Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 4koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzen dituen Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 737
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/04
  • Argitaratze-data: 2022/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasun Sailak Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzen dituen lege-aurreproiektu bat egin du; aurreproiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Horretarako, proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzen dituen Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzen dituen Legearen aurreproiektua eskuragarri egongo da Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Halaber, eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Bigarrena. Alegazioak epe berean bidali beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), eta sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako moduetako batean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik