Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021eko ekitaldirako txanda-kontraturako laguntza-deialdian onuradun izan diren enpresen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 825
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/25
  • Argitaratze-data: 2022/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, 2021eko txanda-kontraturako laguntzen 8.6 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitaratuko da EHAAn deialdi honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda eta jasotako zenbatekoak.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan txanda-kontraturako laguntza-deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda, espediente-zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa (ebazpen honen eranskina). Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko apirilaren 22ko bileran (2021eko maiatzaren 12ko EHAA, 92. zenbakia).

Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.