Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, 2021. urterako EAEko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5958
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/17
  • Argitaratze-data: 2021/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2021eko uztailaren 27ko Ebazpenaren (EHAA 192. zb, irailaren 24koa) bidez, 2021. urterako dirulaguntzen deialdia egiten da EAEko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria berreskuratzeko proiektuak egin ditzaten.

Ebazpen horren 12. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

Lehenengoa. Onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeak atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena. Memoria berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren toki-erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbon, 2021eko azaroaren 17an.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.