Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 5ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez sailkatzen baita Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko lanpostu bat, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dagoena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5401
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/05
  • Argitaratze-data: 2021/10/22

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako osoko bilkurek behin betiko onartu dituzte Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatearen eraketa eta estatutuak. Horretarako, 2021eko maiatzaren 13an, Mankomunitateko zuzendaritza-organoak eratzeko bilkura egin zen.

Horri dagokionez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL, aurrerantzean) 3 artikuluak bigarren apartatuan ezartzen duenez, udalerrien mankomunitateak toki-erakundeak dira; hortaz, TAOLaren 92. bis artikuluak Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) emandako idazkeran aipatzen du toki-korporazio guztietan daudela beharrezko diren zenbait funtzio publiko, legez, Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen administrazio-erantzukizunerako gordetzen direnak; horren ondorioz, Mankomunitatean, mota horretako funtzionarioek egin behar dituzte funtzio publiko horiek.

Aurrekoan oinarrituta, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu dio Idazkaritzako lanpostua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordea, hirugarren mailan sailka dadila.

TAOLen 92 bis artikuluan aipatzen diren eta toki-korporazio guztietan egon behar diren beharrezko funtzio publikoak betetzen dituen lanpostuen sailkapenari dagokionez, aintzat hartuta horien gaineko administrazio-erantzukizuna Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokiela, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren bigarren apartatuak berariaz ezartzen duenez, udalerrietako mankomunitateetako Idazkaritzak artikulu horren lehen apartatuan aipatutako motaren batean sailkatuko dituzte autonomia-erkidegoek, haien ezaugarri propioen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenez indarrean legezko agindu hori garatzen duen araudi autonomikorik, mankomunitateetan aplikatu daitekeenik, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritako parametroak hartu behar dira kontuan.

Horrela, prozeduraren instrukzio-aldian, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala Mankomunitateak egindako eskaeraren gainean; Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak txosten hori jaso du. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak aldeko txostena eman dio Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateko Idazkari-Kontuhartzaile lanpostua sailkatzeko eskabideari.

Horrenbestez, kontuan hartuta Mankomunitatearen aurrekontua eta haren jatorrizko xedeak, Mankomunitatearen Idazkaritza hirugarren motan sailkatu behar da (Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpi-eskalako funtzionarioentzat gordeta), eta Mankomunitateak bere lanpostuen zerrendan sartu behar du.

Horregatik guztiagatik, Mankomunitateak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLen 92 bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 7., 8. eta 24.3 artikuluekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatearen Idazkaritzako lanpostua hirugarren motan sailkatzea. Lanpostu hori Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalakoak diren eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeko da.

Bigarrena. Sailkatutako lanpostua betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.

Hirugarrena. Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak lanpostu hori sartu beharko du bere lanpostuen zerrendan, hura bete baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraikiz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Hala ere, errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Lehenago, eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik