Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 28koa, Migrazio eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2021. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5777
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/28
  • Argitaratze-data: 2021/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren bidez (2021/eko abuztuaren 30eko EHAA), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2021. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren III. kapituluak dirulaguntzen bigarren lerroa arautzen du: immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

    Agindu horren 20 artikuluak ezartzen du 498.080,00 eurokoa dela aurrekontu-kreditua, EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

  2. Aipatutako aginduaren 19. eta 21. artikuluetan zehaztuta dago finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituzten eskatzaileek, bai eta zein diren esleipen-irizpide espezifikoak ere.

  3. Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloan jarduerak garatzeko.

  4. Aginduaren 4. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2021eko urriaren 15ean egindako bileran, ebazpen-proposamena prestatu zuen, laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskaeren inguruan, aurreko araudia kontuan harturik.

    Horrenbestez, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa ikusita, eta 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren 4. artikulua betez, honako hau

Lehenengoa. Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko laguntza gisa.

Bigarrena. Laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatika egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena 2021eko abenduaren 31 baino lehen justifikatu eta egiaztatu ondoren. Gainerako % 30a 2022ko ekitaldian ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2022ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Hirugarrena. Erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa duela, diruz lagundutako jardueren zabaltzea, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten diruz lagundutako jarduera guztietan.

Laugarrena. Gastuak justifikatzeko, jatorrizko dokumentu egiaztatzaileak aurkeztu behar dira, edo salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez egin daiteke, edo erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak emandako ziurtagiri baten bidez. Azken kasu horretan, ziurtagiriak adieraziko ditu kontratatutako immigrazio-teknikariaren zenbakia eta lanbide-kategoria, eta harremanaren ondoriozko kostu ekonomikoa, bai eta garatutako ekintzen kostua ere, 2021. urteari dagokionez betiere.

Bosgarrena. Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu ondoren gainfinantzaketagatik edo eskatutako faktura guztiak ez aurkezteagatik dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua murriztu behar bada edo jasotako diru guztia edo zati bat itzuli behar bazaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Migrazio eta Asiloko zuzendariak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen den egunetik hasita, dagokion diru-itzulketa egiteko.

Seigarrena. Dirulaguntzak eta erakunde onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 28a.

Migrazio eta Asiloko zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)