Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 14koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez, argitara ematen baita 2022-2023 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5501
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/14
  • Argitaratze-data: 2021/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen hautatze-prozesu orotan.

Zozketa hori 2021eko urriaren 8an egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik,