Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita «Jesús María Leizaola» sariaren 2021eko ekitaldiari dagokion epaimahaiaren epaitza. Saria hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanei ematen zaie, eta horien xedea izan behar da euskal autonomia, euskal autogobernua edo Euskadiko Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamendua, edo/eta globalizazioaren, eraldaketa digitalaren edo klima-aldaketaren erronken edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten beste erronka batzuen gobernantza publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 260
  • Hurrenkera-zk.: 6438
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/09
  • Argitaratze-data: 2021/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 16ko EHAA, 162 zk.), deialdia egin zen «Jesús María Leizaola» sariaren 2021eko ekitaldirako, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako. Ikerlan horien xedea izan behar da euskal autonomia, euskal autogobernua edo Euskadiko Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamendua, edo/eta globalizazioaren, eraldaketa digitalaren edo klima-aldaketaren erronken edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten beste erronka batzuen gobernantza publikoa. Ebazpenarekin bat etorriz, eta Epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea «Jesús María Leizaola» sariaren 2021eko ekitaldirako epaimahaiaren epaitza. Honako hau da:

  1. 2021eko ekitaldirako «Jesús María Leizaola» saria José Ramón Bengoetxea Caballero jaunak aurkeztutako lan honi ematea: «Diálogos judiciales y autogobierno. Estudio socio-jurídico sobre un epifenómeno de la justicia en Euskadi, en España y en Europa».

  2. 2021eko ekitaldirako «Jesús María Leizaola» sariaren akzesita Aizbea Atela Uriarte andreak aurkeztutako lan honi ematea: «El desafío del fortalecimiento de la autonomía municipal: la Ley de Instituciones Locales de Euskadi».

    Bigarrena. Ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota erantzuna ematen ez bazaio, errekurtsoa gaitzetsitzat jo daiteke, eta administrazioarekiko auzien bidera joateko aukera irekita egongo da.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 9a.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

    EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.