Arautegia

Inprimatu

19/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Sondikako Befesa Zinc Oxido SAU enpresari dagokion kanpoko larrialdietako plana onartzeko erabakia argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 611
  • Xedapen-zk.: 19
  • Xedapen-data: 2022/01/31
  • Argitaratze-data: 2022/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2022ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, Sondikako Befesa Zinc Oxido SAU enpresari dagokion kanpoko larrialdietako plana onartzeko erabakia hartu zuen, eta behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

1/2017 Legegintzako Dekretuak onartutako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 10. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere eskumenen esparruan. Testu bategin beraren 11. artikuluak dioenez, Segurtasun Saila da Babes Zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz.

Erabaki-proposamen honen xedea da goiburuan aipatzen den kanpoko larrialdietako plana (aurrerantzean, KLP) Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, hark onar dezan.

Kanpoko larrialdietako plana babes zibileko plan berezia da, eta haren helburua da kanpoko erantzuna antolatzea instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean. Ildo horretan, enpresak barneko larrialdietako planean aurreikusi dituen neurriak osatzen ditu.

Plan horien nahitaezkotasuna eta erregulazioa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 2012/18/EB Zuzentarauan xedatutakotik dator, substantzia arriskutsuekin zerikusia duten istripu larrien berezko arriskuen kontrolari buruzkoan. Halaber, Estatuko arauditik: 17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena; Babes zibileko oinarrizko jarraibidea, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien arriskua kontrolatzeko eta planifikatzeko (1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa); eta 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larriei datxezkien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoan, honako hauetan xedatutakotik dator: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duena; Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-LABI Euskadiko Babes Zibileko Plana; 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduri eska dakizkiekeen autobabeserako betebeharrak arautzen dituena larrialdi-egoerei aurre egiteko, eta 34/2001 Dekretua, otsailaren 20koa, lehia-neurri larriei buruzkoa.

Araudi horretan, babes zibileko larrialdi bat sor dezaketen jardueren katalogo ofiziala aurreikusten da. Gainera, jarduera horiek garatzen dituzten enpresek barneko larrialdietako plan bat izan behar dutela ezartzen du, besteak beste, eta, era berean, hala badagokio, agintariek kanpoko larrialdietako plan bat egitea, gerta daitezkeen istripu larrien ondorioak prebenitzeko eta, hala badagokio, arintzeko (aldez aurretik aztertuta, sailkatuta eta ebaluatuta). Plan horretan ezarriko lirateke babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartu behar duten agintariak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Industrialariek, baldin eta beren jarduerak edo produktuen biltegiratzea araudi honen aplikazio-eremuan sartzen badira, ekoizpen-prozesuei, segurtasun-politikei eta istripuen prebentzioari eta barneko larrialdietako planari buruzko informazioa eman behar diete organo eskudunei (gure kasuan, Eusko Jaurlaritzan industria-administrazioaren arloan eskumena dutenei). Industria-arloko agintaritza eskudunek ebaluatu egiten dute aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa, eta babes zibileko organo eskudunei ematen diete. Organo horiek kanpoko larrialdietako plana egin behar dute, industrialarien laguntzarekin.

Kanpoko larrialdietako plana egiteko prozedurak erreferentziazko araudian ezarritakoari jarraitu dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak aldeko txostena eman zuen 2020ko abenduaren 9ko ohiko bilkuran, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena jaso zen 2021eko abenduaren 9an, eta jendaurrean jarri zen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez (2021eko otsailaren 9ko EHAA, 28. zk.).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Sondikako Befesa Zinc Oxido SAU enpresaren kanpoko larrialdietako plana onartzea.

Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.