Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren aldeko 2021eko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 261
  • Hurrenkera-zk.: 6456
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/30
  • Argitaratze-data: 2021/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2021eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2021eko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Ex aequo ematea Berdintasunaren aldeko 2021eko Emakunde Saria Pikara Magazine aldizkariari Eme Komunikazioa elkartea, Berria egunkariari Euskal Editorea SL eta, hil ondoren, Lucia Martínez Odriozolari; izan ere, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen diren hautagaiak baitira. Sariak 4.800 euroko dotazioa dauka saridun bakoitzeko. Horrela, epaimahaiak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenaren aintzatespen publikoa adierazi nahi du, ikuspegi feministatik eta genero-ikuspegitik kazetaritza-zereginean oinarritutako praxia sustatu dutelako.

Epaimahaiak agerian eta begi-bistan jarri nahi du ezinbestekoa dela generoaren ikuspegia txertatzea komunikabideen arloan, eta horretarako zutabeetako bat da, hain zuzen, prestakuntza. Prestakuntza ez delako Kazetaritza ikasketak egiten diren fakultateetan bakarrik hartzen, bai eta komunikabide espezializatu eta orokorretako eguneroko lanean ere; hori da etengabeko prestakuntza.

Azkenik, epaimahaiak aitorpena zabaldu nahi die egunero berdintasunarekiko konpromisoa adierazten duten komunikazio-arloko beste profesionalei ere, bai eta ikuspegi feminista eta genero-ikuspegia txertatzen duen kalitatezko kazetaritza sustatzen lan egiten duten komunikabide guztiei ere.

Bigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.