Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1054
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/01
  • Argitaratze-data: 2022/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendabizi, komenigarria da adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpen horren huts-zuzenketa bat argitaratu dela dagoeneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2022ko urtarrilaren 25eko 16. zenbakian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpena 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 262. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/6483 (28/20) orrialdean, 19. artikuluaren 1.f) apartatuan, honako hau dioenean:

  1. Deialdi honetan ezarritako betebehar, baldintza eta betekizunen bat ez betetzea eta, bereziki, egin beharreko jarduerak eta ondoriozko kostu justifikatuak neurri batean ez betetzea/ordaintzea.

Hau esan behar du:

  1. Deialdi honetan ezarritako betebehar, baldintza eta betekizunen bat ez betetzea eta, bereziki, egin beharreko jarduerak eta ondoriozko kostu justifikatuak neurri batean ez betetzea. Baldin eta laneratzea hartutako laneratze-konpromisoaren ehuneko 25etik beherakoa bada, osorik itzuli beharko da; eta % 25en eta dirulaguntza emateko ebazpenean eskatutakoaren artekoa bada, itzuli beharrekoa ez-betetzearen ehunekoaren proportzionala izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MAR虯 GLORIA M贕ICA CONDE.