Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 9koa, Euskadiko Prezioen Batzordearen lehendakariarena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 839
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/09
  • Argitaratze-data: 2022/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2022ko otsailaren 9an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen dira haren xedapenak.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2022. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2022. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

  1. Zizurkilgo Udala, Tolosaldea eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.

  2. Zestoako Udala, Urola Erdia eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.

  3. Getxoko Udala:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan 13:00etatik aurrera aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.

    (3) Gutxieneko tarifak 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

  4. Vitoria-Gasteizko Udala:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da baita larunbatetan ere, 07: 00etatik 22: 00etara. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da. Tokiko jaiegunak dira San Prudentzio eguna, abuztuaren 4a (13: 00etatik aurrera), 5a, 6a, 7a, 8a eta 9a (Andre Maria Zuriaren jaiak), abenduaren 24a eta 31, eta Olarizu eguna, 13: 00etatik aurrera.

    (3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

    (Ikus .PDF)

    (1) 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, dagokion autonomia-erkidegoko eta foru-arloko araudian ezarritako ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan.

    (2) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

    Bigarrena. Erabaki honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Eaeko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 9a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik