Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpean dauden eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hitzarmen kolektibo sektorialaren 9. artikuluan egindako akats materiala zuzentzeari lotuta egin duen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kodea: 86002445012005).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1240
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/10
  • Argitaratze-data: 2022/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko urtarrilaren 20an, aipatu hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak egindako akordioaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatuta egon da dokumentazioa.

Lehenengoa. Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) 2. artikuluan Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta 6. artikuluan ezartzen du sail horrek egikarituko duela lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (gero uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatzen duena) 10.1.i) artikuluan ezartzen du Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatuko duela, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena. Akordioa Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek sinatu dute, Langileen Estatutuari buruzko Legeak 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunekin bat etorriz.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AKORDIOA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENPEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZAILEEN ETA JOLASTOKIKO ZAINTZAILEEN ENPRESA EMAKIDADUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAK EGIN DUENA, HITZARMEN KOLEKTIBO SEKTORIALEKO 9. ARTIKULUAN EGINDAKO AKATS MATERIALA ZUZENTZEKO

Bilbon bildu dira, Lan Harremanen Kontseiluaren egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkartea (EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak), hitzarmenaren Batzorde Paritarioa osatzen dutelako. Aho batez hartu dute honako erabaki hau:

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpean dauden eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboko 9. artikuluan dagoen taula zuzentzea. Bertan egin den akats materiala zuzendu behar denez, ondorio guztietarako, honako taula honekin ordezkatuko da.

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari, Tom醩 Arrieta Heras jaunari, aginduko zaio Lan Agintaritzari aurkezteko hitzarmen kolektibo sektorialaren 9. artikulua zuzentzea onartzen duen akordio hau, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.