) identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako edozein bitarteko erabili ahal izango da; bitarteko horiek kontsulta daitezke egoitza elektroniko horretako Izapideak eta Zerbitzuak, Identifikazio Elektronikorako Baliabide Onartuak atalean.

    Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko ekainaren 20an bukatuko, azken egun hori epe barruan egongo delarik.

    Bai eskabidea baita ikerlana ere helbide elektroniko honetan aurkeztu beharko dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0029409

    Norberaren espedientean sartzeko eta haren jarraipena eta izapideak egiteko «Nire Karpeta» atalera jo behar da https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izango dituzte. Monografiaren diseinua zein testua edozein formatutan aurkeztu ahal izango da; hala ere, gutxieneko luzeraren baldintza betetzen den ala ez egiaztatzeko, erreferente gisa hartuko da formatu hau: justifikatutako testua, lerroartea 1,5ekoa eta letra mota Times New Roman 12. Ikerlana orrialde zenbakiak jarrita aurkeztuko da; eta aurkibide bat izango du, edukien hasierako orrialde zenbakia aipatzen duena.

    Sarira aurkezten direnen nortasuna isilpean gordeko da, eta bakar-bakarrik argitaratuko dira sariaren eta accesitaren irabazleen izenak.

    Bosgarrena. Honako deialdi honen kudeaketa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuari dagokio.

    Seigarrena. Balorazio-irizpideak.

    Bai saria, bai accesita emateko, balorazio-irizpideak izango dira ikerlanen kalitate zientifiko-teknikoa eta horietan egiten diren ekarpenen garrantzia.

    Epaimahaiak erabaki dezake saria edo/eta accesita ikerlan batzuei ex aequo ematea. Kasu horietan, deialdian aipatzen diren diru-kopuruak lan saridun guztien artean banatuko dira zati berdinetan.

    Halaber, epaimahaiak saria eta/edo accesita eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta uste badu aurkeztutako lanek ez dituztela eskatutako kalitate-baldintzak edo -betekizunak betetzen.

    Zazpigarrena. Hona hemen sariak emango zaizkien hautagaiak erabakiko dituen epaimahaiaren kideak:

    Epaimahaiburua:

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua edo hark izendatutako ordezkoa.

    Bokalak:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria edo hark izendatutako ordezkoa.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen idazkari nagusia edo hark izendatutako ordezkoa.

    Eusko Jaurlaritzako Autogobernu zuzendaria edo hark izendatutako ordezkoa.

    Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako sailburuordea edo hark izendatutako ordezkoa.

    Sarira aurkeztutako ikerlanen gaien inguruan entzute handiko aditu bi. Horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak izendatuko ditu agindu baten bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren proposamenez.

    Idazkaria:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen zerbitzuburua edo hark izendatutako ordezkoa IVAPi atxikita egon behar du. Hitza eta botoa emateko eskubidea izango du.

    Epaimahaia osatzerakoan, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua egon dadila bermatzeko. Ondorio horretarako, ordezkaritza orekatua izango da sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza baldin badu.

    Edozein sexuri dagokionez aurrean adierazitako ehunekoa betetzea ezinezkoa edo oso zaila gertatzen bada, ezintasun edo zailtasun hori arrazoituko da epaimahaia osatzen duten aditu biak izendatzen diren Aginduan.

    Sariak emateko, epaimahaia bildu eta daudenen gehiengoaren aldeko botoa beharko da. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak izango du kalitateko botoa.

    Epaimahaiburua edo idazkaria, edo haiek izendatutako ordezkoa, epaimahaiaren bilerara agertu ezean, eta quorum nahikoa betetzen bada, bilerara azaldutako kideen gehiengo soilaz erabakiko da haien artean nork beteko dituen epaimahaiburuaren edo idazkariaren eginkizunak.

    Zortzigarrena. Saria iragartzeko ebazpenak ondorioak dituen egunetik sei hilabete igaro baino lehen hartuko du erabakia epaimahaiak.

    Bederatzigarrena. Saria eta accesita esleituko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpenaren bidez, epaimahaiaren proposamenari jarraituz, eta gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igarota, sarien esleipen-ebazpena interesdunei jakinarazi ez bazaie, interesdunek ezetsitzat hartu beharko dute beren eskaera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluaren arabera.

    Hamargarrena. Esleipendunek saria eta accesita onartzen dutela edo hari uko egiten diotela jakinarazteko, idazki bat aurkeztu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), telematikoki, bost egun balioduneko epean. Epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta deialdiaren Interneteko helbide elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da zenbatzen. Argitalpena egun berean egingo da bi lekuetan.

    Hamaikagarrena. Sarien ordainketa aldi bakar batez egingo da, esleipena egin eta gero. Zergei buruzko arauekin bat etorriz, aplikatu behar diren atxikipenak egingo dira hirugarren oinarrian aipatzen diren diru-kopuruetan.

    Halaber, sarien ordainketa bateragarria izango da ikerlan saridunek beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako edozein motatako dirulaguntzarekin.

    Hamabigarrena. Saria eta accesita onartzeak berekin dakar Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari egile-eskubideak doan lagatzea, hamar urteko eperako eta edozein hizkuntzatarako. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak urtebeteko epean ikerlanaren argitalpena aurrera eramateko konpromisoa hartzen du; epe hori zenbatzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo erakunde horren argitalpen zerbitzuen esleipendun diren enpresek bete behar dituzten izapideak eta betebeharrak burutzeko denborak besterik ez dira kontuan hartuko.

    Saritutako ikerlanak beste lan zabalago batzuen atal badira, epaimahaiak osorik argitaratzea erabaki dezake; hala eginez gero, egileak obra osoaren ustiapen-eskubideak lagako dizkio administrazioari. Edozein modutan, saria irabazi duela adierazteko, izenburu hau jaso beharko da: «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen "Jesús María Leizaola" 2022 saria» eta «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen "Jesús María Leizaola" 2022 accesita».

    Hamahirugarrena. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra) pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako legeria betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: «Ikerketen sustapena». Tratamendu horren helburua da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea.

    Tratamenduaren arduraduna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza da. Datuak irispidean izateko eskubidea, datuak zuzentzekoa eta ezereztekoa, datuen eramangarritasun-eskubidea, datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, tratamenduari aurka egiteko eskubidea eta emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, edo aplikatu behar den araudiak arautzen dituen gainerako eskubideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzaren zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean balia daitezke.

    Irabazleen datuak zabalkunde-jardueretan erabil daitezke, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari eta dagokion zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkie. Datu pertsonalak ez dira lagako, lege-betebeharra existitzen ez bada, eta ez zaizkie eskualdatuko hirugarren herrialdeei.

    Hemen kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/060200-capa2-eu.shtml

    Hamalaugarrena. Deialdi honetara ikerlan bat aurkezteak berekin dakar deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintza guztiak onartzea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik