Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez arautzen baitira 2022ko ekitaldian emango diren dirulaguntzak, asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 254
  • Hurrenkera-zk.: 6376
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/07
  • Argitaratze-data: 2021/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Emakunde eratzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen funtsezko helburua da emakume eta gizonen berdintasun erreala eta eraginkorra lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzaren, ekonomiaren eta gizartearen maila eta esparru guztietan. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea, berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea, eta emakumeen aurkako diskriminazio era guztiak desagerraraztea EAEn.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 24.3 artikuluan, EAEko herri-administrazioei eskatzen zaie susta ditzatela emakumeen eta gizonen berdintasun erreala lortzeko jarduerak egiten dituzten elkarteak, eta emakumeen autonomia bultzatu eta emakumeen estatus soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea xede dutenak.

Bestalde, 4/2005 Legearen 15.1 artikuluan xedatzen denez, legealdi bakoitzean, plan orokor bat onetsi behar du Eusko Jaurlaritzak, non zenbait jarraibide eta gidalerro jasoko baitira koordinatuta eta orokorki, EAEko botere publikoek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izango dituzten jarduerak orientatzeko. Hala, indarrean dagoen Berdintasunerako VII. Plana 5 printzipiok gidatzen dute: paradigma feminista, zeinak, teoria eta praktika gisa, ahalbidetzen baitu emakumeen eta gizonen berdintasun-ezak eta diskriminazioak nola eta zergatik gertatzen diren azaltzea eta ulertzea; genero-ikuspegia, zeinak, lana aztertzeko metodologia gisa, agerian uzten baititu berdintasun-ezak; intersekzionalitatea, zeinak eskatzen baitu ekintza-proposamen konplexuagoa eta integratzaileagoa, non emakumeak, beren aniztasunetik, hizkuntzak, klaseak, etniak, jatorriak, sexu-orientazioak, dibertsitate funtzionalak eta abarrek zeharkatuak diren; emakumeen ahalduntzea, berdintasuna lortzeko ezinbesteko baldintza, zeina, berez baita helburu, tresna eta prozesu; eta giza garapen jasangarria, zeinak berekin baitakar giza premiak beste batzuk izatea, emakumeen beharrizanak erantsi eta lehentasunezkotzat hartzeagatik.

Horrenbestez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aurreikusten du 2022ko ekitaldian dirulaguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei eta federazioei eta xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasun erreala sustatzea duten fundazioei.

Bestetik, deialdi hau Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen 2022. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren babesean egiten da. Era berean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, eta lege horren araudia onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan araututako dirulaguntza-araubideari lotuta dago deialdi hau.

Azkenik, deialdi honi, kudeaketa bizkortzeko xedez, gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2022ko Aurrekontu Orokorren kontura.

Horrenbestez, honako hau

Ebazpen honen xedea da arautzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei eta federazioei eta xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasun erreala sustatzea duten fundazioei hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz emango dizkien dirulaguntzak, proiektuak egin ditzaten 2022ko ekitaldian, hots, urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean.

Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa laurehun mila (400.000) eurokoa izango da.

Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz nola izapidetu arautzen da).

  1. Ebazpen honek araututako dirulaguntzak eska ditzakete bai Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuko irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteek eta federazioek, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuko emakumeen fundazioek, baldin eta haien xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuan sartuta badaude. Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako baldintzak bete behar dituzte horien artean, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan xedatutako baldintzak ere. Elkarte, federazio eta fundazio horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatu beharko dute haien jarduera, eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan eduki.

  2. Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen esparruan hasitako eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitu beharko dira. Laguntza ordaintzeko, halaber, beharrezkoa izango da betebeharrak ordainduta izatea.

  1. Indarrean dagoen EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren esparruan, eta betiere ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatuta, proiektuek honako hauek egitera bideratuak beharko dute:

    1. emakumeen eskubideak zabaltzea aniztasunetik, emakume-mugimenduaren historiatik eta pentsamendu feministatik;

    2. emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa eta dibulgazioa, eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzea;

    3. ikuspegi feminista duten prozesu parte-hartzaileak sustatzea, ahalduntze indibiduala, kolektiboa, soziala eta politikoa bultzatuko dutenak, horrela emakumeen presentzia, protagonismoa eta lidergoa finkatuz askotariko prozesu eta espazioetan;

    4. esperientziak, belaunaldien arteko itunak eta elkarte-mugimenduaren koordinazioa sustatzea eta trukatzea, sareko partaidetza-prozesuen bidez;

    5. prestakuntza eta sentsibilizazioa paradigma feministatik;

    6. gizonen erantzunkidetasuna eta kontziliazioa sustatzea etxeko lanetan eta arduretan eta familia- eta gizarte-zaintzan.

      Dirulaguntzak jaso ahal izateko, trebetasunen ikaskuntzarako proiektuak (eskulangintza, elektrizitatea, sukaldaritza, arotzeria, etab.) beste jarduera batzuekin osatu beharko dira, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko sentsibilizazio-, informazio- edo trebakuntza-jarduerekin, eta/edo genero-ikuspegia barne hartu beharko dute.

  2. Honako kasu hauetan proiektua ez da diruz lagunduko:

    1. Aisialdirako baino ez diren jarduerak biltzen badituzte.

    2. Beste erakunde batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzea badute xede.

    3. Genero-ikuspegia barne hartzen ez badute.

  3. Aurkeztutako eskabide baten helburua bat ez badator dirulaguntzen lerro honekin, baina organo kudeatzaileak uste badu sar daitekeela administrazio-ebazpena eman aurreko fasean dagoen Emakunderen beste laguntza-lerro batean, organo horrek erabaki dezake eskabide hori beste laguntza-lerro batean sartzea, hots, bere helburura gehien gerturatzen den laguntza-lerroan. Eskabidea aurrena jaso duen lerroaren organo kudeatzaileak eskabide hori bidaliko dio azkenean hura hartuko duen lerroaren organo kudeatzaileari, eta horren berri emango zaio erakunde eskatzaileari, jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan. Epe hori igarota, erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, lerro-aldaketa hori onartu duela ulertuko da.

  4. Gehienez ere bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu erakunde bakoitzak. Biak eskabide bakarrean entregatuko dira.

  1. Laguntzak esleitzeko, artikulu honen 5. paragrafoan aurreikusitako norgehiagoka-prozedura erabiliko da.

    Horretarako, garaiz eta moldez aurkeztutako eskabideak aztertuta esleituko dira laguntzak, eta onartutako aurrekontuaren % 100 finantzatu ahal izango da, 10. artikuluan zehaztutako irizpideei jarraikiz. Erakunde eta proiektu bakoitzari 12.000 euro emango zaio gehienez ere, nahiz eta proiektu bakoitzaren guztizko zenbatekoa kopuru hori baino handiagoa izan.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako aurrekontua onartzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

    Dirulaguntza kalkulatzeko, gehieneko 12.000 euroko zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat bi proiektuetarako, proiektuaren guztizko kostua edo Emakunderi eskatutako zenbatekoa kopuru hori baino handiagoa bada ere.

    Gastu arruntak soilik izango dira diruz lagungarri, baldin eta gastu horiek nahitaez egin behar badira eta erakunde eskatzaileak aurkezten duen proiektuaren aurrekontu banakatuan eta xehatuan jasota badaude, eta proiektuaren garapenari zalantzarik gabe lotuta badaude. Justifikazioaren unean, gastu horiek ezin izango dute inola ere gainditu emandako dirulaguntza osoaren % 15.

    Horrenbestez, ez dira diruz lagunduko gastu hauek:

    Erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendutik eratorritako gastuak (hala nola argia, gasa, telefono-gastuak).

    Baliabide ez-suntsikorren gastuak (ordenagailuak, argazki-kamerak, inprimagailuak, ziurtagiri digitalak).

    Elikadura-gastuak (otorduak, askariak, jatekoen erosketak, etab.), hizlarien edo dinamizatzaileen dietak izan ezik.

    BEZ kengarriaren zenbatekoa, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin behar duenean.

    Dieten eta joan-etorrien baremo-erreferentzia izango da Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan (ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak aldatua) ezarritakoa, betiere jardueren garapenarekin hertsiki lotuta badaude.

    Langileen gastuak barne hartuko dira (soldatak eta Gizarte Segurantza), baldin eta hartzaileak diruz lagundutako proiektua garatzen soilik jarduten duten pertsonak badira.

    Profesionalek arlo horretan emango duten prestakuntza orduko 90 eurokoa izango da gai orokorretarako edo lehenago emandako edukietarako, eta orduko 150 eurokoa prestatu beharreko eduki espezifikoago edo teknikoagoetarako. Balorazio-batzordeak prestakuntza-ordua aurrekontuz gainezka edo kanpo dagoela jotzen badu, deialdian zehaztutako zenbatekoaren arabera egokituko da aurrekontua. Gai hori aurrekontuan egiaztatuko da.

  3. Artikulu honen eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren arabera diruz lagundu ezin diren gastuak agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan, hautaketa-batzordeak ez ditu zenbatuko gastu diruz lagungarrien aurrekontua zehaztean; izan ere, ebazpen-proposamenean, aurrekontu hori hartuko da aintzat dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko.

  4. Dirulaguntzaren zenbatekoa baremo hauen arabera kalkulatuko da:

    Hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, aintzat hartuko da, balorazio-irizpideak aplikatuta, balorazio-fasean bakoitzak lortu duen puntuazioa. Puntuazioa ehuneko bihurtuko da, eta ehuneko hori aplikatuko da, hain zuzen ere, aurkeztutako aurrekontuan.

  5. Laguntzak emateko, honela jardungo da:

    1. Proiektu batek, diruz lagungarri izateko, 31 puntu lortu beharko ditu gutxienez.

    2. Lehenik esleituko dira 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei dagozkien dirulaguntzak, eta deialdirako emandako guztizko zuzkiduraren hainbanaketa egingo da, baldin eta zuzkidura hori ez bada nahikoa aurrez kalkulatutako zenbatekoen arabera dirulaguntzak ordaintzeko.

    3. 71 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuei laguntzak eman ondoren, deialdirako emandako guztizko zuzkidura agortu ez bada, gainerako saldoa erabiliko da 31 eta 70 puntu bitartean lortu dituzten proiektuei laguntzak esleitzeko. Kasu horretan, a) apartatuan aurreikusitako modu berean jardungo da.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta 2022ko otsailaren 14an bukatuko da, egun hori barne.

  2. Erakunde bakoitzak eskabide bakar bat aurkez dezake, gehienez bi proiektu bilduko dituena. Bi proiektu baino gehiago aurkezten badira, zein proiektu baztertzen edo mantentzen dituen erabakitzeko eskatuko zaio erakundeari.

  3. Eskabideak elektronikoki bakarrik aurkeztu beharko dira, eskabide-ereduaren arabera, behar bezala eta oso-osorik beteta, eta hurrengo artikuluan adierazitako agiriak erantsita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezartzen denez. Eskabideak, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0092708

  4. Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistroan eman ahal izango du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  5. Elektronikoki egindako eskabidearen ondorengo izapideak, helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  6. Prozedura honetako izapide guztiak telematikoki egin ahal izateko, erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartutako ziurtagiri elektronikoak erabili ahal izango dituzte. Onartutako ziurtagiri elektronikoak esteka honen bidez kontsultatu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  7. Erakunde eskatzaileek eskabidea eta agiriak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  1. Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

    I. eranskinaren araberako proiektua (2022ko abenduaren 31ra arte egin beharreko jarduerekin). Gehienez ere 10 orrialde, proiektu bakoitzeko.

    Proiektuan aurrekontua sartuko da, eta gastuak kontzeptuen arabera banakatuko dira: prestakuntza-orduak, dinamizazio-orduak, joan-etorrien gastuak edo dietak, eta abar. Bestela, dokumentu horretan ezarritako zenbatekoa ezarritako mugara egokituko da.

  2. Elkarteak edo fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Ofizialean gauzatutako inskripzioa, eta haren zuzendaritza-batzorde eguneratuaren osaerari buruzko ziurtagiria, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Inskripzioa eta ziurtagiria ofizioz egiaztatuko dira.

  3. Erakundearen estatutu eguneratuen kopia autentikoa, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu.

  4. Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia autentikoa, lehenagoko dirulaguntzetan agiri hauek aurkeztu ez dituztenentzat, edo agirietan aldaketak egiten direnerako.

  5. Programa garatu behar duenak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntza eta/edo esperientzia duela egiaztatzen duten agiriak, 10.1 artikuluan jasotako irizpideak egoki baloratzeko.

    10. artikuluan aurreikusitako esleipen-irizpideak egiaztatzeko aukera ematen duen beste agiri oro, baremazioa egiteko.

  1. Administrazioaren esku dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Erakunde eskatzaileak, ondoren zehazten diren eskakizunak betetzen dituela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpena baliatu ahal izango du, eskabide digitalean bertan ageri den ereduaren arabera, baina betekizunak laguntza eman aurretik egiaztatu beharko ditu:

    Erakunde eskatzailea beste administrazio publiko batetik edo erakunde pribaturen batetik xede edo helburu bererako laguntzaren bat jasotzen ari da, eta/edo halakorik eskatu du, eta onartu zaio edo ebazteko zain dago.

    Erakunde eskatzaileak ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

    Erakunde eskatzaileak ez du administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera ez zaio debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.

    Erakunde eskatzailea ez dago itzulketa- edo zehapen-prozedura baten pean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzei edo dirulaguntzei dagokienez.

    Erakunde eskatzaileak adierazten du egiazkoak direla eskabidean eta agirietan jasotako datuak, eta betetzen ditu indarrean den deialdian laguntza hauen onuradun izateko ezarritako eskakizunak.

  3. Laguntzen erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituzten egiaztatuko du organo kudeatzaileak automatikoki, behar bezain beste aldiz, eta erakundeek onarpena eman beharrik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz. Kasu horretan, eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko, eskatzaileak baimena berariaz ukatzen ez badu.

  4. Administrazioak edozein unetan eskatuko die eskatzaileei proiektua baloratzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio eta agiri osagarri oro aurkezteko, baita jatorrizko agiriak ere, egiazkoak direla egiaztatzeko.

Dirulaguntza-eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7. artikuluan eskatutako agiriren bat falta bada, falta den agiria aurkezteko edo atzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio Emakundek interesdunari, eta, horretarako, hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egin ezean, eskabidea ezetsiko dela; ezesteko, ebazpena emango da aurretiaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

  1. Hautaketa- eta jarraipen-batzorde bat osatuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eta emandako dirulaguntzen jarraipena egiteko. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatuko du, eta, ondoren, esleipen-proposamen arrazoitua aurkeztuko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, laguntzak emateko ebazpena eman dezan. Gero, justifikazioari dagokion jarraipena egingo du.

  2. Hautaketa- eta jarraipen-batzordeko kide dira:

    Batzordeburua: Zuriñe Elordi Romero andrea, idazkari nagusia.

    Bokalak:

    Sonia González Ubierna andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna.

    Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio eta Zerbitzu Arloko arduraduna.

    Begoña Calvo Vicandi andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

    Haizea Miranda Martinez de Lapera andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.

    Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna izango da idazkaria.

  1. Dirulaguntzak esleitzeko, irizpide hauek hartuko ditu kontuan hautaketa-batzordeak, bakoitzari emandako puntuen arabera:

    1. Proiektuaren kalitate teknikoa. 50 puntu, gehienez.

      Proiektua formulatzea: VII. Planarekin identifikatzea, proiektuaren deskripzioa eta justifikazioa, xedeak formulatzea, publiko hartzailea... 20 puntu.

      Metodologia parte-hartzailea. 5 puntu.

      Ebaluazio-sistema. 5 puntu.

      Genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala txertatzea. 10 puntu.

      Proiektuaren originaltasuna eta sormena. 5 puntu.

      Proiektuaren bideragarritasuna (aurrekontua eta kronograma). 5 puntu.

    2. Proiektuaren berariazko neurriak. 40 puntu, gehienez.

      Proiektua estrategia eta prozesu zabalago baten parte da, eta/edo hura sendotzen du. 5 puntu.

      Hedapen-sistema. 5 puntu, gehienez.

      Eragin soziala edo ahalmen biderkatzailea. 5 puntu.

      Tokiko komunitatearen inplikazioa. Beste erakunde eta/edo administrazio publiko batzuekiko lankidetza. Diruz lagundutako proiektuan izandako lankidetza bakarrik baloratuko da, eta proiektuan parte hartzen duen erakundearen ziurtagiri baten bitartez egiaztatu beharko da. 5 puntu.

      Proiektuan aniztasuna eta/edo diskriminazio mota oro kontuan hartzeko aurreikusten diren neurriak. 5 puntu, gehienez.

      Familia, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko baliabideak, neurriak edo zerbitzuak jartzen dira. 5 puntu, gehienez.

      Erantzukidetasuna sustatzen du, eta zaintza-lanak goresten. 5 puntu.

      Jardueraren publizitatean edo garapenean euskara erabiltzea lehenesten du. 5 puntu, gehienez.

    3. Erakundearen ibilbidea emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. 10 puntu.

  1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publikoek edo pribatuek helburu berarekin ematen dituztenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada, betiere. Gainfinantzaketarik egonez gero, dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

  2. Aurrekontuan sartu beharko da beste erakunde publiko edo pribatu bati dirulaguntza eskatu zaion, artean horren ebazpenik ezagutu ez arren.

  1. Deialdian aurkeztutako eskabideak prozedura bakar baten bitartez izapidetuko dira, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari dagokio prozedura hori ebaztea, hautaketa- eta jarraipen-batzordearen proposamenaren arabera. Interesdunek ekarritako arazo guztiak erabakiko dira bertan.

  2. Ebazpen horretan, eskatutako dirulaguntza ematen den ala ez zehaztuko da. Ematen bada, erakunde onuradunaren izena edo izen soziala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundutako jardun-proiektua zehaztuko dira. Ukatutako eskabideen kasuan, ukatzeko arrazoiak ere jasoko dira.

  3. Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan emango da argitara, eta bertan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Halaber, egoitza elektronikoaren bidez, banan-banan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, publikotasun-ondorioak izan ditzan. https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

  4. Ebazpena jakinaraziko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea gehienez sei hilekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluetan xedatutakoarekin, honako betebehar hauek izango dituzte ebazpen honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Horrenbestez, dirulaguntzaren emate-jakinarazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hamar eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari jakinaraztea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batetik xede bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izana.

  3. «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia laguntza eman baino lehen bidaltzea, baldin eta aurreragoko dirulaguntzetan aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Eranskin hori eskuratzeko: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  4. Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea, non eta ez den aplikatzen 15. artikuluan ezarritakoa; diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek une oro egiaztatu ahal izatea onartu beharko dute.

  5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatutako informazioa ematea.

  6. Diruz lagundutako jardueretan bariazio edo aldaketaren bat izan bada edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk lortu badira, idatziz jakinaraztea, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.

  7. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

  8. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka instituzionala agerraraztea, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan adierazten den bezala (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.), diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan, betiere posible bada publizitate horretan marka inprimatzea edo ikusteko moduan jartzea. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke marka. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik sortzen den agirian. Jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan adierazi behar da elkarte, federazio edo fundazioa dela jarduera horren edukiak bere gain hartzen dituena.

  9. Erakunde onuradunek, aurkezten dituzten programa, memoria eta gainerako testu idatzietan, hizkera ez-sexista erabiliko dute, hala ezarrita baitago Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan. Orobat, bazter utzi beharko dituzte genero-estereotipoak, eta aktiboki sustatu emakumeen eta gizonen berdintasun erreala, egiten diren irudi, jakinarazpen, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan.

  10. EAEko bi hizkuntza ofizialetan egitea diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 39.2 eta 38.2 artikuluetan.

  1. Dirulaguntza zatika ordainduko da: % 75, 2022ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, ez bazaio uko egin 13.a) artikuluan aipatutako epean, eta gainerako % 25a, 2023ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu direla; bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2023ko martxoaren 1era arteko epean (egun hori barne):

    Proiektu bakoitzeko jasotako funts publikoen erabilera justifikatzeko memoria teknikoa, II. eranskinaren arabera.

    Emakundek eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek diruz lagundutako jardueren gastu eta sarrera guztien memoria ekonomikoa, II. eranskinaren ereduaren arabera, kontuan izanik diruz lagundu daitezkeen gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituztela. Azken balantze ekonomikoa ezin da izan eskaera-proiektuan aurkeztutako aurrekontuaren % 15etik gorakoa, salbu eta ebazpen bidez dirulaguntzaren baldintzen aldaketa baimentzen bada.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten faktura edo ordainagiri originalak. Fakturetako edo agirietako gastuaren data ezin da izan 2022ko abenduaren 31 baino geroagokoa.

    Fakturen ordainketa egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

    PFEZaren ordainagiriak, halakorik badago.

    Erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko egiaztagiria, dagokion foru-ogasunak egina.

    Diruz lagundutako jardueratik sortzen den produktua, digitala edo inprimatua, halakorik balego.

    Soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak justifikatzeko agiriak, baldin eta hartzaileak diruz lagundutako proiektua garatzen soilik jarduten duten pertsonak badira.

    Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarteek, federazioek edo fundazioek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

  2. Justifikatutako gastuak proiektu bakoitzari bere osotasunean dagozkionak izango dira.

  3. Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoari.

  4. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  1. Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzen aldaketak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio. Dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira betiere, dirulaguntzaren helburua bete bada eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo dirulaguntzarik eman badu.

  2. Erakunde onuradunek, salbuespen gisa, diruz lagundutako jardueraren edukia aldatzeko eskatu ahal izango dute, baita jarduera gauzatzeko eta dagozkion gastuak justifikatzeko modua eta epeak ere, jardueraren garapena aldatu eta zailtzen dituzten gorabeherak azaltzen direnean, eta aldaketa horiek baimendu egin ahal izango dira, hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira. Diruz lagundutako jarduera exekutatzeko epea aldatzeari buruzkoa bada eskatutako aldaketa, aldaketa hori baimendu egingo da, baldin eta exekuziorako epe berria 2022ko ekitaldian sartzen bada. Aldaketa egiteko eskabideetan behar beste arrazoitu beharko da zergatik aldatzen edo zailtzen den jardueraren garapena, eta eskabide horiek Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio, aldaketa justifikatzen duten arrazoiak agertu eta berehala eta, betiere, proiektua gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

  3. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo artikulu honetako aurreko apartatuan aipatutakoak jasota, horiek aztertu eta ebaluatu ondoren, emandako dirulaguntza aldatu eta/edo likidatuko du, administrazio-bideari amaiera emango dion ebazpen baten bidez; horretaz gainera, dirulaguntzen zenbatekoak doituko ditu hala behar denean, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko du hala badagokio, eta 15 eguneko epea emango du dirua itzultzeko.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko du bidezkoa den ala ez aldaketa baimentzea, eskabidea erregistroan sartzen den egunetik aurrera hilabeteko epean; epe hori igarota, ez bada esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi, eskabidea ezetsitzat joko da.

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako ez-betetzeren bat izan dela egiaztatzen bada, itzulketak egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera; bereziki kasu hauetan:

    1. Jasotako dirulaguntza hasierako proiektuan azaltzen zen jarduerarako barik, beste jarduera baterako erabili denean osorik edo partez.

    2. Aurkeztutako proiektuan aldaketak sartu direnean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak baimendutako aldaketen kasuan izan ezik, aurreko artikuluan ezarritakoa dela bide.

    3. Ez direnean egiazkoak aurkeztutako eskabidean edo agirietan jasotako datuak, dirulaguntza emateko balio izan dutenak.

      Dirulaguntzaren onuradunak dirulaguntzak emateko ebazpenean edo ebazpen honetan ezarritako baldintzaren bat bete ezean edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako ez-betetzeren bat dagoela ikusiz gero, prozedura-izapide egokiak bideratu ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea guztiz edo partzialki galduko du, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio jasotako zenbatekoak, berandutze-interesekin, hargatik eragotzi gabe bidezkoak izan daitezkeen gainerako ekintzak. Hori guztia, bat etorriz abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin.

  2. Partez bakarrik betetzeak deialdian jasotako betebeharrak, hots, haien konpromisoak betetzera bideratutakoak, berekin ekarriko du jasotako zenbatekoen zati bat itzuli beharra, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.n) eta 37.2 artikuluekin bat etorriz. Graduazio-irizpide gisa ezartzen dira ondoren jasotako baldintza osagarrien ez-betetzeak; izan ere, emandako zenbateko osoa % 20raino gutxitzea ekar dezakete, proportzionaltasun printzipioa errespetatuz, betiere.

    1. Ez jakinaraztea, idatziz, diruz lagundutako jardueretan egin nahi den bariazio edo aldaketa oro.

    2. Ez adieraztea diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza, hots, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka ez jartzea.

    3. Hizkeraren erabilera sexista egitea.

    4. Justifikatzeko fasean funtsak nola erabili diren justifikatzeko memoria teknikoa ez aurkeztea.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta 698/1991 Dekretuan xedatuarekin (698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena), ezarritako baldintzak eta/edo betebeharrak betetzen ez direnean, hau izango da emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura:

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

  2. Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bideari amaiera emango dio.

    Ebazpenean adierazten bada baldintzak ez direla bete, galdutzat joko da dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua bi hileko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera. Epe hori borondatez ordaintzeko epetzat joko da.

  3. Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

  4. Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik dirulaguntzak itzultzeari buruz artikulu honetan araututako prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere.

Deialdi honetan parte hartzen dutenen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzak, dirulaguntzak, sariak eta bekak izeneko datuen tratamendurako sartuko dira, betiere Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz erregelamendu horrek datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen ditu eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/062200-capa1-eu.shtml

Emakundek botere publikoen eginkizun bat betetzen diharduela sustatzen dituen laguntzak kudeatzeko baino ez dira erabiliko datu horiek. Interesdunek eskubidea izango dute datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko, bai eta Erregelamenduan aurreikusita dauden eskubideak baliatu ahal izateko ere. Datuen babesari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/datuak-babesteko

Datuok ez zaizkie hirugarrenei emango, legeak horretara behartu ezean, eta ez dira hirugarren herrialdeetara transferituko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 7a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik