Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko irailaren 13koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez, 2021-2022rako antolatu den Hirigintzako XLVII. (47) ikastaroa egiteko matrikula-beka bat esleitzen baita. Ikastaroa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU/LHIEE) antolatzen du.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4983
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/13
  • Argitaratze-data: 2021/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2021eko ekainaren 2an emandako Ebazpenaren bitartez, unibertsitate-titulua duten bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost matrikula-beka iragarri zituen, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) Ikastaroa (2021-2022)» egiteko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen adierazitako ikastaroa (2021eko ekainaren 14ko EHAA).

Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, matrikula-beken epaimahai moduan eraturik, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena eman da.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Onartzea 79049532G NAN zenbakidunak aurkeztutako ukoa.

Bigarrena. Onartzea B motako beka bat honako pertsona honi esleitzea, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) Ikastaroa (2021-2022)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko:

78953518S

Hirugarrena. Hutsik deklaratzea A motako hiru beken esleipena eta B motako beka baten esleipena, eskaerarik ez egoteagatik.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.