Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 24koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) Zuzendaritza Nagusiaren arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa. Akordio hori Ertzaintzaren lehenengo eta bigarren hizkuntza-eskakizunetako hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko kudeaketa materialari buruzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategoriako sarrera-ikastaroetako ikasleei euskara emateari buruzkoa da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1128
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/24
  • Argitaratze-data: 2022/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak akordio hori sinatu dute, eta behar den publikotasuna emateko, honako hau

Akordioa, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-eko Zuzendaritza Nagusiaren artekoa, EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei euskara eskolak emateko eta lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan Hizkuntza Gaikuntzako Ikastaroak egiteko kudeaketa materialaren gomendioari buruzkoa.

Alde batetik, Andres Zearreta Otazua, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (PLEA) Erakunde Autonomoko zuzendari nagusia.

Bestetik, Jokin Azkue Arrastoa jauna, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendari nagusia.

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Ordenatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearekin bat etorriz, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako administrazio izaeradun Erakunde Autonomoa dela, bere nortasun juridikoa duena eta bere lanak burutzeko gaitasun osoa bere eskuetan daukana. Aipatutako lanen artean, Ertzaintzaren funtzionarioentzako hizkuntza gaikuntzarako ikastaroak programatzeko, antolatzeko eta burutzeko eskumenak daude, -maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak emandako idazketa berrian- otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren arabera.

Bigarrena. Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoak ez duela EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei eskolak emateko eta lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan Hizkuntza Gaikuntzarako ikastaroak burutzeko beharrezko diren giza baliabiderik eta materialik. Beraz, lan hori gomendatzen diogu berezitasun horretarako betekizun onenak dituen erakunde bati; hain zuzen, lan hori burutzeko baliabideak dituen erakunde bati.

Hirugarrena. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu zeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat etorriz, HABE erakundea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako izaera administratibodun Erakunde Autonomiaduna dela, bere nortasun juridikoa duena eta bere lanak burutzeko gaitasun osoa bere eskuetan daukana.

Laugarrena. HABE erakundeak lehen esandako Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren beharrizanei erantzuteko antolaketa eta beharrezko baliabideak dituela.

Bosgarrena. Arestian esandako horrengatik guztiarengatik, bildutakoek, parte hartzen duten aldetik, kudeatzeko gomendioari buruzko Akordio hau legezko egitea hitzartu dute, ondorengo hauen arabera

KLAUSULAK

Lehenengoa. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Erakunde Autonomoak eta Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos / Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) hitzartu dute EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei eskolak emateko eta lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan Hizkuntza Gaikuntzarako ikastaroen kudeaketa materiala HABEk gauzatzea, Akademiak horretarako baliabide material eta giza baliabide egokienen artetik lehendabizikoa ere ez baitauka.

Bigarrena. Gomendatzen den kudeaketa materiala HABEk ondorengo jardunetan zehazturikoa izango da, kasu bakoitzari dagozkion eginkizunak bete izateraino:

  1. EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei eskolak emateko eta lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuneko Hizkuntza Gaikuntzarako Ikastaroetako eskolak Arkautiko, Erandioko eta / edo Oiartzungo zentroetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatutako ikasleentzat.

  2. Ikastaroan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendu mailaren ebaluazioa eta asistentzia.

  3. Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak programari eta programa horretan sartuta dauden ikasleei buruz eskatzen duen informazioa bidaltzea, batez ere, ikasleen aprobetxamendu mailei eta horien asistentziari buruzko informazioa.

    Hirugarrena. Gomendio horren kudeaketa materialetik sortutako gastuak Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aurrekontuari egotziko zaizkio, HABEk aldez aurretik horren fakturazioa egin ondoren, HABE Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen ditueneko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko abuztuaren 4ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, eta euskaltegietako kanpoko irakasleen joan-etorrietatik sortutako gastuei dagokienez, zerbitzuengatiko kalte-ordainak ezartzen ditueneko Ogasun eta Administrazio Publikoko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, ikasleei emango zaizkien ikas-material eta langai didaktikoek sortutako gastuak dagozkien fakturen bidez ordainduko dira.

    Laugarrena. Kudeatzeko gomendioak Akordio hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian sinatuta argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 31ra arte izango du indarra eta bi aldeek adostuta luzatu ahal izango da, dagokion jardunaren aurrekonturako diru-izendapen egoki eta nahikoa izatea baldintzatuz.

    Bosgarrena. Kudeatzeko gomendioak ez dakar Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Erakunde Autonomoari jardun horretarako emandako eskumenen eta funtsezko gaien titulartasuna kentzea.

    Seigarrena. Kudeatzeko gomendio horren xedea ikusirik, zehaztutako jarduera materiala osatuko duten edo oinarrituko duten izaera juridikoko egitate edo ebazpenak ematea Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Erakunde Autonomoari dagokio.

    Zazpigarrena. Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Hizkuntza Gaikuntzarako ikastaroen kudeaketarako beharrezkoak diren ikasleei buruzko datu pertsonalak HABEri lagako dizkio, Herrizaingo sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduko I. eranskinaren 40. idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, Herrizaingo Saileko eta horri atxikitako «Euskal Herriko Polizia Ikastegia» Erakunde Autonomoko (irailaren 2ko EHAA, 170 zk.) langileen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak erregulatzen dira.

    Hala jasota gera dadin, bildutako bi aldeak agiri honetan zehaztutako edukiarekin bat etorriz, goiburuan idatzitako tokian eta datarekin bi aldiz sinatzen dute akordio hau.

    Arkauti, 2022ko otsailaren 23a.

    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

    ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.

    HABEko zuzendaria,

    JOKIN AZKUE ARRASTOA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik