Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusten baita Bizkaia Energía SLUri emandako ingurumen-baimen integratua Amorebieta-Etxano udal-mugartean (Bizkaia) energia elektrikoa sortzeko jarduerarako (gas naturaleko ziklo konbinatuko zentral termikorako).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5342
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/17
  • Argitaratze-data: 2021/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumeneko sailburuordearen 2007ko irailaren 27ko Ebazpenaren bidez, Bizkaia Energía SLU enpresari ingurumen-baimen integratua eman zitzaion, Amorebieta-Etxano udal-mugartean (Bizkaia) energia elektrikoa sortzeko jarduerarako (gas naturaleko ziklo konbinatuko zentral termikorako).

Aipatutako ingurumen-baimen integratua 2009ko azaroaren 19ko eta 2010eko apirilaren 26ko ebazpenen bidez aldatu zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez ofizioz aldatu zen aipatu ingurumen-baimen integratua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretura egokitzeko.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak Bizkaia Energía SLUri egindako errekerimendu bat jasotzen zuen, geldialdiak eta abiarazte-aldiak zehazteko proposamena egin zezan 2012/249/EB Erabakiaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erabaki hori abiarazte- eta gelditze-aldiak zehazteari buruzkoa da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren (industria-isuriei buruzkoaren) ondorioetarako.

Bizkaia Energía SLUk aurreko paragrafoan aipatu den ingurumen-dokumentazioa 2016ko otsailaren 29an igorri zuen organo honetara.

2007ko urriaren 24an Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

2008ko abenduaren 23an, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretua, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena, argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

2016ko abenduaren 31n Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2017ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (errekuntza-instalazio handiei buruzkoa).

2017ko urriaren 30ean, APM/1040/2017 Agindua, urriaren 23koa, argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2017ko abenduaren 24an 1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, indarrean jarri zen, errekuntza-instalazio ertainetatik datozen agente kutsatzaile zehatz batzuen emisio atmosferikoak mugatzen dituena eta Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27an, 4/2020 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19an, Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

2018ko maiatzaren 21ean eta azaroaren 15ean, jardueran funtsezkoak ez ziren zenbait aldaketa egin zituela jakinarazi zuen Bizkaia Energía SLUk, hain zuzen ere gasen biltegi berri bat eraikitzea eta bigarren lurrun-galdara osagarri bat instalatzea. Aldaketa horiek funtsezkoak ez zirela berretsi zuen, eta, ondorioz, baimendu, ingurumen-organo honek 2019ko urtarrilaren 7an.

2020ko urriaren 23an, orduko Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00009_REV_MTD_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2021eko otsailaren 10ean, Ingurumeneko sailburuordeak, baimena berrikuste aldera, Bizkaia Energía SLUri eskatu zion ondorioetan deskribatutako teknika eskuragarri onenekin instalazioak izandako funtzionamenduaren konparazioa bidaltzeko, baita hainbat ingurumen-alderdien eguneratzea ere.

2021eko martxoaren 10ean, Bizkaia Energía SLUk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zizkioten agiriak aurkeztu zituen.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko maiatzaren 5ean, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko apirilaren 14ko Iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez da alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon den aldian.

Organismo eskudunei txostenak eskatu zitzaizkien 2021eko maiatzaren 12an eta ekainaren 28an: Amorebieta-Etxanoko Udala (Bizkaia), URA-Uraren Euskal Agentzia eta Jaurlaritzako Osasun Publikoko, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako eta Kultura Ondarearen zuzendaritzei, baita Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politiken eta Meategien eta Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko zuzendaritza nagusiei ere.

Aipatutako Osasun Publikoko eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritzen txostenak 2021eko uztailaren 2an eta 12an jaso ziren, hurrenez hurren.

Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak erreferentziako espedientea eta ebazpen-proposamena Bizkaia Energía SLUren esku jarri zituen 2021eko uztailaren 30ean, entzunaldi-izapiderako, espedientean jasotako emaitzarekin.

Testu bategin horren 26. artikuluan dago ezarrita zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokitu egingo direla, baita instalazioak erreferentziako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

Aipatutako testu bategineko 10. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideekin bat etorriz, 2018ko maiatzaren 21ean eta azaroaren 15ean jakinarazitako aldaketak ezin dira funtsezko aldaketatzat hartu.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, aipatutako aldaketak ez dira arau horietan ezarritako inolako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jarriko.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egokitzat jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egokitzat jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikulu horretan eta 2007ko irailaren 27ko Ebazpenaren bosgarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea babesteari eta lurzorua babesteari buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

Era berean, ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria egin da, eta, hortaz, egokia da Ingurumeneko sailburuordearen 2007ko irailaren 27ko Ebazpenaren baldintzak indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gainera, baimena aldatzeko jakinarazpenean emandako informazioa nahikotzat hartu zen.

Orobat, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatzen denez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, berariazko apartatu bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

4/2020 Dekretuak, urtarrilaren 21ekoak, indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu aldatu egin behar dira.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15.9 artikuluarekin bat etorriz, berrikuspen-ebazpena testu bakar gisa txertatuko da ingurumen-baimen integratuan.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoan) aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Funtsezkoak ez diren aldaketatzat kalifikatzea, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, gasen biltegi berri bat eraikitzea eta bigarren lurrun-galdara osagarri bat instalatzea Bizkaia Energía SLUk Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) duen instalazioan (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena). Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplikatu beharreko araubide juridikoaz adierazitakoari dagokionez, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari dagokionez, ez zaie ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin behar aldaketoi.

Bigarrena. Bizkaia Energía SLUri (IFK: B48948830) emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea eta berrikustea, Amorebieta-Etxano udal-mugarteko (Bizkaia) Boroako industrialdearen AI-1 eremuan duen energia elektrikoa sortzeko jarduerarako (gas naturaleko ziklo konbinatuko zentral termikorako). Horretarako, baimenaren baldintzak Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko Betearazpen Erabakira, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzekora, egokituko dira, baita errekuntza-instalazio handietarako 2017/5225/EB Erabakira ere; horrela geratuko da idatzita:

Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:

  1. Errekuntza-instalazioak. 1.1. Guztizko potentzia termiko izendatua gutxienez 50 MW-ekoa duten errekuntza-instalazioak:

    1. Energia elektrikoa sortzeko instalazioak, erregimen arruntekoak zein berezikoak, erregai fosilak, hondakinak edo biomasa erabiltzen dituztenak.

Instalazioa Boroako industrialdean dago, eta 58.000 m2 inguruko lurzatia hartzen du; horietatik, 24.948 m2 eraikita daude.

Zentral termikoa ardatz anitzeko ziklo konbinatukoa, eta bi gasezko sorgailuz, gas-turbinen ihes-gasen beroa berreskuratzeko bi galdaraz eta lurrun-turbina batez dago osatuta. Instalazioaren potentzia izendatua 800 MW elektrikokoa da.

Turbinen erregaia gas naturala da, eta Nox baxuko lehorreko errekuntza-ganbera dago. Gasezko turbosorgailu-multzo bakoitzean sortutako potentzia elektrikoa 250 MW da. Gas-turbina bakoitzeko ihes-gasak kasuan kasuko berreskurapen-galdaratik bideratzen dira.

Berreskurapen-galdaren presio-mailetan sortutako lurruna hiru gorputzeko lurrun-turbina batean zabaltzen da: fluxu sinpleko presio altuko gorputza (HP), fluxu sinpleko presio ertaineko gorputza (IP) eta fluxu bikoitzeko presio baxuko gorputza (LP). Lurrunezko turbosorgailu-multzo bakoitzean sortutako potentzia elektrikoa 280 MW da.

Lurrun-turbinako ihes-lurruna haize-kondentsadore batean kondentsatzen da. Horixe da instalazioaren bereizgarrietako bat, sistema hori erabiltzen baitu hozte-dorreen ordez. Beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat 400 kV-ko Interkonexioko Azpiestazioa da, SF6 gasean blindatutako exekuziokoa, eta eraikin baten barruan jarri daitekeena.

Gainerako sistemak ohikoak dira horrelako instalazioetan: ur-hornidurako sistema, galdarak purgatzeko sistema, injekzio kimikoarena, drainatzeak, gas naturala, unitate-transformadoreak, behe-tentsioko banaketa, babes elektrikoak, kontrol banatuko sistemak, aire konprimatua, suteen aurkako babesa eta abar.

Instalazioaren energia-efizientzia (ASME PTC-46) % 55 eta 57 artekoa da.

Bi gas-turbinez gain, instalazioak emisio atmosferikoen bi foku txiki ere baditu: bi lurrun-galdara osagarri, Erregulazio eta Neurketarako Estazioen (ENE) gas-berokuntzako bi galdara, larrialdietako ekipamendu elektrogenoa eta suteen aurkako larrialdietako beste bi ekipamendu. Lurrun-galdaren eta ENEen erregaia gas naturala da, eta errekuntza-instalazio ertainak (EIE) dira, lehenago aipatutako 1042/2017 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Hiru motatako hondakin-urak sortzen dira, eta modu bereizian husten dira: prozesukoak, ioi inorganikoak eta hidrokarburoak dituztenak; sanitarioak, langileen komunetatik iritsitakoak; eta euri-urak. Prozesuko urak eta ur sanitarioak udal-kolektorera isurtzen dira, araztu ondoren (30.000-75.000 m3/urte), eta euri-urak San Pedro errekara, dekantatu ondoren.

Hornidura-sareko ura kontsumitzen da (35.000-105.000 m3/urte), galdarako ekarpen-ur modura, lurrun/ur zikloaren purgak eta zirkuituko galerak konpentsatzeko, eta langileen kontsumo eta higienerako.

Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak ur industrialak arazteko eta ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Jarduera lurzoru inbentariatu batean dago, lurzorua kutsatu dezaketen jarduerak jasan edo jasaten dituen lurzoru batean.

Bizkaia Energía SLUren jardueran, teknika erabilgarri onenetako (TEO) batzuk aplikatzen dira eta arau honetan daude jasota: Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1042 (EB) Betearazpen Erabakia, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezarri zituena errekuntza-instalazio handietarako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, taula honekin bat etorriz:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Bizkaia Energía SLU enpresak Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean sustatutako energia elektrikoa sortzeko jarduera ustiatzeko eta jarduteari uzteko:

  1. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean emandako datuetan aldaketarik badago, Bizkaia Energía SLU enpresak horren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

  2. Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Ingurumen-kudeaketarako Sistema (IKS).

    Lehenago aipatutako 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakiko 1. TEOn aipatutako ezaugarri guztiak izango dituen Ingurumen-kudeaketarako Sistema (IKS) eduki beharko du Bizkaia Energía SLUk.

    2. Energia-efizientzia.

    Gutxienez behin, eta, horrez gain, prozesuan aldaketa esanguratsuak egonez gero, gas-turbinaren energia-efizientzia garbia eta/edo erregai-kontsumo garbi guztizkoa eta/edo energia mekanikoaren efizientzia garbia zehaztuko da, karga osoko errendimendu-proba baten bidez, EN arauekin bat etorriz, unitatea funtzionatzen hasi ondoren eta parametro horietan eragin nabarmena izan dezakeen aldaketa ororen ostean. EN araurik izango ez balitz, ISO arauak edo kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatzen duten estatuko edo nazioarteko bestelako arauak erabiliko dira.

    Instalazioaren energia-efizientzia, Energia Efizientzia Garbian adierazia, % 50etik gorakoa izango da.

    3. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    3.1. Baldintza orokorrak.

    Bizkaia Energía SLUren lantegiaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egingo diren emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea, teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

    Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    3.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Energia elektrikoa sortzen duen Bizkaia Energía SLUren instalazioan jarraian adierazten diren jarduerak garatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

    (Ikus .PDF)

    Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

    (Ikus .PDF)

    Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Bizkaia Energía SLUren errekuntza-instalazio ertainak (EIE), abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan araututakoak, EAEko EIE-en Erregistroan daude jasota, ezaugarri hauekin:

    (Ikus .PDF)

    3.3. Emisioen muga-balioak.

    (Ikus .PDF)

    EMB guztiak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-eko presioa, gas lehorra eta aipatutako oxigeno-ehunekoa.

    Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak, 1042/2017 Errege Dekretuak (EIEei buruzkoak) eta 815/2013 Errege Dekretuak (EIHei buruzkoak) ezartzen dutena beteko da.

    Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    Bestalde, errekuntza-instalazio handia denez (EIH), emisioak neurtzeko eta ebaluatzeko baldintzak egokitu egingo dira Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industria-emisioak arautzeko Erregelamenduaren V. kapituluan xedatutakora. Erregelamendua urriaren 8ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartu zen. Aipatutako kapituluan daude «Errekuntza-instalazio handietarako xedapen bereziak».

    3.4. Gasak hartu eta husteko sistemak.

    Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien puntu gorena ez da egongo Hirugarrena.B.3.2 apartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    3.5. Usainei buruzko baldintzak.

    Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen emisioak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

    4. Saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak.

    4.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Energia elektrikoa ekoiztea eta banatzea, Enpresa Jardueren Sailkapen Nazionala 2009 = 3516 Energia elektrikoa ekoiztea, jatorri termiko konentzionalekoa.

    (Ikus .PDF)

    Urak husteko sareak gaiak bereiziko ditu hiru lerrotan: ur industrialak, beltzak, eta euri-urak. Euri-uren sareak bi dekantagailu izango ditu ibilgura isuri aurretik.

    4.2. Udaleko saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

    Bizkaia Energía SLUk Amorebieta-Etxanoko Udaleko Saneamendu Sistema Orokorrean hondakin-urak isuri eta araztea arautzen duen Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko du. Nolanahi ere, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Proiektuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, huste-sarea hiru lerrotan bereiziko da: ur industrialak, beltzak, eta euri-urak.

    Hondakin-ur beltzak eta industrialak saneamendu sistema orokorrean onartzeko, udal-kolektorera eraman beharko dira, euri-urik isurtzen ez den bereizte-lerroen bidez.

  2. Saneamendu-sarera egindako isuriak fluxu hauek izango ditu: etxekoekin bateragarriak diren hondakin-urak (sanitarioak) (1. fluxua), industria-erabilerako ura egokitzeko desionizatzeko erretxinak birsortzeko prozesuaren ondoriozko uren tratamenduko efluentea (2. fluxua), hidrokarburoen bereizgailuko efluentea (3. fluxua), berreskuratze-galdararen purgak (4. fluxua) eta ekipamenduen garbiketa orokorrak (5. fluxua).

    Saneamendu-sarera isuri aurretik, bai desionizatzeko erretxinak birsortzeko prozesuaren ondoriozko urek, bai ur oliotsuek, hainbat egokitze-prozesu egin beharko dituzte; hidrokarburoak neutralizatzeko eta bereizteko prozesuak aplikatuko dira, hurrenez hurren.

    Azken isuria egin aurretik, industria-efluente guztiak 250 m3-ko homogeneizatze-depositu batean nahasten dira; depositu horrek segurtasun-gainezkabide bat du, eta bigarren segurtasun-depositu bat ere badago (250 m3) instalazioan. Industria-efluenteen homogeneizazioa airezko agitazioaren bidez egiten da. Efluentea, homogeneizatu ondoren, sarera ponpatzen da, eta uneko nahiz guztizko emariaren neurgailua du.

  3. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak

    Efluentea udal-sarera hustean ezingo da inoiz 125 m3/h-ko gehieneko emaria gainditu. Bereziki, sarera denbora luzez eta emari handiko isuriak eragiten dituzten instalazioak mantentzeko jarduketetan hauek izango dira mugak:

    Gehieneko emaria: 125 m3/h.

    Kontrol-kutxatilako gehieneko tenperatura: 30 ºC.

  4. Isurketen muga-balioak.

    Sustatzaileak beharrezko diren neurriak hartu beharko ditu saneamenduko sare orokorrerako isurketak muga-balio hauek gaindi ez ditzan, jarraian agertzen diren parametroetan:

    (Ikus .PDF)

  5. Azken karga kutsagarriak (365 egun/urte) ez ditu honako muga hauek gainditu behar:

    (Ikus .PDF)

    Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketen muga-balioak lortzeko.

    Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Hori horrela ez bada, titularrak beharrezkoa den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurien ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

    Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da (azken errege-dekretu horren bidez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., VI. eta VII. tituluak garatzen dituena).

  6. Huste- eta kontrol-instalazioak.

    Hondakin-urak arazteko instalazioek edo zuzentzeko neurriek funtsean jarduera hauek hartuko dituzte barnean.

    Isuriak homogeneizatzeko bi putzu, bakoitza 250 m3 edukierakoa. Instalazioak, era berean, hustu aurretik bete beharreko eskakizunak betetzeko, agitazio-sistema, neutralizazio-sistema eta tenperatura kontrolatzeko sistema ditu Neutralizazio-azidoa eta/edo -basea efluenteen instalazioan bertan dauden deposituetatik lortuko da.

    Jarraian, instalazioko efluenteen eta drainatze-sistemaren osagai nagusien zerrenda erantsi da.

  1. Transformadore nagusien zonako olio/ur bereizgailua: hormigoizko bereizgailu estatikoa, 170 m3-ko edukiera duena.

  2. Elektrizitate-eraikinetako transformadoreen olio/ur bereizgailua:

  3. Hormigoizko bereizgailu estatikoa, 6,6 m3-ko edukiera duena.

  4. Efluente nagusien zonako olio/ur bereizgailua:

  5. Hormigoizko bereizgailu estatikoa, 11,4 m3-ko edukiera duena.

  6. Gas-turbinak garbitzeko uren drainatze-andelak.

  7. Bi andel horizontal, zilindriko, atmosferiko, karbono-altzairuzkoak, bakoitza 2 m3koa.

  8. Gas-turbinen garbiketako drainatze-ponpak: bi ponpa, 30 m3/h-koak, eta 20 m-ko altuera manometrikoa dutenak.

  9. Berreskurapen-galdaren drainatzearen hustubidea: hormigoizko bi depositu, bakoitza 6 m3-ko edukierakoa.

  10. Berreskurapen-galdaren drainatzearen hustubideko ponpak: lau ponpa, 30 m3/h-koak, eta 20 m-ko altuera manometrikoa dutenak.

  11. Efluenteak biltzeko amaierako putzua: hormigoizko bi putzu, bakoitza 250 m3-koa.

  12. Efluenteen huste-ponpak: bi ponpa, 150 m3/h-koak, eta 20 m-ko altuera manometrikokoak.

    Kontrol-estazioa.

    Bi homogeneizazio-andelen atzean, laginak hartzeko eta isurketa neurtzeko kutxatila bat du instalazioak.

    Industria-uren eta ur beltzen isurketen emaria etengabe neurtzeko gailu bat izango du, isurketaren guztizko bolumena kuantifikatu ahal izateko. Guztizko bolumen horren aldizkako irakurketak arin egin ahal izango dituzte eginkizun hori duten Administrazioetako ikuskatzaileek. Bestalde, Bizkaia Energía SLUk, hala eskatuz gero, emariaren etengabeko neurketaren datuak emango dizkie ikuskatzaileei, eta emaria neurtzearekin zerikusia duten lekuetarako sarbidea emango die.

    Deskribatutako efluente eta drainatzeak Efluenteen Tratamendu Instalaziora bidaltzen dira, aurretratamendurako eta homogeneizazio-lanetarako, udalaren saneamendu-kolektorera hustu aurretik.

    Bizkaia Energía SLUk neurgailua kalibratzeko programa bat ezarri beharko du, gutxienez urtean behingo maiztasunaz, eta horretarako ISO 17025 edo EN 45001 Arauaren betekizunak betetzen dituzten kalibrazio-enpresa kualifikatuek eginda. Kalibratzea egiten duen enpresak emandako ziurtagiriaren bidez erregistratu beharko dira kalibratze horiek.

    Emaria neurtzeko, zabortegi normalizatuko kanalizazioan barrena dabilen isuri-fluxuko ur-laminaren altuera neurtuko da. Emaria neurtzeko uraren kanalizazio horrek aukera emango du isuria azkenean saneamendu-sistema orokorreko kolektorera hustu aurretik laginak hartzeko.

    Bizkaia Energía SLUk, halaber, pHmetroa mantentzeko eta kalibratzeko programa bat ezarri beharko du.

    Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Bizkaia Energía SLU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazte-instalazioetan, isuriak baimenean ezarritako ezaugarriak bete ditzan. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

    5. Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira, euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

    Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

    Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

    Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota, orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

    Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko-likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

    Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita 2008/98/EE Zuzentarauaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

    Hondakinak desagertu edo galduko balira, edo ihesak edo jarioak gertatuko balira, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Udalean.

    Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

    Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

    Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketak direla-eta, 1013/2006 Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, 2006ko ekainaren 14koan, ezarrita dagoena bete beharko da.

    5.1. Hondakin arriskutsuak.

    Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

    1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

    1. hondakina: «Efluenteen tratamenduko lokatzak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/1.

      Hondakinaren kodea: Q8//D9//L27//C24//H5//A171//B0019.

      EHZ: 19 08 13.

      Urtean sortutako kopurua: 12,6 t.

      Urak arazteko jardueran sortzen da. Lokatz horiek zisterna-kamioi bidez ponpatzen dira eta kudeatzaile baimenduak kudeatzen ditu.

    2. hondakina: «Glikol-urak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/2.

      Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C43/51//H5//A171//B0019.

      EHZ: 160114.

      Urtean sortutako kantitatea: 0,56 t.

      Izoztea saihesteko gehitzen den glikola duten hozte-urak kentzean sortzen da.

    3. hondakina: «Ur alkalinoak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/3.

      Hondakinaren kodea: Q4//D9//L21//C24//H5//A171//B0019.

      EHZ: 160709.

      Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

      NaOH kontzentratuko segurtasun-kubetetako hondakin urtsua da. Lanak eremu horretan egiten direnean, produktu kontzentratu horren zipriztinak urarekin diluitzen dira, eta horren ondoren kudeatu egiten dira.

    4. hondakina: «Ur azidoak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/4.

      Hondakinaren kodea: Q4//D9//L21//C23//H6/14//A171//B0019.

      EHZ: 160709.

      Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

      H2SO4 kontzentratuko segurtasun-kubetetako hondakin urtsua da. Lanak eremu horretan egiten direnean, produktu kontzentratu horren zipriztinak urarekin diluitzen dira, eta horren ondoren kudeatu egiten dira.

    5. hondakina: «Ikatz aktibo erabilia».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/5.

      Hondakinaren kodea: Q7//D15//S28//C51//H5//A171//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kopurua: unean unekoa.

      Edateko uren arazte-jardueran sortzen da. Substantzia organikoak dauzka.

    6. hondakina: «Garbiketa-produktua».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/6.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41/H3b/A171//B0019.

      EHZ: 14 06 03.

      Urtean sortutako kopurua: 0,12 t.

      Nagusiki garbiketa-lanetan sortzen da; gai organikoen hondarrak dituzten disolbatzaile erabiliak dira. Hondakina identifikatzeko bidoian biltzen da postuaren ondoan.

    7. hondakina: «Olio erabiliak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/7.

      Hondakinaren kodea: Q8//R1//L8//C51//H5/6//A171//B0019.

      EHZ: 13 02 08.

      Urtean sortutako kopurua: 4 t.

      Lurrunezko by-pass prozesuan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

    8. hondakina: «Kutsatutako ontzi hutsak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/8.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C43/51//H5//A171//B0019.

      EHZ: 15 01 10.

      Urtean sortutako kopurua: 0,13 t.

      Ontzi hutsak biltzean eta batzean sortzen dira; substantzia kutsagarriak eduki dituzten metalezko eta plastikozko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian/big bag-etan biltzen da sortzen den postuen ondoan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    9. hondakina: «Xurgatzaile kutsatuak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/9.

      Hondakinaren kodea: Q5//D9//S35//C51/43//H5//A171//B0019.

      EHZ: 15 02 02.

      Urtean sortutako kopurua: 0,49 t.

      Oihalak eta xurgatzaileak bildu eta pilatzean sortzen dira, makinen lubrifikazio-prozesuan, hozte-lurruna eta -ura hoztean, eta motorrak eta ponpak koipeztatzean; substantzia arriskutsuak dituzten arropak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan.

    10. hondakina: «Solido kutsatuak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/10.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C43/51//H5//A171//B0019.

      EHZ: 15 02 02.

      Urtean sortutako kopurua: 3,06 t.

      Xurgatzaileak bildu eta pilatzean sortzen da; substantzia arriskutsuak dauzkaten trapuak eta iragazkiak dira, makinen lubrifikazio-prozesuan, hozte-lurruna eta -ura hoztean, eta motorrak eta ponpak koipeztatzean. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan.

    11. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/11.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//S40//C16//H14//A171//B0019.

      EHZ: 20 01 21.

      Urtean sortutako kopurua: 500 unitate

      Merkurioa duten lanpara erabiliak ordezkatzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako zonan jasotzen da.

    12. hondakina: «Berun azidozko bateriak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/12.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8/14//A171//B0019.

      EHZ: 16 06 01.

      Urtean sortutako kopurua: 0,14 t.

      Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horrentzako berariazko eremuan jarrita eta identifikatuta dagoen edukiontzian biltzen da.

    13. hondakina: «Pilak eta metagailuak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/13.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/16//H6//A171//B0019.

      EHZ: 20 01 33.

      Urtean sortutako kopurua: 100 unitate.

      Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak izaten dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

    14. hondakina: «Konpresoreak garbitzeko detergentea».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/14.

      Hondakinaren kodea: Q5//D9//L34//C24/51/H14//A171/B0019.

      EHZ: 12 03 01.

      Urtean sortutako kopurua: 117,46 t.

      Instalazioko bi gas-turbinako konpresoreak aldizka garbitzen dira ur desmineralizatuaren eta detergente berezi baten nahasketaz. Sortutako hondakina ur xaboiduna da. Xaboi-proportzioa % 0,1 ingurukoa izaten da.

    15. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/15.

      Hondakinaren kodea: Q3//D15//L14//S14//C23/24//H5/8//A171//B001.9

      EHZ: 16 05 06.

      Urtean sortutako kopurua: 0,12 t.

      Prozesu- eta kalitate-kontrolerako saiakuntzak egitearen ondorioz sortzen da; nagusiki, produktu kimiko organikoak edo ez organikoak dira. Sortzen den postuaren edo postuen ondoan jasotzen da.

    16. hondakina: «Osagai arriskutsuak dituzten ekipamendu elektriko baztertuak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/16.

      Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A171//B0019.

      EHZ: 16 02 13.

      Urtean sortutako kantitatea: unean uneko hondakina.

      Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak aldatzeko eragiketetan sortzen da; ekipamendu ofimatiko baztertuak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian edo eremuan biltzen da.

    17. hondakina: «Aerosolak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/17.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C43/51//H5/14//A171//B0019.

      EHZ: 16 05 04.

      Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; substantzia organikoak eduki dituzten aerosolak dira. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen da, sortzen den postuen ondoan.

    18. hondakina: «Bereizgailuetatik iritsitako ur oliotsua»

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/18.

      Hondakinaren kodea: Q8//R1//L9//C51//H5/14//A171//B0010.

      EHZ: 12 01 09.

      Urtean sortutako kopurua: 10 t.

      Efluenteetara isurtzeko uren eta olioen bereizgailuan sortzen da.

    19. hondakina: «Beirazko ontzi huts kutsatuak».

      Identifikazioa: B48948830/23661/1/19.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C23/24//H5//A171//B0019.

      EHZ: 15 01 10.

      Urtean sortutako kopurua: 600 kg/urte.

      Instalazioko laborategian erreaktibo kimikoak erabiltzean sortzen da.

      1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

      2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

      4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Bizkaia Energía SLUk tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu, eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

      7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

      8. Bizkaia Energía SLUk sortutako olio erabilia kudeatu beharko du industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera.

      9. otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan (gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzkoa) xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

      10. Bizkaia Energía SLUk, PCB eduki dezaketen gailuak dituen heinean, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu 1378/1999 Errege Dekretuak, abuztuaren 27koak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak deuseztatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak zehaztutako baldintzak, eta 228/2006 Errege Dekretuak, otsailaren 24koak, errege-dekretu hori aldatzen duenak, xedatzen dituenak.

      11. Bizkaia Energía SLUk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoak adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      12. Bizkaia Energía SLU enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

      1. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Bizkaia Energía SLUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, aitortzen den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

      2. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Bizkaia Energía SLU enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gutxienez lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Bizkaia Energía SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

      2. Baldin eta Bizkaia Energía SLU ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

      3. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      4. Amiantoa duten hondakinak daudela ikusiz gero, Bizkaia Energía SLUk bete beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        5.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

        (Ikus .PDF)

      1. Hirugarrena.B.5 apartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Udal-hondakinen nahasketa» motako hondakinak ezingo du baloriza daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan balorizatu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

      2. Hirugarrena.B.5 apartatuan xedatzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina baloratzeari.

      3. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

      4. Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      5. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Bizkaia Energía SLUk tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu, eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

      6. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

      7. Balorizatzeko edo deuseztatzeko asmoz, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat eraman beharko du, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

      8. Baldin eta Bizkaia Energía SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna Bizkaia Energía SLU da; beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

      9. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Bizkaia Energía SLUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskugabe guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, aitortzen den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

      10. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      11. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g), i) eta j) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        6. Lurzorua babesteko baldintzak.

        6.1. Lurzoruaren egoerari buruzko txostena eta oinarrizko txostena.

        Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin bat etorriz, eta horretan bildutako gomendioak jarraituz, Bizkaia Energía SLUk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

        Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, Lege hori indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

        Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

        Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

        Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

        6.2. Lur-mugimenduak.

        Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

          2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

          3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

            Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

            Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

            Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

            Jarduketaren deskribapen xehatua.

            Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

            Ingurumen-jarraipenerako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

            Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

          4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira; horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

          5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

            https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

          6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen ezaugarritzea. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

          7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

          8. 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

          9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

          6.3. Jakinarazteko betebeharra

          Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

          7. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko beharrezko altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            Abian den instalazioak, aurreko taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

            Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti); Ti izango da jardun modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

          3. Ingurumena zaintzeko programa.

            Sustatzaileak aurkeztutako agirietan eta ingurumen-kudeaketarako sisteman (IKS) aurreikusitakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa, baita honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera ere:

            1. Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

            1.1. Kontrolak egitea.

          1. Bizkaia Energía SLU enpresak emisioen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

            (Ikus .PDF)

          2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak, etengabeko neurketak salbu, Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumen sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena.

          3. Neurketa-teknikak 1. eta 2. emisio-fokuetarako (gas-turbinak)

            1. Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

            2. Etengabe egiten diren neurketen artean, besteak beste, egon behar dute oxigeno-edukia, tenperatura, presioa eta hondar-gasek daramaten ur-lurruna. Ez da beharrezkoa izango ur-lurruna etengabe neurtzea hondar-gasetan, hondar-gasaren lagina emisioak aztertu baino lehen lehortu bada.

            3. Prozesuko parametro eta kutsatzaileen neurketa adierazgarriak, esaterako, laginak eta analisiak, zein neurketa-sistema automatikoak kalibratzeko erreferentziako neurketa-metodoak, CEN arauekin bat etorriz egingo dira, arauak aplikagarri eduki bezain pronto. Oraindik CEN araurik izango ez balitz, ISO arauak edo kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko duten estatuko edo nazioarteko bestelako arauak erabiliko dira.

            4. Neurketa-sistema automatikoak kontrolatuta egongo dira, erreferentziako metodoekin egindako neurketa paraleloen bidez, urtean behin gutxienez. Titularrak jakinaraziko dizkio eskuduna den organoari neurketa-sistema automatikoen kontrolaren emaitzak.

            5. Neurtutako emaitza bakar baten % 95eko konfiantza-tarteko balioek ez dituzte emisioen muga-balio hauen ehunekoak gaindituko:

              (Ikus .PDF)

          4. Etengabeko neurketa.

            Bizkaia Energía SLU enpresak nitrogeno oxidoen (Nox) eta karbono monoxidoen (CO) etengabeko neurketa egin beharko du 1. eta 2. emisio-fokuetan (gas-turbinak).

            Bidenabar, emarian ere neurketak etengabe egingo dira. Neurketek barne hartuko dituzte, halaber, oxigenoaren edukiari, tenperaturari eta presioari, eta errekuntzako gas-hondarraren ur-lurrunaren edukiari dagozkion ustiapen-prozesuaren parametroak. Ez da beharrezkoa izango ur-lurrunaren edukia etengabe neurtzea, errekuntzako gas-hondarraren lagina emisioak aztertu baino lehen lehortu bada, edo egiaztatu bada eragiketa-baldintzak eta erabilitako erregaiak kontuan hartuz egindako kalkuluaren estimazioa behar bezain zehatza dela.

            Emisioak etengabe neurtzeko sistema (EENS) 815/2013 Errege Dekretuan xedatutakora egokitu beharko da.

            Etengabe neurtzeko sistema gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik egunean orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak direnean, egun hori baliorik gabe utziko da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak behar diren neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko.

            Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

            Emisioak etengabe neurtzeko sistemen (EENS) instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak UNE-EN 14181 arauan eta ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.

            Instalazioen titularrek izango dute EENSaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta EENSak erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

            Neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko erregistroak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek berariazko baimen puntualik ematen ez badu behintzat.

            EENSa 15 egun jarraian baino gehiagotan ondo ez badabil, Ingurumen Lankidetzako Erakunde batek aldizkako kontrolak (hamabostean behin) egin beharko ditu, gertaera hasi denetik emisioak etengabe neurtzeko sistema behar bezala ibili arte.

            Instalazioen titularrak EENSaren funtzionamenduari buruzko urteko txosten bat igorri beharko du, betiere ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

          5. Txostenak.

            Datuak modu jarraituan Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera helarazteaz gain, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetara bidali beharko da PRA/321/2017 Aginduak, apirilaren 7koak, 9. artikuluan xedatzen duen emisioei buruzko informazioa, dagokion instalazio motaren araberakoa, bertan zehazten den maiztasunarekin.

            1.2. Lortutako emaitzen erregistroa.

            Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena).

            Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

            1.3. Immisio atmosferikoak kontrolatzea.

            1.3.1. Immisio-mailak kontrolatzea.

            Zentralaren gandorraren eragin-eremuan instalatutako Airearen Kalitatea Zaintzeko Sareari esker, emisioek aireratutako kutsatzaileen immisio-balioetan benetan duten eragina egiaztatu ahal izango da, eta, indarreko airearen kalitatearen inguruko irizpideak gaindituz gero, emisioak murrizteko aukera emango du sare honek.

            Zaintza Sareak neurketa automatikorako hiru estazio dauzka Larrabetzu eta Amorebieta-Etxano udal-mugarteetan, eta honako kutsatzaile hauek etengabe neurtzeko aukera emango du:

            (Ikus .PDF)

            Sarea Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaintzeko eta Kontrolatzeko Sarera konektatuta dago denbora errealean.

            Amorebieta-Etxanoko Ziklo Konbinatuko Zentral Termikoa Zaintzeko Sarea mantentzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarea mantentzeko ezarritako irizpide berdinak erabiliko dira, bai neurketa-ekipamenduei, bai komunikazio-sistemei dagokienez. Immisio-sarerako mantentze-plana egiteko proposamena egingo da eta horrek Ingurumeneko Sailburuordetzaren onespena beharko du.

            1.3.2. Sistema meteorologikoa.

            Zentral termikoak sistema meteorologiko bat izango du eta, horri esker, informazioa denbora errealean helduko da prozesuaren kontrol-gelara eta, hemen, egindako ebaluazioa baliozkotzeaz gain, neurketa-estazioetan jaso diren airearen poluzioari buruzko datuak interpretatuko dira.

            Horrez gain, iragarpen-eredu bat diseinatuko da, egoera meteorologikoaren jarraipena denbora errealean egiteko aukera emango duena, eta erabakiak hartzerakoan lagungarri izango dena, dispertsio atmosferikoaren aurreikuspenean erabiltzeko, eta airearen kalitatea zaintzeko saretik lortutako immisio-datuak behar bezala interpretatzeko.

            1.3.3. Txostenak.

            Urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan titularrak txosten bat igorriko du Ingurumen Sailburuordetzara, aurreko urte zibilean bere jabetzako ekipamenduetan legezko immisio-mugak gainditu diren aldi guztiak adierazita.

            Legezko mugak gaindituz gero, hurrengo hiru hilabeteetan horretarako kausarik ziurrenak zehaztu beharko ditu, eta justifikatu egin beharko ditu Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Arrazoi probableen artean titularraren jardueraren bat egongo balitz eta titularrak berak horrekin zerikusi adierazgarria balu, airearen kalitatea hobetzeko enpresaren ekintza-plana aurkeztu beharko du kausak zehaztu, eta hurrengo hiru hilabeteetan. Ekintza-planean, bada, egin beharreko ekintzak adieraziko dira, bai eta ekintza bakoitzerako aurreikusitako epeak ere. Aurreikusitako ekintzetarako epeak ezingo dira izan 12 hilabetekoak baino luzeagoak, Ingurumen Sailburuordetzak berariazko baimena eman ezean.

            2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

          1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

            (Ikus .PDF)

          2. Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

            Isurien kontrolen emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari igorriko zaizkio, ebazpen honen Hirugarrena.B.7 apartatuan ezarritako epeetan eta baldintzetan.

          3. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

          4. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

          5. Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek Ebazpen honen Hirugarrena.B.4.2 apartatuan ezarritako mugak betetzen dituztenean.

          6. Nolanahi ere, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Saneamendu Sistema Orokorrean hondakin-urak isuri eta araztea arautzen duen Erregelamenduan agertzen diren metodo analitikoen arabera edota emaitza baliokideak dituzten normalizatutako beste metodo batzuen arabera aztertuko dira.

          7. Enpresak erregistro-liburu bat izango du, eta bertan jasoko dira emaitza analitikoak, ekipamenduen kalibratze-datuak eta isuriekin lotutako gertaerak. Liburu hau eskura egongo da une oro Ingurumen Sailburuordetzarentzat eta Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat.

          8. Instalazioko laginketa-kutxatilako isuriaren gehieneko tenperaturak bermatu egin behar du Amorebieta-Etxanoko Udaleko Saneamendu Sistema Orokorrean hondakin-urak isuri eta araztea arautzen duen Erregelamenduko 7.2 puntuan ezarritako mugak betetzea.

          9. Bereziki, sarerako emari handiko isuriak eragiten dituzten instalazioak mantentzeko jarduketetan hauek izango dira mugak: gehieneko emaria 125 m3/h eta 30 ºC-ko gehieneko tenperatura kontrol-arketan.

            3. Zarataren kontrola.

            3.1. Neurketak eta modelizazioak.

          1. Urtean behin akustika-baldintzak kontrolatuko dira jarduera garatzen den lurzatiaren kanpoaldean, etxebizitzetara zarata gehien heltzen den zonan. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

          2. Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du, akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

          3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

            4. Jardueraren adierazleen kontrola.

            Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

            (Ikus .PDF)

            5. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

            Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

            https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

            Hala, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

            Ezarri diren baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik, gertatutakoaren berri izan ondoren, bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, helbide elektroniko hau erabilita: ippc@euskadi.eus

            Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten badira kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

            Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

            6. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

            Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu, baita Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2001eko martxoaren 12ko Ebazpen bidez egindako ingurumen-inpaktuko adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barnean hartu beharko du.

            Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

          4. Ezohiko egoeretarako prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

            1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

            Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

            Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak Hirugarrena.B.5 apartatuan ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

            Bizkaia Energía SLUk ingurumen-kudeaketarako sistemaren (IKS) parte izango den Abiaraztea eta Gelditzea Kudeatzeko Plana eguneratuta izango du, ebazpen honen Hirugarrena.C.1. apartatuan aipatutakoa, Batzordearen 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakiaren 10. eta 11. TEOak barne hartzen dituena.

            2. Jarduera bertan behera uztea.

            Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (Energia elektrikoa ekoiztea, jatorri termiko konbentzionalekoa, 35.16), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Bizkaia Energía SLUk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari bi hilabeteko epean; jakinarazpen horrekin batera, jarduketa-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea aitortzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

            Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Bizkaia Energía SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarrena.B.5 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

            3. Jarduera aldi baterako etetea.

            Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Bizkaia Energía SLUk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

            Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

            4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

            Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

          1. Instalazioen mantentze-lan prebentiboak.

            Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

            Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikusizko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

            Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak eta isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

            Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

            Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

            Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lineara bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

            Hondakin-ura ezingo da «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

            Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

          2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

          3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

          4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

          5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

          6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

          7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

          8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

          9. Kubetak hustea kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-jarioak instalaziora joatea saihestu beharko da.

          10. Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

            Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Jatorria eta zergatiak (unean zehaztu daitezkeenak).

            Zuzenketa-neurriak edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

            Sortutako ondorioak.

            Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik badago.

            Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu zen.

            Gorabeheraren iraupena.

            Istripuzko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

            Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

            Eragindako kalteen zenbatespena.

            Hartutako zuzenketa-neurriak.

            Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

            Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

            Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

          11. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saihesteko neurri gisa, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:

            1. Etengabeko neurketa-ekipamenduek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lan egunean jakinaraziko da.

            2. Gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne.

              Edonola ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta datu hauek zehaztuko dizkio:

              Gorabehera mota.

              Jatorria eta arrazoiak.

              Sortutako ondorioak.

              Hartutako euste-neurriak.

              Epeak.

              1. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

                1. Babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

                2. Urtean behin, otsaileko azken eguna baino lehenago, Bizkaia Energía SLUk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

                  Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

                  Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

                  Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

                3. Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia erabat bete beharko da.

                  Erakunde honen onespena ere beharko da, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

                  Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

                  Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

                  Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

                  Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

                  Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

                1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

                2. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

                3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

                4. Arro-organismoak, urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

                5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

                6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

                7. Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

                8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

                9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

                  Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

                  Bosgarrena. Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Bizkaia Energía SLU sozietatearen nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

                  Seigarrena. Ingurumeneko finantza-bermea.

                1. Ingurumeneko finantza-bermea.

                  Bizkaia Energía SLUk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazioa izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak emandako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

                  Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIren arabera.

                  Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

                2. Ingurumen-arloko erantzukizuna.

                  Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa dena dela, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

                  Zazpigarrena. Sei hilabeteko epea ematea Bizkaia Energía SLU enpresari, hauek aurkezteko:

                  Abiaraztea eta Gelditzea Kudeatzeko Plana.

                  Ingurumena zaintzeko programa, ebazpen honen arabera eguneratuta.

                  Justifikatu beharko da kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen erabakiaren bidez argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

                  Zortzigarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, energia elektrikoa sortzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Bizkaia Energía SLUk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

                  Bederatzigarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

                  Hamargarrena. 16-I-01-000000000009 erregistro-kodea esleitzea Bizkaia Energía SLUk Boroako industrialdean ustiatzen duen instalazioari, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia). Hona hemen kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X: 520314, Y: 4786947, Z: 126. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

                  Hondakin arriskutsuen ekoizpena: 16P01AAI000000009.

                  Hondakin arriskugabeen ekoizpena: 16P03AAI000000009.

                  Atmosfera kutsa dezakeen jarduera 16-I-01-000000000009 EAEko Errekuntza-instalazio Ertainen Erregistroa:

                  (Ikus .PDF)

                  Hamaikagarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bizkaia Energía SLUri, Amorebieta-Etxanoko Udalari (Bizkaia), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

                  Hamabigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

                  Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 17a.

                  Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

                  AMAIA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.