Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita erakunde horren zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1035
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/25
  • Argitaratze-data: 2022/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta erakunde horretan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (EHAA, 23. zk., 2022ko otsailaren 2koa), honako hau

Lehenengoa. Hutsik uztea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanposturako deialdia (Kodea: 520010; dotazioa: 111).

Bigarrena. Ebazpen honek 2022ko otsailaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABE袮 ZENEKORTA.