Arautegia

Inprimatu

460/2022 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mar韆 Dolores Sand韓 Garc韆 andrea Farmaziako gainbegirale izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1642
  • Xedapen-zk.: 460
  • Xedapen-data: 2022/03/22
  • Argitaratze-data: 2022/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

140/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan Farmaziako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Mar韆 Dolores Sand韓 Garc韆 andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Farmaziako gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. Mar韆 Dolores Sand韓 Garc韆 andrea izendatzea Farmaziako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bigarrena. Izendapen honek 2022ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbo, 2022ko martxoaren 22a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JES赟 MAR虯 LARRA袮GA GARITANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.