Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 8koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 761
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/08
  • Argitaratze-data: 2022/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek 2021eko lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzeko toki-korporazioetan Estaturako gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatzea, euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Horregatik guztiagatik, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Titularrak:

Epaimahaiburua:

María Jesús Aztiria Agirre andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

Mahaikideak:

  1. ª Jesús Sáez de Jáuregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

    María Uribe Guerendiain andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

    Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

    Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jauna, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

    Julián Cabezas Urquiaga jauna, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

    Ordezkoak:

    Epaimahaiburua:

    Jose Luis Aramendia Cordón jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

    Mahaikideak:

    Eduardo Alday Galán jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

    Ramón Sorarrain Tolosa jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

    Mateo Astigarraga López jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

    María José Cano Cueli andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

    Iratxe Etxebarria Arizmendi andrea, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

    Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

    MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.