Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko apirilaren 12koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2022-2023 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 1876
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/12
- Argitaratze-data: 2022/05/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztioi dagokigun eskubidea da, eta botere publikoen obligazioa da hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko gerta daitezkeen muga edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.
Eibarko Hezkuntza Esparruaren barruan egoitza-zentro bat egoteak aukera ematen du bereziki egokia den eskaintza bat egiteko ikasketa jakin batzuk familiaren bizilekutik kanpo egiten dituzten ikasleentzat.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak aldatu egin du uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehazten duena. 24/2011 Dekretu horren arabera, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren ebazpen batek arautuko ditu honako hauek: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza-zentroan eta nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, zer dokumentazio erantsi behar zaien eskabideei eta zeintzuk diren prozesuaren epeak.
Horretarako, eta betiere uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren 19. artikuluarekin bat etorriz, hau
Eskaera posta-bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta-bulegoko funtzionarioak eskaera-data eta zigilua jar diezazkion, gutuna ziurtatu baino lehen.
Eskaerarekin batera eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar izango da. Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren 20. artikuluan jasotakoaren arabera, 2021-2022 ikasturtean egoitza-zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta aipaturiko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikastetxeko egonaldiko baldintzak betetzen badituzte eta 2022-2023 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona horiek automatikoki onartuko dituzte egoitza-zentroan.
Eskaera egoitza-zentroan aurkezten bada, aurkezteko unean bertan egin ahal izango da errekerimendu hori, eta idatziz jasoko da eskaera aurkeztu duenak hartu duela errekerimendua.
Lehenengoa. Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 12a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBA袳Z.
Deialdi bakarra
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 24/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinen bidez aldatzen baita Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen 164/2002 Dekretua.
- Ikus: 164/2002 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza-Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duena.