Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko apirilaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 1781
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/11
- Argitaratze-data: 2022/04/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko otsailaren 15eko Agindua onartu zuen, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak ematea arautzeko eta horretarako deialdia egiteko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU.
Aipatutako aginduaren 10. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proiektuen ebaluazioa balorazio-batzorde batek egingo du, eta, artikulu horren 3. puntuak xedatzen duenez, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira batzorde horretako kideak, eta batzorde horren osaera argitaratuko da.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu, Javier Herrera Lotero, Nerea Obieta Tuduri, Carlos Mor醤 Arostegui eta Jon Paul Arroyo Zudaire (aztertu beharreko irizpideekin lotura duten aditu-profesionalak).
Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko apirilaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordekideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena
- Ikus: AGINDUA, 2022ko otsailaren 15ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duena eta horretarako deialdia egiten duena, Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU.