Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita erakunde honen Zuzendaritzaren goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 4516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/16
  • Argitaratze-data: 2021/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2021eko uztailaren 7ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko uztailaren 21eko EHAA, 144 zk.), honako hau

Lehenengoa. Hutsik uztea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 111).

Bigarrena. Ebazpen honek 2021eko abuztuaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.