Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 22koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, 2021. urterako EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5734
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/22
  • Argitaratze-data: 2021/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2021eko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2021. urterako dirulaguntzen deialdia egiten baita, EAEko elkarteek edo fundazioek memoria Historikoa berreskuratzeari buruzko proiektuak egin ditzaten.

Ebazpen horren 12. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

Lehenengoa. Onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeak atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena. Memoria Historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2021eko urriaren 22a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.