Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 11koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Bilboko Trenbide Metropolitarraren 4. Lineari eta Hegoaldeari Buruzko Azterlan Informatiboa» jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/11
  • Argitaratze-data: 2022/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. linea berriak, egun ikusten den moduan, proposatzen duen Metro linearekin, Errekalde eta Irala auzoei ez ezik, Bilbao hegoaldeko beste auzo batzuei ere emango die zerbitzua, izan ere, auzo horiek konexio gabezia handiak baitituzte Bilboko aldirietako trenbide-sareari dagokionez. Egindako azterlanen arabera, irtenbiderik onena da sinbiosi bat egotea 4. linea berriaren eta zabalera metrikoko (ADIF RAM) egungo trenbide-trazaduraren artean (azken hori FEVEren lineek erabiltzen dute Bilboko erdigunera hurbiltzeko).

    Horretarako, eta Errekalde eta Irala auzoei zerbitzua eman ahal izateko, trazadura berria sortuko litzateke, gaur egun Basurtuko eta Abandoko geltokien artean dagoen ADIF RAMeko trazaduraren alternatiba gisa. Azterlan informatiboaren aztergaia 4. linea berria Errekalde eta Irala auzoetan ezartzeko beharrezkoa den azpiegitura da, eta linea eremu horretan ezartzeko egin beharreko lanak zehaztea du helburu. Horretaz gain, Bilboko Trenbide Metropolitarraren 4. linea berria eraikitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren eraginak eta balorazio ekonomikoa ere zehaztu nahi ditu.

    Azpiegitura osoa lurperatuta egongo da, meatze-tunelean zulatuta. Guztira 2.330 metroko luzera izango du, trenbide bikoitzean, eta tarteko bi geltoki izango ditu, Errekalde eta Irala auzoetan.

    2019ko ekainean, ETSk Fulcrum-CAF&TE ABEEri adjudikatu zion «Bilboko Trenbide Metropolitarraren 4. linearen eta hegoaldeko eremuaren azterlan informatiboa» idaztea. Azterlan horretan, Alternatiben Azterlan bat eta ondorengo Azterlan informatibo bat idatzi behar dira, besteak beste.

    «Bilboko trenbide metropolitarraren 4. lineari eta hegoaldeari buruzko azterlan informatiboa» idazteko kontratuak Bilboko Metroaren 4. Linea ezartzeko aukerei dagokie, trenbide bidezko garraio publikoa Bilboko metropoliaren hegoaldera hedatzeko azpiegitura gisa.

    Egokiena eta integratuena izango den garraio publikoko sistema aztertzea eta zehaztea da xedea, Bilboko hegoaldea hiribilduaren inguruan dagoen garraio-azpiegiturarekin eta lurraldeko gainerako eremuekin lotzeko.

    Nahi den irtenbideak bereziki eragin beharko luke Errekalde eta Irala auzoetako garraio publikoaren hobekuntzan eta, oro har, hegoaldean dauden eta behar bezala zerbitzatuta ez dauden auzoetako garraio publikoaren hobekuntzan, horiek mugikortasuna antolatzen duten edukiera handiko azpiegitura eta garraiobide publikoekin lotuz.

    Azterlan informatiboa idazteko kontratuaren esparruan egindako lanaren baitan, Alternatibak aztertzeko lehen fase bat zegoen. Fase horretan, ezarritako helburuak betetzeko bideragarriak ziren garraiobideak eta trazadura-alternatibak biltzen ziren, eta aztertu egiten ziren bakoitzak hegoaldeko mugikortasunari ekar ziezazkiokeen aukerak. Fase horren barruan, herritarren partaidetza prozesu bat egin zen, azterlanean herritarrek linea berriari dagokionez zituzten beharrak txertatzeko.

    Lana amaitzeko, Metro motako alternatiba bat hautatu zen, azterlan informatibo hau garatzeko oinarri gisa balio duena eta Errekalde eta Irala auzoei zerbitzua emango liekeen linea bat proposatzen duena. Horretarako, Balmaseda-Bilbo ADIF-RAM linearen egungo trazaduran oinarritzen da, eta etorkizuneko Abandoko geltoki intermodala izango denean amaituko da.

    Azterlan informatiboaren aztergaia azpiegitura berriaren zatia baino ez da, hura baita aukeratutako irtenbidea gauzatzeko behar dena: Basurtuko eta Abandoko geltokien arteko bide metrikoan ADIFen egungo trazaduraren saihesbide bat, Errekalde eta Irala auzoetarako Metro linea bat ezartzea ahalbidetuko lukeena, auzook Bilbo Handia eskualdean dauden aldiriko trenbide-sarean txertatuz.

    Azpiegitura osoa lurperatuta egongo da, meatze-tunelean zulatuta. Guztira 2.330 metroko luzera izango du, trenbide bikoitzean, eta tarteko bi geltoki izango ditu, Errekalde eta Irala auzoetan.

    Abando inguruan hasten da, ADIF RAMen trazadurarekin konektatuko litzatekeen lekuan, Abandoko trenbide-korridorearen aurreko tunelean, eta Elejabarriko ADIF RAMen tunel faltsuaren inguruetan amaitzen da. Azterlan informatibo honen xede den azpiegitura berriaren tartea meatze-tunelean igaroko litzateke puntu horien artean, Abando, Irala, Errekalde eta Elejabarri auzoak zeharkatuz, betiere eraikitako azaleraren azpian eta sakonera handian.

    Tunelak osagai baldintzatzaileen atalean deskribatutako azpiegitura ugariak saihesten ditu, horien gainetik edo azpitik igaroz eta, gurutzatzen dituenean, galerien arteko distantzia diametro batetik gorakoa izango da, ADIFen zabalera konbentzionaleko lineen kasuan izan ezik, horietan estalki eskasaren azpitik gurutzatzen baitu. Gurutzatze hori bideragarria da, sekzio indartuak eta tratamendu bereziak baititu. Gainera, baliteke tunela ADIFen zabalera konbentzionaleko tunelak jada erabiltzen ez direnean egiteko aukera egotea, hau da, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea martxan jartzen denean eta AHTa Abandora sartzeko lanak egiten ari direnean egitea.

    Iralako geltokia lurpean kokatzen da, sakonera handian Irala auzoaren azpian, eta haren ardatzaren araberako lursailaren koten arteko aldea 35 eta 25 metro bitartekoa da. Hori dela eta, sarbide-kanoiak nahiko luzeak dira.

    Iralako haitzuloak, guztira, lau sarbide ditu kanpotik, bi kanoi, igogailu-multzo bat eta mugikortasun urriko pertsonentzako igogailu bat. Erabiltzaileak gainazaletik sartzen dira geltokira, kalea eta ataria lotzen dituzten sarbideetatik: Eskurtze plazatik eta Juan de Garay kaletik, Kirikiño etorbideko igogailutik eta Bergara etorbideko igogailu-multzotik.

    Errekaldeko geltokia lurperatuta dago proiektuan, Errekalde plazaren inguruan eta Gordoniz kalearen azpitik diagonalean gurutzatuz. Bi sarbide-kanoi ditu, elkarren arteko 260 metroko distantziarekin gainazaleko sarbideetan, eta buruhormen artean 108 metroko luzera duen haitzulo bat du.

    Geltokiko haitzuloa nahiko sakona da gainazalari dagokionez, Iralako haitzuloarekin gertatzen zen bezala, Errekalde auzoan Gordoniz kalearen inguruko eremu bat dagoelako, zeinetan lurzorua oso lodia baita. Horren ondorioz, geltokiko atarien eta gainazalaren kotaren arteko aldea 30 metrotik gorakoa da. Alde hori gainditzeko, sarbide-kanoi nahiko luzeak erabiltzen dira, eta, gainazaletik hurbilen dauden tarteetan, eraiki gabeko erabilera publikoko espazioen azpitik igarotzen dira.

    Geltokiak bi sarbide-kanoi ditu, Errekalde plazatik eta Gordoniz kaletik sartzeko, eta mugikortasun urriko erabiltzaileentzako igogailu bat du, Errekalde plazan.

    Trazadura berriaren indusketa bi eraso-arrapalatatik egingo da: bata Eskurtze parketik, Errekalde eta Irala geltokien arteko lineako tunelarekin lotuz, eta bestea Masustegi kaletik, Basurtugorta plazaren paretik, lineako tunelaren azken zatian lotuz. Lanak amaitzen direnean, galeria horiek linea berrirako larrialdi-instalazio bihurtuko lirateke, eta lineako tunelaren larrialdietako irteerako eta larrialdietako aireztapeneko erabilerak partekatuko lituzkete.

    Gainazaleko lanak arrapala horietarako sarbideetara mugatuko dira; ondoren, larrialdietako irteera/aireztapen bihurtuko dira, Errekalde eta Iralako geltokietarako oinezkoentzako sarbideak egingo dira, eta geltoki horietako larrialdietako aireztapenak eta nasa azpiko ebakuazioa eta ponpaketa egingo dira.

    Obrak egiteko berrogei (40) hilabeteko epea zehaztu da.

    Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, ehun eta berrogeita sei milioi laurehun eta hirurogeita zortzi mila bederatziehun eta berrogeita hiru euro eta hamahiru zentimokoa (146.468.943,13) da. Administrazioak jakin dezan, obra osoaren aurrekontua, BEZa barne, ehun eta hogeita hamasei milioi bederatziehun eta laurogeita lau mila seiehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita hamahiru zentimokoa (136.984.671,33) da.

    Trenbide Sektoreko Erregelamenduaren 10.2 artikuluaren arabera, Informazio-azterlana behar bezala idatzita dago, eta dagokion informazio publikoa praktikatu ahal izateko legezko eta arauzko betekizun eta preskripzio guztiak betetzen ditu, behin betiko onartu aurretik.

    Organo honek eskumena dauka trenbide-sareko azterlanak edota proiektuak idatzi eta onartzeko, hala xedatzen baitu Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 29ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.b) artikuluak.

    Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen duenez, Informazio-azterlana, behin betiko onartu baino lehen, jendaurrean erakutsi beharko da hogeita hamar egun balioduneko epean, nahi duenak alegazioak aurkez ditzan trazaduraren kontzepzio globalaz, ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten dien neurrian.

    Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Jendaurrean jartzea «Bilboko Trenbide Metropolitarraren 4. Lineari eta Hegoaldeari Buruzko Azterlan Informatiboa»; hartara, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, korporazioek, elkarteek eta partikularrek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte jarduketa horren edukiaz, interes orokorreko deklarazioa justifikatzen duten gorabeherez, eta trazaduraren kontzepzio globalaz.

Epe horretan, Informazio-azterlana jendearen eskura egongo da, aztertu ahal izateko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, - Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Bilboko udaletxean eta Interneteko www.euskadi.eus web orrian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Garraioen ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean: https://www.euskadi.eus/metro-bilbo-4-linea/web01-a2garrai/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik