Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 5ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Leintz Udal Euskaltegia Mankomunitatean Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkariaren lanpostua sailkatzen duena, eta lanpostu hori mantentzeko beharretik salbuesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5879
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/05
  • Argitaratze-data: 2021/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Leintz Udal Euskaltegia Mankomunitateko Batzorde Kudeatzaileak, 2021eko uztailaren 29an egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea Estaturako gaikuntza duen Toki-Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkari lanpostua mantentzeko beharretik salbuets dezala.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (aurrerantzean, TAOL) 3.2.d) artikuluan aurreikusten denaren arabera, Mankomunitateak Toki-erakundeak dira; hortaz, TAOLen 92. bis artikuluak Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) emandako idazkeran aipatzen du funtzio horiexek gordetzen direla Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen administrazio-erantzukizunerako; horren ondorioz, Mankomunitatean, mota horretako funtzionarioek egin behar dituzte funtzio publiko horiek.

Halaber, aipatutako 92.bis artikuluaren laugarren zenbakian xedatzen denez, Gobernuak, errege-dekretu baten bidez, arautuko ditu estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

2018ko martxoaren 17an, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 92 bis artikuluaren laugarren atalean jasotakoaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu zen 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

TAOLen 92.bis artikuluan aipatzen diren eta toki-korporazio guztietan egon behar diren beharrezko funtzio publikoak betetzen dituen lanpostuen sailkapenari dagokionez, 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren bigarren atalak berariaz ezartzen du Udalerrietako Mankomunitateetako Idazkaritzak artikulu horren lehen atalean aipatutako motaren batean sailkatuko direla, autonomia-erkidegoaren eskutik, beren ezaugarri propioen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenez legezko agindu hori garatzen duen araudi autonomikorik indarrean, mankomunitateetan aplikatu daitekeenik, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritako parametroak hartu behar dira kontuan.

Horrenbestez, kontuan hartuta Leintz Udal Euskaltegia Mankomunitatearen aurrekontua eta haren jatorrizko xedeak, printzipioz, Mankomunitatearen Idazkaritza lanpostua hirugarren motan sailkatu beharko da.

Era berean, Toki Administrazioko Estaturako gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko 128/2018 Errege Dekretuaren 10. artikuluak, bigarren paragrafoan, oinarrizko arau-izaeraz ezartzen du autonomia-erkidegoen organo eskudunek Mankomunitateak salbuetsi ditzaketela Estaturako gaikuntza duten funtzionarioei gordetako lanpostuak sortzeko duten beharretik, betiere zerbitzuen edo baliabideen bolumena lanpostu horiek mantentzeko nahikoa ez denean.

Hori oinarri hartuta, Mankomunitateak egindako salbuespen-eskaerari buruzko nahitaezko espedientea izapidetu da, eta mankomunitateak egindako eskaeraren oinarria da Mankomunitateak dituen baliabide ekonomikoek (2021ean, 393.975,99 euroko baliabide arruntak zituzten), lan-bolumenak eta egin beharreko administrazio-lanak ez dutela justifikatzen lanpostua mantentzea. Espedientean egiaztatu diren inguruabarrak.

Horrela eta 128/2018 Errege Dekretuaren aipatutako 10. artikuluari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zitzaion aginduzko txostena eman zezala Mankomunitatearen eskaera zela eta; Foru Aldundiak eskatutako salbuespenari buruz aldeko txostena eman du.

Bestalde, beharrezkoa da zehaztea salbuespen-espedientean nola emango diren Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat legez gordetako eginkizunak. Horri buruz salbuetsitako lanpostuaren eginkizunak hiru bidetatik eman ditzakete: aurrena, Erakundea osatzen duten udalerrietako Estaturako gaikuntza duten funtzionarioez; hurrena, Aldundien laguntza teknikoaz; eta, azkena, toki-erakunderen batean gordetako lanpostua betetzen duen eta Estaturako gaikuntza duen pertsona bati eginkizunak pilatuz, 128/2018 Errege Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz.

Horregatik guztiagatik, Mankomunitateak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLen 92.bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 8., eta 10. artikuluekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz

Lehenengoa. Leintz Udal Euskaltegia Mankomunitatearen Idazkaritzako lanpostua hirugarren mailan sailkatzea.

Bigarrena. Leintz Udal Euskaltegia Mankomunitatea salbuestea Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkaritza lanpostua mantentzeko beharretik.

Eginkizun horiek Mankomunitatean gauzatuko dira, bere estatutuen arabera, Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean Estaturako gaikuntza duten funtzionario baten bitartez. Eginkizun horiek bat egingo dute izendaturiko funtzionarioak, elkartutako udalerriaren udalean, betetzen duen lanpostu nagusiak berezko dituenekin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraikiz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Hala ere, errekurtsoa jar dezakete Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 5a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik