Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 48/2020/310 - Arau-haustearen akta: I482020000076840).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2021
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/20
  • Argitaratze-data: 2022/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Sidenor Aceros Especiales, SL enpresari (IFK: B01292903; egoitza: Ugarte auzoa, z.g., 48970 Basauri) zehapen-espedientea hasi zaio, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Ikuskatzailetzak 2020ko abenduaren 16an egindako arau-haustearen akta dela bide.

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2021eko martxoaren 24an, Sidenor Aceros Especiales, SL Lugaritz enpresari berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei euroko (40.986 euro) isuna jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan dago tipifikatuta arau-hauste hori: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada».

Bigarrena. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. 2021eko ekainaren 28an errekurtsoa ezetsi zen; horrela, 2021eko martxoaren 24ko ebazpena berretsi zen.

Hirugarrena. Azkenik, zehapena ezarri zuen ebazpena 2021eko abuztuaren 28an bilakatu zen irmo.

Lehenengoa. Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

Sozietate-izena: Sidenor Aceros Especiales SL.

Haren jarduera-sektorea: burdina galdatzea.

Identifikazio fiskaleko kodea: B01292903.

Egoitza soziala: Ugarte auzoa, z.g. 48970-Basauri.

Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10: laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada.

Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei euro (40.986 euro).

Araua-haustearen aktaren data: 2020ko abenduaren 16a.

Zehapenaren ebazpenaren data: 2021eko martxoaren 24a

Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2021eko abuztuaren 28a.

Bigarrena. Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik