Arautegia

Inprimatu

974/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Endoskopiako Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2102
  • Xedapen-zk.: 974
  • Xedapen-data: 2022/04/04
  • Argitaratze-data: 2022/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 31ko 1564/2021 Ebazpenaren bidez, Donostialdeko ESIko Endoskopietako Unitatean Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen.

Deialdian horretarako emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Hori dela eta, Langileen alorrean indarrean dagoen legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortutako ahalmenez baliatuta, hauxe

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Endoskopiako Unitateko Gainbegirale lanposturako deialdia hutsik uztea, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argiratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko apirilaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.