Arautegia

Inprimatu

1568/2021 EBAZPENA, irailaren 28koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko Zerbitzu Sanitarioko Burua hautatzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5308
  • Xedapen-zk.: 1568
  • Xedapen-data: 2021/09/28
  • Argitaratze-data: 2021/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 22ko 381/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko uztailaren 26ko EHAA 148. zk. eta 2021eko abuztuaren 3ko EAO 184. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

Lehenengoa. Hutsik uztea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 28a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.