Arautegia

Inprimatu

68/2021 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, «Euskariana - Euskal Kulturaren Liburutegi Digitala»ren nortasun espezifikoaren ikurra onartzen duen Erabakia argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6168
  • Xedapen-zk.: 68
  • Xedapen-data: 2021/11/24
  • Argitaratze-data: 2021/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

2021eko azaroaren 23ko batzarrean, Gobernu Kontseiluak «Euskariana Euskal Kulturaren Liburutegi Digitala»ren nortasun espezifikoaren ikurra onartzen duen Erabakia onartu zuen. Hori horrela, behar bezalako publikotasuna izan dezan, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

  1. legegintzaldian sortutako gobernu berriak euskal kulturaren digitalizazioa garatu eta bultzatu nahi du. Hala jasota geratu da 2020-2024 Legegintzaldiko gobernu-programan, 18. jarduketa-eremuan, 115 programa-konpromisoaren bidez, hau da, kulturaren berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea. Konpromiso hori betetzeko, hainbat ildo bete behar dira, eta horietako bat honako hau da: Euskal Kulturaren Atari Digitala (Euskariana) abian jartzea eta garatzea, Euskadiko erakunde, kultura-ekipamendu eta sormen-eragile guztiek partekatutako proiektu batean, euskal kulturaren alderdi guztietara iristeko plataforma bateratu gisa, Europako Liburutegi Digitalarekin (Europeana) lotuta.

    Kultura Ondarearen Zuzendaritzak Euskadiko Liburutegi Digitalaren proiektua jarri du abian. Horretarako, Euskal Kultura Ondarea edozein euskarritan biltzea, digitalizatzea, kontserbatzea eta zabaltzea helburu duen zerbitzu bat sortu du, izen berarekin.

    Euskariana atari bat da, eta hor, hainbat kultur erakundek emandako mota guztietako euskarrien erregistroak aurki daitezke. Atari horrek euskal kultura-ondarerako sarbide bateratua izan nahi du.

    Euskariana markak sarbide-puntu hori identifikatzeko aukera emango die publikoari, orotarikoari zein espezializatuari. Horregatik, marka sortzearen helburua da edozein erabiltzaileri aukera ematea munduko edozein tokitan, edozein unetan, Euskariana euskal kultura digitalizatu eta eskuragarriaren kontzeptuarekin identifikatzeko.

    Marka espezifiko bat ezartzearen alde egiten dugu, herritarrari bistaratze erraz eta azkar bat eskaintzeko ere balioko duena, euskal kultura-ondare digitalizatuaren kontzeptuarekin denboran zehar modu egonkorrean identifikatzea ahalbidetuko duena.

    Identifikazio bisual hori garatzerakoan, Euskariana markaren asmoa izan da, besteak beste, etorkizuna duen proiektu bat dela transmititzea, non teknologiak garrantzi handia duen, helburu gisa erakundeek emandako edukien konexioa eta agregazioa bilatzen den, Euskariana proiektua eraikitzen ari den eta etengabe eboluzionatzen ari den prozesua baita. Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak hirugarren artikuluko lehenengo paragrafoan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta haren administrazio-unitateek, herri-komunikazioko adierazpen guztietan, erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasotako elementuak soilik erabiliko dituzte identifikatzeko, bertan jasotako zehaztapen teknikoen eta erabilera-irizpideen arabera.

    Bestalde, artikulu bereko bigarren paragrafoak ezartzen duenez, zerbitzu edo jarduera publiko jakin batzuetarako beste nortasun-marka edo ikur espezifiko batzuk erabiltzea xedatu ahal izango da, Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez (erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da) eta Lehendakaritzako idazkariak aldeko txostena eman ondoren.

    Lehendakaritzaren idazkari nagusiak aldeko txostena eman du, eta bertan justifikatzen da zenbait zerbitzu edo jarduera publikotarako beste nortasun-ikur espezifiko batzuk erabiltzeko eskatutako baldintzak betetzen direla.

    Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta 2021eko azaroaren 23ko bilkuran aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

    ERABAKIA

    Lehenengoa. Erabaki honen eranskin gisa erantsi den «Euskariana Euskal Kulturaren Liburutegi Digitala» nortasun-marka onartzea.

    Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik