Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 5ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Arabako Foru Aldundiaren Idazkaritzako lanpostua sailkatzeko dena. Lanpostua Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5848
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/05
  • Argitaratze-data: 2021/11/17

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (TAOL) 36.1.b) artikuluan jasotakoaren arabera, Diputazioaren berezko eskumenak dira udalerriei laguntza eta lankidetza juridiko, ekonomiko eta teknikoa ematea, betiere idazkaritza eta kontuhartzailetza zerbitzuen jarduera bermatuz 1.000 baino gutxiago biztanle dituzten udalerrietan.

2018ko martxoaren 16an, TAOLen 92.bis artikuluaren laugarren atalean ezarritakoan oinarrituta, Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Errege-dekretu horren 16. artikulua da probintzietako diputazioek euren lanpostu zerrendetan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lanpostuak jasotzearen betebeharra xedatzen duena, funtzionario horiei gordetako funtzioak betetzea bermatu dadin probintzietako diputazioek baliatu behar dituztenean funtzio horiek. Era berean, aipatutako artikuluaren bigarren atalaren arabera, adierazitako lanpostuen sailkapena egiteko eskuduntza Autonomia Erkidegoarena da, dagokion erakunde bakoitzaren proposamenez.

Modu horretan, Arabako Foru Aldundiko eskaera Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan jaso da, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalako Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu baten sailkapena gauzatzeko, «1144.001-Toki Erakundeetako Aholkularia» lanpostuarena, hain zuzen ere.

Sailkapen hori Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluak hartutako abuztuaren 3ko 483/2021 Akordioaren (Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 2ko 649/2021 Erabakiaren abidez aldatua) ondorioa da; horren bidez, Toki-erakundeetako aholkularia izeneko lanpostua sortzea onartzen du. Lanpostu hori Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalako Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen eskalarako gordeta dago, eta Lurralde Orekaren Saileko Lurralde Orekaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuari atxikita dago.

Hori guztia dela eta, Foru Aldundiak aurkeztutako eskaera aztertu ondoren, TAOLen 92.bis artikulua eta bigarren xedapen gehigarriari jarraituz, aipatutako martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera ere, honako hau

Lehenengoa. Arabako Foru Aldundiko «1144.001-Toki Erakundeetako Aholkularia » lanpostua sailkatzea, Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalan, sarrerako kategorian.

Bigarrena. Lanpostu hori betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin, eta uko egin barik errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, Herri Administrazioek ez dute ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, berau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahalko diote ebazpen hori baliogabetzeko edo errebokatzeko, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 5a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik