Arautegia

Inprimatu

43/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez erabaki bat argitaratzen baita. Erabaki horrek onartzen du Tecnalia Research & Innovation Fundazioak aurkeztu duen uko egite formala, hain zuzen Vitoria-Gasteizko demarkazioan telebista-zerbitzuak emateko lizentziari uko egitea, lizentzia azkentzearen ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1742
  • Xedapen-zk.: 43
  • Xedapen-data: 2022/04/13
  • Argitaratze-data: 2022/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonom韆; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

2022ko apirilaren 5ean eginiko batzarrean, Gobernu Kontseiluak onetsi du Tecnalia Research & Innovation Fundazioak aurkeztu duen uko egite formala, hain zuzen Vitoria-Gasteizko demarkazioan telebista-zerbitzuak emateko lizentziari uko egitea, lizentzia azkentzearen ondorioetarako. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, hau

ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOAK AURKEZTU DUEN UKO EGITE FORMALA ONARTZEN DUENA, HAIN ZUZEN vitoria-GASTEIZKO DEMARKAZIOAN TELEBISTA-ZERBITZUAK EMATEKO LIZENTZIARI UKO EGITEA, LIZENTZIA AZKENTZEAREN ONDORIOETARAKO.

439/2004 Errege Dekretuak, martxoaren 12koak, tokiko telebista digitalaren Plan Tekniko Nazionala onartzen zuenak eta hori aldatu zuen abenduaren 3ko 2268/2004 Errege Dekretuak, Euskal Autonomia Erkideagoan 15 demarkazio planifikatu zituen. Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzen zuen urriaren 3ko 190/2006 Dekretuaren 12.3 artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluak, 2006ko azaroaren 28ko bileran, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emakidak egilesteko lehiaketa arautu zuten administrazio-klausula partikularren eta preskripzio teknikoen agiriak onartu zituen. Azkenik, Kultura sailburuaren 2006ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, dagokion lehiaketa publikoaren deialdia egin zen.

Gobernu Kontseiluak, 2007ko uztailaren 17an, erabaki zuen, besteak beste, telebista-zerbitzuak emateko emakida esleitzea EUVE European Virtual Engineering Fundazioari. 2009ko azaroaren 6an esleipena formalizatzeko administrazio-kontratuaren dokumentua sinatu zen. Geroago, emakidaren titularra zen fundazioa Tecnalia Research & Innovation Fundazioak xurgatu zuen.

Gauzak horrela, 2022ko martxoaren 16an, Tecnalia Research & Innovation Fundazioak modu formalean telebista-zerbitzuaren lizentziari uko egitea aurkeztu du.

Ondorioz, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorraren 30.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hau da, titularrak uko egiteagatik emandako lizentziak azkentzearen ondorioetarako, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, aztertu ostean, hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa. Onartzea Tecnalia Research & Innovation Fundazioak Vitoria-Gasteizko demarkazioetan telebista-zerbitzuak emateko lizentziari aurkeztutako uko egite formala.

Bigarrena. Tecnalia Research & Innovation Fundazioari emandako erreferentziazko telebista-zerbitzuaren lizentzia azkendutzat jotzea, titularrak formalki uko egin diolako.

Hirugarrena. Tecnalia Research & Innovation Fundazioari jakinaraztea uko egitea eta lizentzia azkentzea onartzen duen erabaki hau, eta Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatuko Idazkaritzari jakinaraztea jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko gaitzen duen titulua azkendu dela, dagozkion ondorioetarako.

Laugarrena. Agindua ematea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezala.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik