Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 2koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi egiten baita Lascaray SA sozietateari Vitoria-Gasteizko udal-mugartean (Araba) produktu kimikoak fabrikatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 340
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/02
  • Argitaratze-data: 2022/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Lascaray SA sozietateari, Vitoria-Gasteizko udal-mugartean (Araba) produktu kimikoak fabrikatzeko, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren babesean (1/2016 LED, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).

2008ko ekainaren 2an, Lascaray SAk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 11ko Ebazpenaren kontra (produktu kimikoak fabrikatzeko ingurumen-baimen integratua eman zuena).

Ingurumenaren eta Lurralde Antolamenduaren sailburuaren 2008ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, aipatutako errekurtsoa ebatzi zen, eta osoki onetsi.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkor egin zen Lascaray SAri Vitoria-Gasteizko udal-mugartean (Araba) produktu kimikoak fabrikatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez, ofizioz berrikusi zen aipatutako ingurumen-baimen integratua, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak sartzeko.

2007ko urriaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa.

2008ko abenduaren 23an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2090/2008 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onartzen duena.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2016ko ekainaren 9an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko (EB) 2016/902 Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan, sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako.

2017ko abenduaren 7an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko (EB) 2017/2117 Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan, ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari dagokionez.

2017ko urriaren 30ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen APM/1040/2017 Agindua, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta.

2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2020ko azaroaren 2an, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak aurretiazko kontsultak hasi zituen organismo eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00201_REV_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2021eko otsailaren 24an, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, baimena berrikuste aldera, Lascaray SAri eskatu zion deskribatzeko instalazioak izandako funtzionamendua, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenekin alderatuta, eta konparazioa igortzeko, bai eta zenbait ingurumen-alderdiren eguneraketa ere.

2021eko martxoaren 17an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Lascaray SAk.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko apirilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko apirilaren 7ko Iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen bitartean.

2021eko ekainaren 8an, txostenak eskatu zitzaizkien organismo eskudunei: Vitoria-Gasteizko Udala (Araba), Osasun Publikoko Zuzendaritza.

2021eko azaroaren 25ean, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak aipatutako espedientea eta ebazpen-proposamena Lascaray SAren esku jarri zituen, entzunaldi-izapiderako.

2021eko abenduaren 1ean, Lascaray SAk jakinarazi zuen ez zuela alegaziorik egingo.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egokitzat jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egokitzat jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

Horrez gain, ingurumen-baimen integratuak xedatzen duenez, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira araudi berria indarrean jartzean, betiere, esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen) eta 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren Hirugarrena G apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimena egokitu egin behar da, airearen kalitatea babesteari, lurzorua babesteari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazkera eguneratzeko, eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 11ko Ebazpenaren baldintzak ofizioz egokitu behar dira indarrean dagoen araudi berrira, aipatutako ebazpenaren Hirugarrena G apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Orobat, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatzen denez, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko araudiaren eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, berariazko apartatu bat erantsi behar da, etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartze aldera.

Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua (ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena), aldatu egin behar dira ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15.9 artikuluarekin bat etorriz, berrikuspen-ebazpena testu bakar gisa txertatuko da ingurumen-baimen integratuan.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako xedapen hauek aintzat hartu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, ez-funtsezko aldaketatzat kalifikatzea Lascaray SA enpresaren espedientean jasotakoak. Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez ezartzen dena eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezartzen dena kontuan hartuta, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.

Bigarrena. Aldatzea eta berrikustea Vitoria-Gasteizko (Araba) Arriagako Atea kaleko 78. zenbakian dagoen Lascaray SA sozietateari (IFK: A01000249; NIMA: 0100000202; eta erregistro-kodea: 16-01-000000000201) produktu kimikoak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, baimenaren baldintzak egokitzeko Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko (EB) 2016/902 Betearazpen Erabakira (zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan, sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako) eta Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko (EB) 2017/2117 Betearazpen Erabakira (zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan, ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari dagokionez).

Hirugarrena. Ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak eta eskakizunak ezartzea produktu kimikoak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko eta eteteko; Lascaray SAk sustatzen du jarduera hori, Vitoria-Gasteizko udal-mugartean (Araba).

Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

  1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako isurketaren muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

  2. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteagatik gehiegizko kosturik sortu gabe.

  3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

  4. Instalazioari aplikatu behar zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

  5. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

  6. Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

  7. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.

  8. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

    Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

    Bosgarrena. Lascaray SAri eskatzea justifikatu dezala, hiru hilabeteko epean, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetzekoa). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

    Seigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

    Epean ez bada egiaztatzen ebazpen honen bosgarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla, non eta interesdunak ez duen behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

    Lascaray SAren nortasun juridikoa azkentzen bada, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.

    Zazpigarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, produktu kimiko organikoak fabrikatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Lascaray SAk ingurumen-organoari, azken horrek onar dezan.

    Zortzigarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

    Bederatzigarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Lascaray SA enpresari, Vitoria-Gasteizko Udalari (Araba), ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten organismoei eta gainerako interesdunei.

    Hamargarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.

    Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

    AMAIA BARREDO MART蚇.

Lascaray SAk honako baldintza eta eskakizun hauek bete beharko ditu jarduera ustiatzeko eta eteteko:

  1. Jardueraren deskribapena.

    Lascaray SA sozietateak Vitoria-Gasteizko udal-mugarteko (Araba) Arriagako Atea kaleko 78. zenbakian du egoitza soziala.

    Produktu kimikoak fabrikatzeko jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekreturen 1. eranskineko 4.1.b) epigrafean sartuta dago: 獴aseko produktu kimikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, batez ere hidrokarburo oxigenatuak, adibidez, alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, erretxinak, epoxidoak.

    Lascaray SAren jarduera gantz-azidoak eta kosmetika-produktuak bi fabrikazio-lerro nagusitan fabrikatzean datza.

    Instalazioaren ekoizpen-ahalmena urteko 20.000 tonakoa da gantz-azidoetan, eta urteko 4.000 tonakoa, kosmetika-produktuetan.

    Gantz-azidoen lerroaren fabrikazio-prozesua lehengai bezala erabiltzen den animalia-gantzak desdoblatzearekin hasten da, autoklabe batean ur beroarekin nahastuz. Horrek bilgorraren molekulak haustea dakar glizerina-ura eta gantz-azidoa lortuz.

    Desdoblatu ondoren, glizerina-urak kontzentratu, deshidratatu eta erdeinatu egiten dira glizerinari airea eta ura kentzeko, eta ondoren destilatzeko. Destilatu ondoren, glizerina zuritu eta ontzietan sartzen da bidaltzeko.

    Beste alde batetik, autoklabean lortutako gantz-azidoa ere destilatu egiten da, ura kendu, deshidratatu eta erdeinatzeko prozesu arinaren ondoren. Destilatzean, gantz-azido destilatuak lortzen dira, eta komertzializatu edo zatikapen-prozesura igaro daitezke, eta hidrogenaziora eta gantz-azidoen breara bidaltzen diren gantz-azido arinak ere lortzen dira.

    Zatikapenean, detergente kontzentratuaren soluzioarekin nahastuz eta banaketa zentrifugoz, gantz-azidoak hidrogenatzen den balore gehigarri handidun zati oleiko batean eta zati esteariko batean banatzen dira. Lortutako azido oleikoa deshidratatu eta lur iragazleen ohantze batean iragazten da, ontziratzeko.

    Bestalde, berotuz eta zentrifugatuz detergentedun ura banatu ondoren lortutako estearina deshidratatu eta hidrogenazio-erreaktore batean sartzen da katalizatzaile batekin, gantz-azido hidrogenatua lortzeko. Erreakzioa amaitu ondoren, katalizatzailearen eta azidoaren nahasketa lur iragazleen ohantze batean iragazi, eta deshidratatu egiten da.

    Kosmetika-produktuen lerroaren fabrikazio-prozesua lehengaiak zenbait erreaktore irabiatuetan nahastean besterik ez datza. Nahasketa egin ondoren, produktuak ontzietan sartu eta bidaltzeko prest egoten dira. Gel hidroalkoholikoa ekoizteko lerro bat ere badago; formulazio kosmetikorako zein larruazal osasuntsurako biozida gisa erabiltzeko ekoizten da.

    Deskribatutako prozesuaz gain, enpresak honako instalazio osagarri hauek ditu: lurruna sortzeko hiru galdara (horietako bat erreserban dago), olio termikoko galdara eta hozteko bost dorre.

    Instalazioak kontsumitzen dituen energia-baliabideak hauek dira: instalazioaren hornidurarako energia elektrikoa (4.463.352 kWh/urte) eta galdaren kontsumorako gas naturala (38.667.371 kWh/urte).

    Instalazioak Vitoria-Gasteizko ur-horniduraren sareko ura bakarrik kontsumitzen du erabilera sanitariorako eta ekoizpen-prozesurako.

    Instalazioan sortzen diren efluenteak dira: ur beltzak eta euri-urak, lehenengo drainatze-sare batean biltzen direnak, eta instalazioko beste gune bateko ur sanitarioak eta prozesuko urak, bigarren drainatze-sare batean biltzen direnak, eta araztegi batean tratatu. Bi sareak drainatze-sare berean elkartzen dira Vitoria-Gasteizko udal-kolektorera isurtzeko.

    Araztegian banatze-saretoarekin arbasten dira urak, koagulatzeko tratamendu fisiko-kimikoa egiten zaie, pH-a dohitzen da eta malutapena egiten da; ondoren, airea injektatzeko dekantazio-tanga batean banantzen dira, eta efluentea atera baino lehen homogeneizatzen dira.

    Instalazioak atmosferara igortzeko 4 gune ditu, lurrun-galdarei eta olio termikoari dagozkienak, hain zuzen ere.

    Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak gantz-azidoen fabrikazio-prozesutik, hondakin-uren tratamendutik eta zerbitzu orokorretatik datozen hondakinak dira.

    Ekoizpen-prozesuek teknika erabilgarri onenak dituzte, Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko (EB) 2017/2117 Betearazpen Erabakian jasotakoak (zeinaren bidez ezartzen baitira ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikorako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak). Badituzte, orobat, Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko (EB) 2016/902 Betearazpen Erabakian jasotakoak (zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak, sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako). Hori horrela, betetzen dira, oro har, ingurumena zaintzeko helburuak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoarekin bat.

    Instalazioak baditu bi erabaki horiek betetzeko behar diren bitarteko tekniko eta antolaketako bitarteko egokiak. Bi erabaki horietatik, ondorio hauek dira aplikagarriak:

    Ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikorako teknika erabilgarri onenak (TEO) (EB) 2017/2117 Betearazpen Erabakia: 14. TEO, 15. TEO, 17. TEO eta 19. TEO.

    Sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sistema komunetarako teknika erabilgarri onenak (TEO) (EB) 2016/902 Betearazpen Erabakia: 1. TEO, 2. TEO, 3. TEO, 4. TEO, 6. TEO, 7. TEO, 9. TEO, 10. TEO, 11. TEO, 12. TEO, 14. TEO eta 20. TEO.

  2. Ingurumeneko finantza-bermea.

    Lascaray SAk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen analisia egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazio hori izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak gaitutako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

    Ingurumen-erantzukizuna.

    Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, hala baitago adierazita Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan.

    Ingurumeneko finantza-bermearen kontrola (ingurumena zaintzeko programari dagokio).

    Operadoreak ingurumen-arriskuen analisia eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

    Ingurumena zaintzeko urteko planarekin batera finantza-bermea eratu beharra izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ingurumen-arriskuen analisiaren eguneraketak ere aurkeztu beharko dira.

  3. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako datuetan aldaketarik balego, Lascaray SAk aldaketa horien berri emango dio ingurumen-organo honi.

  4. Sustatzaileak ingurumen-organo honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean den araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    1.1. Baldintza orokorrak.

    Lascaray SAren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira emisio atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako isurketaren muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar aireratzen den kutsagarri oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Emisio ez-konfinatuek ez dute arau orokor hori bete beharrik izango, horiek biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

    Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz segurtasun publikorako arriskutsuak ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak 5. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena).

    Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Lascaray SAren instalazioak (haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren 04 05 22 05 kodea dagokio) honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:

    (Ikus .PDF)

    Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko gisa funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

    Gainera, etanol-emisio lausoak sortu ahal izango dira, likidoak ontzialdatzeko lanetan. Estimazioen arabera, 20 kg/urte izan daitezke. Emisio lauso horiek ez dira etengabe gertatuko.

    Erreka lurrun-galdara (1. fokua) eta Cerney lurrun-galdara (4. fokua) Errekuntza Instalazio Ertainak (ENE) dira, eta abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan daude araututa. Instalazio horiek EAEko Errekuntza Instalazio Ertainen Erregistroan (EIE) inskribatzeko eskabidea egin beharko da, 2023ko abenduaren 31 baino lehen. Ezin izango da abian jarri EIE erregistro horretan aurrez inskribatu eta baimendu gabeko EIE berririk.

    1.3. Isurketaren muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira gaindituko isurketaren muga-balio hauek:

    (Ikus .PDF)

    Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.

    Ikusten bada isurketaren muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    1. eta 4. fokuen emisioek, Errekuntza Instalazio Ertainenak (EIE) direnez, bat etorri beharko dute abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuaren 6.3 artikuluan ezarritako isurketaren muga-balioekin, arau horretan ezarritako epeetan.

      1.4. Gasak bildu eta husteko sistemak.

      Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuaren B.1.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-guneen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

      Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, ingurumen-organo honen jarraibide teknikoak bete beharko dira.

      Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak detektatzeko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

      1.5. Usainen inguruko baldintzak.

      Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen isuriak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

      Lascaray SAk aurkeztutako usainen inpaktuaren azterketaren arabera (3.364.463. txostena), honako foku usaintsu potentzialki garrantzitsu hauek daude instalazioan:

      Homogeneizazio-putzua.

      Gaineko gantzaren andela.

      Cerney galdarako gas-irteera.

      Hidrogenazio-erreaktorearen purga.

      Kosmetika-erreaktorearen lurrun-erauzketa.

      Areto zuriko erauzketako gas-irteera.

      Gantzak biltegiratzeko tangaren haizatzea (bilketan).

      Gantzak biltegiratzeko tangaren haizatzea (estatikoa).

      Hozte-dorrea.

      Sustatzaileak ingurumen-organo honi aurkeztutako usainen inpaktuaren azterlanean identifikatutako olfatometria-inpaktuko foku garrantzitsuena hozte-dorrea da.

      Usainik ez jariatzeko edo, hori ezinezkoa denean, usain jarioak murrizteko, usainen kudeaketa-plan bat ezarri, aplikatu eta aldizka berrikusi beharko da, ingurumen-kudeaketako sistemaren baitan. Plan horrek honako elementu hauek izan beharko ditu:

      Jarduketa eta epe egokituak jasoko dituen protokolo bat.

      Usainen kontrola egiteko protokolo bat.

      Usainekin lotutako gertakari zehatzei erantzuteko protokolo bat.

      Usainei aurrea hartzeko eta usainak murrizteko programa bat, usainaren iturria edo iturriak zehazteko, usainekiko esposizioa neurtzeko edo balioesteko, iturrien ekarpenak karakterizatzeko eta prebentzio- eta/edo murrizketa-neurriak aplikatzeko.

      Kexen erregistro bat, honako hauek jasoko dituena:

      Kexaren harrera: eguna, ordua, pertsona. Usaina zer egunetan, ordutan eta lekutan sortu den, zer ezaugarri dituen, etab.

      Kexaren ondorioz egindako jarduketak.

      Usainen kudeaketa-plana ingurumen-organo honi entregatu beharko zaio sei hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

      2. Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

      2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

      (Ikus .PDF)

      2.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

    1. isuria: Industriako hondakin-urak:

      (Ikus .PDF)

      2.3. Isurketaren muga-balioak.

      1. isurketa: Industriako hondakin-urak.

      Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

      (Ikus .PDF)

      Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko.

      2.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

      Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek funtsean jarduera hauek hartuko dituzte barnean:

      Tamaina handiko materialen banaketa fisikorako sareta eta 20 m3-ko efluentea biltzeko zuloa.

      Irabiatzailea eta 30 m3/ordu-ko koagulaziorako tratatzeko ahalmena duen ganbera, baita efluentearen pH-a dohitzekoa ere, sodaren dosifikazioaren bidez.

      Biraketa gutxiko irabiatzaile-malutatzailea duen malutapen-ganbera.

      Malutak deuseztatzeko airea injektatzekoa duen dekantazio-tanga.

      Isurketa homogeneizatzeko 25 m3-ko zuloa.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Lascaray SAk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

      Aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz, kontrol-kutxatila bat jarriko da azken isurketarako. Kontrol-kutxatilak isurien lagin adierazgarriak lortu ahal izateko beharrezkoak diren ezaugarriak izan beharko ditu. Kutxatilak sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan jarriko dira, hala behar denean ikuskatu ahal izateko.

      3. Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira, euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

      Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira ezabatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Birsorkuntza-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

      Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

      Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere Europako Hondakin Zerrendan ezarritako irizpideekin bat etorriz (Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratua, zeinaz aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia), eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetzekoa). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

      Hondakinak desagertu edo galdu egingo balira, edo ihes egingo balute, gertatutakoa berehala jakinaraziko zaie ingurumen-organo honi eta Vitoria-Gasteizko Udalari (Araba).

      Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

      Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

      Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

      Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzen badira, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa bete beharko da.

      3.1. Hondakin arriskutsuak.

      Lascaray SAk honako hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

    1. prozesua: 獹antz-azidoen eta deribatuen fabrikazioa.

    1. hondakina: 獿ur iragazleak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/1/1.

      Hondakinaren kodea: Q8//D9//S09//C51//HP14//A932//B09307.

      EHZ: 070110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 22.580 kg/urte.

      Zatikapenean eta hidrogenazioan sortzen da, azido oleikoa eta azido estearikoa iragazten direnean. Detergente, gantz-azido, nikel, nikel oxalato, ikatz aktibatu eta magnesio eta aluminio sulfatoaren kantitate txikiak izan ditzake. Hondakin horretarako identifikatutako metalezko bidoian bilduko da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan; behin hori beteta, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    2. hondakina: 獻katz aktibatu agortua.

      Identifikazioa: A01000249/1156/1/2.

      Hondakinaren kodea: Q8//D15//S5//C51//H5//A300//B6502.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

      Gantz-azidoak eta deribatuak fabrikatzeko prozesuan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian bilduko da, sortzen den postuaren ondoan; behin hori beteta, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    3. hondakina: 獹lizerinazko break.

      Identifikazioa: A01000249/1156/1/3.

      Hondakinaren kodea: Q8//R12//L/P19//C51//H5//A300//B6502.

      EHZ: 070608.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 87.850 kg.

      Arraztailean glizerina destilatzean sortzen da; destilatutako glizerinazko break dira. Hondakin horretarako identifikatutako eta hermetikoki itxitako metalezko bidoian bilduko da, sortzen den postuaren ondoan; hori bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    1. prozesua: 獺ondakin-uren tratamendua.

    1. hondakina: 獿ohi kontzentratuak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/2/1.

      Hondakinaren kodea: Q9//D15//L27//C24//H5//A300//B0006.

      EHZ: 070611.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 79.984 kg.

      Alde batetik, zatikapenean erabilitako detergenteen soluzioak karearekin neutralizatzean sortzen dira, eta beste alde batetik, galdaren purgetatik, hozteko dorreetatik eta garbiketatik datozen hondakin-urak arazteko instalazioan. Funtsean materia organikoa duten lohiak dira (gantz-azidoa, gantza, bilgorra, glizerina), eta neurri txikiagoan xaboi-gatzak eta detergentea. 2m3-ko zakuetan uzten dira xukatzen, eta, lehortzen direnean, hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian gordetzen dira araztegiaren ondoan, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    2. hondakina: 獳raztegiko iragazkiak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/2/2.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S09//C41/51//H5//A300//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Araztegiko lohiak xukatzen uzten dira zakuetan (big-bag); behin xukatutakoan, edukiontzi batean sartzen dira, eta kudeatzaileari igortzen zaizkio. Zaku iragazleak, berriz, hondakin arriskutsuen biltegian dagoen edukiontzi batean biltzen dira, eta, aldizka, kudeatzaile baimenduari igortzen zaizkio, behar bezala etiketatuta. Edukiontzi horretan, gainera, tamaina txikiko maila iragazle batzuk ere sartzen dira, ekoizpen-prozesuko zenbait puntutan sortutakoak (gantz-azido destilatuaren iragazkia, glizerina-iragazkia, araztegiko iragazkia, breen iragazkia, kosmetikako erreaktoreen iragazkiak...).

    3. prozesua: 玓erbitzu orokorrak.

    1. hondakina: 獷rabilitako olioak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/1.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A300//B0019.

      EHZ: 130205.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

      Mantentzeko eta olioa aldatzeko prozesuetan sortzen da; erabilitako olio mekanikoak, hidraulikoak eta termikoak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian bilduko da makinen mantentze-lanak egiten direnean, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    2. hondakina: 獺odi fluoreszenteak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/2.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//HP6//A300//B0019.

      EHZ: 200121.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 200 ale.

      Merkurioa duten lanpara erabiliak ordezkatzeko lanetan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen da hondakin horrentzako identifikatutako edukiontzian, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    3. hondakina: 獷kipamendu elektrikoak eta elektronikoak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/3.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/11/18//H6/14//A300//B0019.

      EHZ: 160213.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 250 kg.

      Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak aldatzeko lanetan sortzen da; ekipamendu ofimatiko baztertuak dira.

      Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen da hondakin horrentzako identifikatutako edukiontzian, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    4. hondakina: 玁aOH eta KOH-ren biltegiko hondarrak.

      Identifikazioa: A01000249/1000000156/3/4.

      Hondakinaren kodea: Q8//D15//P27//C24//H5//A300//B0019.

      EHZ: 060204.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

      Produktu kimikoen biltegiratzeko sosa- eta potasa-biltegiak garbitzean sortzen da. Biltegietatik zuzenean xurgatzen da, eta zisterna-kamioira pasatu, baimendutako kudeatzaileari eramateko.

    5. hondakina: 獳zido-hondarrak dituzten urak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/5.

      Hondakinaren kodea: D9//HP8.

      EHZ: 110113.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 3.000 kg.

      IBC edukiontzietan biltzen da.

    6. hondakina: 獶isolbatzaile organiko ez-halogenatua.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/6.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b//A300//B0019.

      EHZ: 140603.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 275 kg.

      Mantentze-lantegian piezak garbitzeko prozesuan sortzen da; hidrokarburo hondakinak dituen disolbatzaile erabilia da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian bilduko da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan; behin hori beteta, hondakin arriskutsuen biltegira eramango da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    7. hondakina: 獻raungita dauden produktuak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/7.

      Hondakinaren kodea: Q3//D15//L40//C39//H5//A300//B0019.

      EHZ: 160508.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

      Kalitatearen kontrolean sortzen da, iraungita edo egoera txarrean dauden produktuak aurkitzen direnean, prozesuen zein laborategiaren kalitatea kontrolatzean; produktuaren arabera, konposizioa ezberdina da. Hondakin arriskutsuen biltegian dagoen edukiontzian biltzen da baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    8. hondakina: 玃oluitzaileekin bustita dauden trapuak, iragazkiak eta xurgatzaileak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/8.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//HP5//A300//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 500 kg.

      Xurgatzaileak eta ehunak biltzerakoan sortzen da; olio, disolbatzaile, materia organiko edo pinturaz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta arazteko iragazkiak dira. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen da hondakin horrentzako identifikatutako edukiontzian, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    9. hondakina: 獷rabilitako IBC edukiontziak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/9.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A300//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 20 unitate.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; olioak, pinturak, kosmetika-gehigarriak, surfaktantea, disolbatzaileak eta taladrina gordetzeko erabili diren metalezko ontziak dira. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen da hondakin horrentzako identifikatutako gunean, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    10. hondakina: 玃lastikozko ontziak (gai arriskutsuz kutsatutakoak).

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/10.

      Hondakinaren kodea: Q5//R12//S36//C41/51//H5//A300//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

      Mantentzeko eta olioa aldatzeko prozesuetan sortzen da; erabilitako olio mekanikoak, hidraulikoak eta termikoak dira. Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; ekoizpen-prozesuan erabilitako lehengaia izan duten plastikozko ontziak dira, besteak beste, galdara eta araztegiaren gehigarriak, pinturak, kosmetika-gehigarriak eta disolbatzaileak. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen da soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

    11. hondakina: 玀etalezko ontzi kutsatuak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/11.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A300//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 200 Kg.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; lehengaiak (produktu kosmetikoen fabrikaziokoak batez ere) edo materia osagarriak (margoak, olioak, mantentze-produktuak...) gordetzeko erabili diren ontzi metalikoak dira. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen dira soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, eta baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaizkio aldizka, behar bezala etiketatuta.

    12. hondakina: 玃roduktua agortuta dute aerosolak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/12.

      Hondakinaren kodea: Q14//D15R13//S-G40//C43//HP3//A300//B0019.

      EHZ: 160504.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Produktu iraungi edo akastun gisa sortzen da, kosmetika-atalean. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen dira soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, eta baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaizkio aldizka, behar bezala etiketatuta.

    13. hondakina: 獳erosol hutsak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/13.

      Hondakinaren kodea: Q14//D15R13//S36//C43//HP3//A300//B0019.

      EHZ: 160504.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Mantentzeko eta olioa aldatzeko prozesuetan sortzen da; erabilitako olio mekanikoak, hidraulikoak eta termikoak dira.

      Mantentze-lanetan sortzen dira. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen dira soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, eta baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaizkio aldizka, behar bezala etiketatuta.

    14. hondakina: 獽utsatutako beirazko ontziak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/14.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A300//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 5-10 kg.

      Produktu kimiko arriskutsuak gordetzeko erabili diren ontziak dira, eta laborategietan sortu ohi dira. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen dira soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, eta baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaizkio aldizka, behar bezala etiketatuta.

    15. hondakina: 玀aterial kutsatua.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/15.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A300//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Xurgatzaileak, iragazteko materialak (beste kategoria batean zehaztu ez diren olio-iragazkiak barne), garbitzeko trapuak eta babesteko arropak dira, substantzia arriskutsuz kutsatuta daudenak.

    16. hondakina: 玈epiolita.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/16.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15/9//S40//C41/51//HP5//A300//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Isuriak gertatzen direnean isuritako produktua xurgatuz isuriari eusteko erabiltzen da sepiolita. Hortaz, sortutako hondakinaren arrisku-maila xurgatutako substantziaren araberakoa da; edonola ere, sortzen den hondakin oro hondakin arriskutsuen kudeatzaile baimenduari igortzen zaio. Sepiolita edukiontzietan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian, soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, eta baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaio aldizka, behar bezala etiketatuta.

    17. hondakina: 獷rretxina oretsuak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/17.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//P5-12//C41//H3B//A300//B0019.

      EHZ: 080111.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Mantentze-lanetan sortzen da, eta pintura eta bernizaren hondakinak dira, disolbatzaile organikoak edo bestelako gai arriskutsuak dituztenak. Noizbehinka sortzen dira. Hondakin arriskutsuen biltegian biltzen dira soltean, hondakin horrentzako identifikatutako gunean, eta baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaizkio aldizka, behar bezala etiketatuta.

    18. hondakina: 獴otoi-pilak.

      Identifikazioa: A01000249/1156/3/18.

      Hondakinaren kodea: Q16//R13/4//S37//C16//HP6//A300//B0019.

      EHZ: 160603.

      Urtebetean sortutako kantitatea: aldakorra.

      Mantentze-lanetan sortzen da. Horretarako prestatutako edukiontzi batean biltzen da, arduradunen bulegoaren parean. Aldizka, kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaio, behar bezala etiketatuta.

      Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodeketa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

      2. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

      3. Gainerako hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetez baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta giza osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

      4. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak bat datozela administrazio-baimenarekin. Agiri hori ingurumen-organo honi bidaliko zaio hondakina lehenengoz atera aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      5. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Lascaray SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

      6. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruz indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

      7. Lascaray SAk industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

      8. Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

      9. Lascaray SA enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak baldin badauzka, abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan horiek behar bezala kudeatzeko adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

      10. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko irailaren 16an emandako 1005/2009 (EE) Erregelamenduak (ozono-geruza agortzen duten substantzien gainekoak) adierazitako substantzia erabiliak baldin baditu Lascaray SAk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein ezabatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo ezabatu aurretik.

      11. Lascaray SAk urtero adierazi beharko dio ingurumen-organoari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kantitate sortu den, zer erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      12. Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, Lascaray SAk laburpen-memoria bat aurkeztu beharko dio urtero ingurumen-organoari, honako hauek adierazita: ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      1. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira hondakinen kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez, eta urtero bidali beharko dio ingurumen-organo honi, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      2. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Lascaray SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio ingurumen-organo honi, lau urtetik behin gutxienez, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoak, 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Lascaray SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

      1. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (11/1997, apirilaren 24koaren) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Lascaray SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      2. Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.) ezarritako betekizunak bete beharko ditu Lascaray SAk. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak egoki kudeatzen direla kontrolatzea.

      3. 獶.3.1. Hondakin arriskutsuak apartatu honetan adierazitako agiriak ingurumen-organoari bidaliko zaizkio, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        Kudeatzaile baimenduaren onarpenaren agiri bidezko konpromisoa (kudeatzaileak EAEkoak badira).

        Identifikazio-agiria (kudeatzaileak EAEkoak badira).

        Hondakinen urteko aitorpena.

        Laburpen-memoria.

        Artxibo kronologikoa.

      4. Jardueraren kontrolean sortutako dokumentazioa ingurumen-organoari igorriko zaio 獷) Ingurumena zaintzeko programa atalean adierazitakoaren arabera.

        3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Lascaray SAk hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

        (Ikus .PDF)

      1. 獳razketa-lohia izeneko hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, Ebazpen honen D.3.1. azpiapartatuan zehaztutakoa aplikatu beharko da.

        D.3 apartatuan hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoarekin bat etorriz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira ezabatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

      1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereiziko dira, eta lehenak eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), berriro erabili ahal izateko, eta bigarrenak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

      2. Hondakin horiek ezabatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      3. Oro har, hondakinek, hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua izan beharko dute guztiek, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Lascaray SAk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

      4. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

      5. Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

      6. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (11/1997, apirilaren 24koaren) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Lascaray SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      7. Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, Lascaray SAk laburpen-memoria bat aurkeztu beharko dio urtero ingurumen-organoari, honako hauek adierazita: ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin ez-arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      8. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira hondakinen kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta lekuak, bai eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak ere. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez, eta urtero bidali beharko dio ingurumen-organo honi, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

        Instalazioan sortutako hondakin ez-arriskutsuak egoki kudeatzen direla kontrolatzea.

      9. Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak ingurumen-organoari bidaliko zaizkio, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        Kudeatzaile baimenduaren onarpenaren agiri bidezko konpromisoa (kudeatzaileak EAEkoak badira).

        Hondakina zabortegian utzi behar bada, identifikazio-dokumentua (kudeatzaileak EAEkoak badira).

        Hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatu behar badira balorizatzeko edo ezabatzeko, lekualdaketa horri dagokion identifikazio-dokumentua.

        Laburpen-memoria.

        Artxibo kronologikoa.

      10. Jardueraren kontrolean sortutako dokumentazioa ingurumen-organoari igorriko zaio 獷) Ingurumena zaintzeko programa atalean adierazitakoaren arabera.

        4. Ontziak merkaturatzea.

        Sustatzaileak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta bilgarriak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontzien gaineko Urteko Adierazpena egin beharko du. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

        Era berean, sustatzaileak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Sustatzaileak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko Legearen (11/1997, apirilaren 24koaren) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

        Baldin eta sustatzaileak urte natural batean zehar merkaturatzen dituen produktu ontziratuak direla-eta, eta, hala badagokio, ontzi industrialen edo komertzialen ondorioz, ontzi-hondakinak sortu baditzake kopuru hauetatik gora:

        250 tona, beira soilik bada.

        50 tona, altzairua soilik bada.

        30 tona, aluminioa soilik bada.

        21 tona, plastikoa soilik bada.

        16 tona, zura soilik bada.

        14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

        350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

        Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

        5. Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

        5.1. Lurzoruaren egoerari buruzko txostena eta oinarrizko txostena.

        Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin bat etorriz, eta horretan bildutako gomendioak jarraituz, Lascaray SAk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

        Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, Lege hori indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

        Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

        Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

        Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

        5.2. Lur-mugimenduak.

        Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

          2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko akreditatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

          3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

            Jarduketaren sustatzailea den pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

            Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

            Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

            Jarduketaren deskribapen xehatua.

            Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

            Ingurumen-segimendurako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan, erakunde akreditatua izan beharko du.

            Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

          4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira; horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

          5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

            https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

          6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

          7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta lehengoratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

          8. 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

          9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

          5.3. Jakinarazteko betebeharra.

          Orobat, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta ingurumen-organoari, organo horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

          6. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ez eta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ez eta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko beharrezko altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

              Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentiberatsun akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

          3. Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez zaratarentzat ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen direnean, hain zuzen ere, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean garatzen den zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan adierazten direnak, jarduerak beharrezko neurriak hartu beharko ditu helburu horiek gainditu ez daitezen.

  5. Ingurumena zaintzeko programa.

    Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

    1. Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

    1.1. Txostenak egitea.

  1. Lascaray SAk emisioak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

    (Ikus .PDF)

    (*) Gantz-azidoaren destilatze-prozesuan sortutako break erregai gisa sartzen badira Cerney lurrun-galdaran.

  2. Aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako hauei dagokienez: neurketaren helburua eta plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

  3. Halaber, a) apartatuan azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

    1.2. Lortutako emaitzen erregistroa.

    Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena).

    Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

    2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

  1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

    (Ikus .PDF)

  2. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen diren aldian egingo dira beti.

  3. Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek D.2.3 apartatuan ezarritako mugak betetzen badituzte.

    3. Zarataren kontrola.

  1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urterik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

  2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

  3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak ingurumen-organo honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

  4. Jarduera garatzen den lurzatiko kanpo-baldintza akustikoak a) apartatuan ezarritako maiztasunez kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

    4. Jardueraren adierazleen kontrola.

    Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

    (Ikus .PDF)

    5. Usainen kudeaketa-planaren kontrola.

    Urtero, ingurumena zaintzeko programarekin batera, usainen kudeaketa-planaren jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da, Ebazpen honen D.1.5. apartatuan ezarritako epeetan eta moduan.

    6. Ingurumeneko finantza-bermearen kontrola (Ingurumena Zaintzeko Programaren (IZP) barne).

    Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da IZPn, IZP entregatzeko prozedura telematikoan xede horretarako prestatutako dokumentu-ereduak baliatuz:

    Ingurumen Arriskuen Analisia (IAA) eta erantzukizunpeko adierazpena.

    Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero, eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteak eragin ditzakeen operadorea izanez gero (Ingurumen erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), organismo independente batek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da; organismo horrek etengabe atxikirik egon behar du Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemara (EMAS) edo indarrean den UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketarako Sistemara.

    Operadoreak Ingurumen Arriskuen Analisia (IAA) eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. IAAren eguneratzeak dagokion IZPren dokumentazioaren barruan aurkeztuko dira.

    7. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

    Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta ingurumen-organo honi bidaliko zaizkio. Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 30a baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisiak, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausa posibleak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

    8. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

    Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta Ebazpen honetan jasotakoak, bai eta Ingurumen Idazkaritza Nagusiaren 2000ko azaroaren 16ko Ebazpen bidez egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

    Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

  1. Ezohiko egoeretan, funtzionamendu-baldintzak eta prebentzio-neurriak.

    1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta mantentze-lanetarako programatutako lanak.

    Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren emisioen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

    Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-lanetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak D.3 apartatuan ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

    2. Jarduera bertan behera uztea.

    Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (Energia elektrikoa ekoiztea, jatorri termiko konbentzionalekoa, 35.16), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Lascaray SAk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari bi hilabeteko epean; jakinarazpen horrekin batera, jarduketa-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

    Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Lascaray SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, Ebazpen honen D.3 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

    3. Jarduera aldi baterako etetea.

    Jarduera aldi baterako utziko dela jakinaraziz gero, Industriako Isurketen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (815/2013, urriaren 18koaren) 13. artikuluan arautu bezala, Lascaray SAk, aldi baterako uztearen jakinarazpenarekin batera, dokumentu bat bidali beharko du, instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

    Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

    4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

    Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

  1. Instalazioen mantentze-lan prebentiboak.

    Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ezusteko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

  2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

    Halaber, atmosferara eta ingurune urtarrera egindako emisioengatik atmosfera eta ingurune urtarra kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

  3. Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

    Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

  4. Hondakin-ura ezingo da bypass bidez isuri arazketa-instalazioetan.

    Programatutako mantentze-lanetan derrigorrez bypass bidez isuriak egin behar badira, titularrak ingurumen-organo honi jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. Bypass horretan aurreikusi gabeko isurketaren bat gertatzen bada, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena ingurumen-organo honi bidalita (apartatu honetako 獹orabeheraren bat gertatuz gero, agintariei jakinaraztea puntuan adierazitakoari jarraituz).

  5. Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki beharko da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, bai eta antzemandako gorabeheren berri ere.

  6. Sodio hidroxidoa, azido klorhidrikoa, azido estearikoa, azido oxalikoa, azido borikoa, potasa kaustikoa eta hidrokarburoak, disolbatzaile halogenatu gabea eta glizerinazko break dituzten urak eta antzeko hondakinak maneiatzerakoan lurzorua eta urak poluitzeko arriskua dagoenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien gainazalak erabat irazgaiztuko dira.

  7. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

  8. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

  9. Larrialdiren bat gertatuz gero berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: beharrezkoa izanez gero berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta norbera babesteko ekipamendu bereziak.

  10. Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat eduki beharko da. Haren bidez, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

  11. Gorabeheraren bat gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

    Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio ingurumen-organoari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako ezarritako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

    Gorabehera mota.

    Jatorria eta zergatiak (unean zehaztu daitezkeenak).

    Berehala aplikatutako zuzenketa-neurriak edo eusteko neurriak.

    Sortutako ondorioak.

    Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

    Gertakari edo arazo larriren bat edo istripuzko isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Vitoria-Gasteizko Udala (Araba) jakinaren gainean jarri behar dira berehala. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio ingurumen-organoari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

    Gorabehera mota.

    Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

    Gorabeheraren iraupena.

    Istripuzko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

    Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

    Eragindako kalteen zenbatespena.

    Hartutako zuzenketa-neurriak.

    Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

    Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

    Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketaren bat gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten organismoei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

    Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

  1. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren maiztasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

  2. Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago, eta jarduerak errekuntza-instalazio handitzat jotako fokuren bat badu, martxoko azken eguna baino lehen, Lascaray SAk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio ingurumen-organoari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

    Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

    Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

    Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

  3. Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, Ingurunet aplikazio informatikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da derrigorrean, organo honi onarpena eskatzeko, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategineko 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

    Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa jakin bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

    Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

    Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

    Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.