Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako dirulaguntzak 2022an finantzatzeko; agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1438
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 22an hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako dirulaguntzak 2022an finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako dirulaguntzak 2022an finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak honen bidez argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARíA GLORIA MÚGICA CONDE.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak oinarri arautzaileak ezarri zituen Gizarte Segurantzako kuoten dirulaguntzak emateko, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bada, agindu horren helburua da kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzen dutenen autoenplegua erraztera bideratutako dirulaguntzak arautzea. Dirulaguntza horien bidez, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzeko eskubidea baliatu dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egiten zaie, kuota horien egungo balioaren arabera, betiere ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak eta beste arau batzuen bidez gerora txertatutako aldaketek aukera ematen diete entitate kudeatzaileei langabezia-prestazioaren zenbatekoa ordainketa bakar batean ordaintzeko, egungo balioaren arabera, prestazioen onuradun izanik kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide-langile edo lan-bazkide gisa modu egonkorrean sartu nahi dutenei, langile autonomo gisa jarduera bat egin nahi dutenei baldin eta ez badute alta ematen mendekotasun ekonomikoa duten langile autonomo gisa, eta jasotako zenbatekoa honetarako erabiliko dutenei: ekarpen bat egiteko merkataritza-entitate sortu berri baten kapital sozialari edo ekarpenaren aurreko gehienez ere 12 hilabeteetan sortu den merkataritza-entitate baten kapital sozialari baldin eta sozietatearen benetako kontrola eskuratzen badute, entitatean jarduera profesional bat egiten badute, eta Gizarte Segurantzan alta ematen badute Norberaren Konturako Langileen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian.

Eskubide hori baliatzen duten langileek dirulaguntza hau jasoko dute: langile autonomo gisa Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean duten kuotaren % 50, gutxieneko kotizazio-oinarriren arabera kalkulatuta; edo langileek Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko erregimenaren kotizazioetan egin duten ekarpenaren % 100, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso izan ez balitz hura kobratzen arituko zen denboran.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkionez orain arte Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumenekoa da orain enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programak kudeatzea.

Egun, Euskal Autonomia Erkidegokoan ez dago laguntzak erregulatzeko araudi bat, kotizaziopeko langabezia-prestazioaren % 100 ordainketa bakarrean jaso dutenei autoenpleguko ekimenak martxan jartzen lagunduko diena. Horregatik, horrelako araudi bat landu eta indarrean jarri bitartean, dirulaguntzen programa hau gauzatu behar da, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak indarraldi mugagabea du. Bestalde, laguntza hauek emateko prozeduran, ez da lehiaketaren teknika erabiliko. Esleitutako aurrekontu-kreditua edo haren eguneratzetik sortzen dena izango da laguntzak emateko muga, berariaz hala ezarrita baitago aginduaren lehenengo xedapen iragankorrean.

Hori dela eta, dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan xedatutakoarekin bat, jakinarazi behar da guztira zenbat diru bideratuko den aipatutako agindu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko kredituetarako eta zein izan daitekeen zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa.

Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak finantzatzeko laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022ko ekitaldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Hain zuzen ere, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu du plana, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran onetsitako erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin du Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Lanbideren web-orrian dago argitaratuta plana (www.lanbide.euskadi.eus), «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.

Bestalde, kontuan hartuta dirulaguntza hauek kudeatzen dituen administrazioa aldatu dela, publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei informazioa ematea dirulaguntzen prozedurarekin eta aplikatu beharreko araubide juridikoarekin zerikusia duten alderdi jakin batzuei buruz. Esaterako, administrazio-isiltasunaren esanahia egokitu egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak xedatutakoari, zeinaz 9. apartatua txertatu baitzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan; apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira, baldin eta ebazpen espresurik jakinarazten ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. diru-baliabideak.

000,00 euroren diru-baliabideak esleitzea, 3211-Enplegua programaren kargura, 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak finantzatzeko. Izan ere, agindu horrek arautzen du Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak ematea ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritako eskubidea baliatzen dutenei, betiere errege-dekretu horren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena. laguntzak kudeatzea.

Laguntzak kudeatzeko alderdi hauei buruz informazioa ematea (alderdi horietan eragina izango du Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen antolakuntzari eta erregimen juridikoari buruzko araudiak zuzenean aplikatzeak):

Ebazpen honetan jasotako dirulaguntzetarako eskabideak modu hauetako batean aurkeztu behar dira:

Aurrez aurre: deialdi honen eranskinean ageri den eredu ofiziala erabilita; toki hauetan ere eskuratu ahal izango da eredu hori: https://www.lanbide.euskadi.eus webgunean (https://www.euskadi.eus/servicios/1008806), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), eta Lanbideren enplegu-bulegoetan (lurraldekoak zein tokikoak).

Elektronikoki: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa); hara iristeko esteka bat jarriko da Lanbideren web-orrian.

Izapidetze-jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta eskabide-eredua eta -formularioa helbide honetan eskuratu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/servicios/1008806

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak eta jakinarazpenak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Horretaz gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzaren ardura da eskabideak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, inguruabar hori EHAAn eta Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, laguntza berrien emakida eteteko.

Ebazteko, gehienez sei hileko epea izango da, dirulaguntza-eskabidea aurkezten den egunetik aurrera; epe hori igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertuko da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpenak ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Laguntza-programa hau kudeatzeko, arau hauek aplikatu behar dira: dirulaguntzen arazoaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), oinarrizko araudi gisa; eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, dirulaguntzen araubide juridikoari buruz ezartzen dutenari dagokionez 698/1991 Dekretuak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik