Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 4koa, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 18ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko orokorra; agindu horrek iragarri eta arautu ditu 2021. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5319
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/04
  • Argitaratze-data: 2021/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 18ko aginduak zeinaren bidez iragarri eta arautu baitziren 2021. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak 2. artikuluan finkatu zuen laguntza horien guztizko zuzkidura ehun mila (100.000) euro izango zirela, urteko banaketa honen arabera: 2021 = 50.000 eta 2022 = 50.000.

  2. Aipaturiko aginduaren bigarren xedapen gehigarrian aukera hau aurreikusi zen:

    Emango diren laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa edo zenbateko hori handitzearen ondoriozkoa, baldin eta indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren ebazpen baten bidez.

  3. Une honetan, dirulaguntza-deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, nahiko aurrekontu-baliabide dagoenez, hau

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 18ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko orokorrari 50.000 euro gehitzea, urteko banaketa honen arabera: 2021 = 25.000 euro eta 2022 = 25.000 euro (agindu horrek iragarri eta arautu ditu 2021. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak).

Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbateko orokorra ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro izango da (2021=75.000, 2022=75.000).

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.