Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehiaren Euskal Agintaritza; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 1916
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/20
  • Argitaratze-data: 2022/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c artikuluan eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2022ko martxoaren 10eko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2022ko martxoaren 23ko EHAA, 59. zk.), Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen.

Lehenengoa. Bete gabe uztea Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa (kodea: 520010; dotazioa: 182).

Bigarrena. Ebazpen honek 2022ko apirilaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko apirilaren 20a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

ALBA URRESOLA CLAVERO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.