Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 19koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez zehaztutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten baita. Aipatutako finkak instalazio honen eraginpean daude: Alzarrate-Orozko izeneko (1. zirkuitua) 13,2 kV-ko linea elektrikoaren eta horren adarren zuhaitzik gabeko babes-eremua handitzea Arakaldo, Arrankudiaga eta Orozkoko udal-mugarteetan (Bizkaiko Lurralde Historikoan) eta Laudio eta Amurrioko udal-mugarteetan (Arabako Lurralde Historikoan).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/19
  • Argitaratze-data: 2022/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espedientea: 01-AT-H-2015-00002 eta 48-AT-H-2015-00021.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa zela deklaratu zen, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideak eskuratu beharra, eta okupazioa presaz egin beharko da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariak erabaki du ebazpen honen eranskinean agertzen diren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei eta jabeei dei egitea, Laudioko udaletxean biltzeko (han baitaude eraginpeko ondasunak), 52. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat etorriz, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko.

Interesdun guztiak, bai eta eragindako ondasunen gaineko edozein motatako eskubide edo interesen titularrak diren pertsonak ere, pertsonalki edo behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta bertaratu beharko dira, eta titulartasuna egiaztatzen duten dokumentuak (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo beste batzuk) eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, finkako errentariarekin batera (halakorik balego), eta, egokitzat jotzen badute, peritu edo notario batekin ere joanda.

Aktak 2022ko ekainaren 10ean egingo dira, 11:00etatik aurrera, Laudioko udaletxean. Titular bakoitzari zitazio-zedula bat bidaliko zaio, eta hor zehaztuko dira lekua, eguna eta ordua. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak ere egingo dira.

Desjabetze-espedientean, I-DE Redes El閏tricas Inteligentes, S.A.U. enpresak onuradun izaera hartuko du.

Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitaratutako zerrendetan agian agertzen ez diren eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta interesdunek egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrendetako balizko akatsak zuzentzearren. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), eta hori egiteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 19a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JES赟 PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik