Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez, batera argitaratzen baitira 2021. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5878
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/27
  • Argitaratze-data: 2021/11/18

Testu legala

Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak emandako idazkeran, xedatzen du TAOLen 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako.

2018ko martxoaren 19an, indarrean jarri zen gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretua. Errege-dekretu horren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du lehiaketa garatzeko agindua indarrean jarri arte, bi lege-xedapen hauek aplikagarri izaten jarraituko dutela: batetik, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretua, eta bestetik, Estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuen horniketarako lehiaketei buruzko arauak ematen dituen Administrazio Publikoetarako Ministerioaren 1994ko abuztuaren 10eko Agindua.

Hori dela eta, arau hauei jarraikiz: TAOLen bigarren xedapen gehigarria; 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek egin eta argitaratu zuten 2021. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 21eko 4573/2021 Foru Agindua 2021eko maiatzaren 24ko BAO, 96. zk.; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako Departamentuko foru-diputatuaren maiatzaren 6ko 886/2021 Foru Agindua 2021eko maiatzaren 12ko GAO, 87. zk.).

Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren urriaren 18ko 8348/2021 Foru Agindua 2021eko urriaren 26ko BAO, 203. zk.; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru-diputatuaren urriaren 19ko 1712/2021 Foru Agindua 2021eko urriaren 22ko GAO, 203. zk..

Hori guztia, eta kontuan hartuta, aipatutako araudian ezarritakoa eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak xedatutakoa, honako hau

Bizkaiko Lurralde Historikoa.

  1. mailako Kontuhartzailetza.

    Arrigorriagako Udala:

    Martínez de Zuazo Delgado, Koldobika. NAN ***9745**.

  2. mailako Idazkaritza.

    Loiuko Udala:

    Aguilar Gorostiza, Marta. NAN ***6300**.

    Diruzaintza.

    Durangoko Udala:

    Palacio Pérez, Joaquín. NAN ***1411**.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik