Arautegia

Inprimatu

24/2022 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia onartzeko erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 765
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 2022/02/08
  • Argitaratze-data: 2022/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2022ko otsailaren 1ean egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi aeronautikoen Plan Berezia onartzeko erabakia hartu zuen, eta, behar duen publikotasuna emateko, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko urriaren 20ko 996/2010 (EB) Erregelamenduak, hegazkineria zibilean istripuak eta gorabeherak ikertzeari eta prebenitzeari buruzkoak, 94/56/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, xedatzen du estatu kide bakoitzak hegazkineria zibileko istripuei buruzko larrialdi-plan bat egin behar duela maila nazionalean.

Plan horien nahitaezkotasuna eta erregulazioa, estatuan, honako hauek osatzen dute: batetik, abuztuaren 2ko 632/2013 Errege Dekretuak, hegazkineria zibileko istripuen biktimei eta haien senideei laguntzekoak eta martxoaren 13ko 389/1998 Errege Dekretua aldatzen duenak, zeinaren bidez hegazkineria zibileko istripuen eta gorabeheren ikerketa arautzen baita; uztailaren 9ko 17/2015 Legeak, Babes Zibileko Sistema Nazionalari buruzkoak; eta irailaren 15eko 837/2020 Errege Dekretuak, Abiazio Zibileko aeronautikako larrialdietan babes zibila planifikatzeko oinarrizko zuzentaraua onartzen duenak.

Horrela, aipatutako abuztuaren 2ko 632/2013 Errege Dekretuan ezartzen denez, abiazio zibileko istripuak larrialdiak sor ditzaketen arriskutzat hartzen dira, babes zibileko planek arrisku potentzialen inbentarioan sar ditzaten bermatzeko. Ondorioz, Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legeak 15. artikuluan xedatzen duenez, abiazio zibileko istripuen ondoriozko larrialdi-arriskuak babes zibileko plan bereziak izango ditu, eta kasuan kasuko administrazio eskudunak onartuko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Aeronautikako Larrialdietarako Plan Berezi hau Euskadiko Babes Zibileko Planean eta apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginean xedatutakoaren ondorio da.

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere eskumenen esparruan. Lege horren 11. artikuluak ezartzen du Segurtasun Saila dela Babes Zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz.

Erabaki-proposamen honen xedea da Gobernu Kontseiluari aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi aeronautikoen Plan Berezia, onar dezan. Plan hori da, hain zuzen ere, larrialdi hauen kudeaketari aurre egiteko esparru organiko eta funtzionala:

  1. Pilotuek aitortutako larrialdiak, istripua eragin dezaketen baina oraindik gertatu ez diren hegazkienak.

  2. Instalazio aeronautikoetan (aireportuak, aerodromoak eta/edo heliportuak) gertatutako larrialdiak, hegazkin-istripuek eragindakoak izan edo ez, larrialdi-sistema arrunta nahikoa ez den bitartean.

  3. Autonomia Erkidegoko edozein tokitan gertatzen diren hegazkineria zibileko larrialdi aeronautikoak.

  4. Hegaldi horretatik kanpo gertatu arren, hegaldiaren jatorria, eskala edo helmuga Autonomia Erkidegoko edozein aireportu denean.

    Plan Berezi honen helburuak hauek dira: gehien azaltzen diren arloak identifikatzea eta aztertzea, esku hartu behar duten erakunde, organismo eta zerbitzuen koordinazio-eskema ezartzea, plana aplikatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak identifikatzea, eta babes-neurri egokienak ezartzea, bai herritarrentzat, bai kaltetuentzat eta haien familientzat, betiere laguntza egokia bermatuz desgaitasunen bat duten pertsonei eta kalteberatasun-egoeran dauden beste kolektibo batzuei.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia egiteko prozedurak erreferentziazko araudian ezarritakoari jarraitu dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibileko Batzorde Nazionalak aldeko txostena egin du 2020ko abenduaren 9ko ohiko bilkuran; Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena jaso da 2021eko azaroaren 17an; eta jendaurrean jarri da, 2021eko martxoaren 15ean, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez.

    Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

    ERABAKIA

    Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia onartzea.

    Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.