Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 6koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Zumaiako (Gipuzkoa) 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Bereziari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 4868
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/06
  • Argitaratze-data: 2021/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko ekainaren 3an, Zumaiako Udalak eskabidea osatu zuen ingurumen-organoaren aurrean, Zumaiako 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Bereziari buruzko (aurrerantzean, Plana) ingurumen-txosten estrategikoa egin zezan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu zituzten, hala nola Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 16. eta 29. artikuluetan xedatutako edukiarekin.

21/2013 Legearen 30. artikulua aplikatuta, 2021eko ekainaren 22an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien administrazio publiko ukituei eta interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak espedientean bildu dira. Halaber, espedientean jasotako dokumentuak eskuragarri egon ziren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean, interesdun orok ingurumenaren arloan egokitzat jotzen zituen oharrak egin ahal izateko.

Legezko erantzun-epea amaitu, eta espedientean jasotako txostenak aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea da helburua; era horretan, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko.

Zumaiako 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Berezia abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluaren kasuetan sartzen da; bertan aurreikusten dira ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasa behar diren planak eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen edo programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra, ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikulutik 32. artikulura bitartean dago araututa, V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak (eskumena duen organoa da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera). Txosten horretan, Planak ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzakeen edo ez aztertzen da, eta, ondorioz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duen ala ez, edota, bestela, zer baldintza ezarri behar diren Plana garatzeko eta ingurumena behar bezala babesteko.

Ikusirik honako lege-testu hauek: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Zumaiako 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Bereziari dagokion ingurumen-txosten estrategikoa egitea, jarraian zehazten den moduan:

  1. Planaren deskribapena: xedea eta jarduketak. Ziur aski eragindako eremuaren ezaugarriak. Aurreikusitako ingurumen-ondorioak.

    Hirigintzako aurrekariak:

    2004ko otsailean onartutako Zumaiako Plangintzako Arau Subsidiarioek (aurrerantzean, AS) 02 HE San Telmo auzoa hiri-eremua antolatzen dute, 6.634 m2-ko azalerarekin, eta bizitegitarako hiri-lurzoru gisa sailkatzen dute.

    02 HE hiri-eremua bi eraikuntza-unitatetan banatuta dago: 2.1 EU eta 2.2 EU. 2.2 EUan bi etxebizitza egiten ari dira gaur egun; hala ere, Plan Berezi honen xede den 2.1 EU unitatea garatuta dago jada, eta 1.958 m2-ko azalera du.

    1 EUan eremuan indarrean dagoen antolamendu xehatuak ez du jasotzen eremuan igogailu bat jartzeko proposamena, 19 metro inguruko desnibela gainditu eta San Telmo kaleko beheko eta goiko aldeak lotzeko. Horregatik, ezinbestekoa da eremuko hirigintza-parametro batzuk aldatzea, proiektu hori gauzatu ahal izateko.

    Planaren xedea:

    Planaren helburua mugikortasuna hobetzeko ekipamendu bat (igogailu publikoa) ezartzeko aukera ematea da, aurreko antolamenduaren funtsezko egitura eta hirigintza-eraikigarritasuna aldatu gabe, eta horrekin batera, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, hiri-lurzoruko kongestioa kentzera bideratutako neurriak ere jasoko dira.

    1 EUaren hirigintza-fitxaren parametro batzuk egokitu dira, eta gainerako zehaztapenak 02 HE San Telmo auzoa eremurako gainerako zehaztapenak atxiki dira, eremuan zuzkidura publiko berri bat ezarri ahal izateko: San Telmoko igogailua.

    Ildo horretan, TSSZP-1 tokiko sistemen sarean zuzkidura publikoak egikaritzeko jarduketa berri bat da igogailua gauzatzea.

    Ez da eremuaren eraikigarritasuna aldatzen, eta ez da jarduketarik aurreikusten eremuaren gainerako zatian.

    Gauzatu beharreko jarduketak:

    Igogailua jartzea hoteleko aparkalekuetara sartzeko arrapalaren eta Aitz-Gain eraikinaren artean; igogailura sartzeko eremuak urbanizatzea; arkitektura-oztopoak kentzea igogailurako sarbideetan; eta ukitutako eremuan dagoen landare-ezponda garbitzea eta egokitzea.

    Eragindako eremuaren ezaugarriak:

    1 EU egikaritze-unitateak 1.958 m2-ko azalera dauka. Muga hauek ditu: iparraldean, San Telmo kalearekin; hegoaldean, Ardantzabide zabalgunearekin; ekialdean, San Telmo kalea osatzen duten eraikin-multzoarekin; eta mendebaldean, 2.2 EUarekin.

    Igogailua jartzea aurreikusten den lurzatiak 92,50 m2 inguruko azalera du.

    Plan Bereziaren eremuan, gehienbat antropizatuta dauden lursailak daude, Zumaiako hiri-bilbearen barruan baitaude, eta ez dago nabarmentzeko moduko ingurumen-alderdirik. Ingurunea guztiz antropizatuta dago, eta ez du elementu interesgarririk. Kultura- eta arkeologia-ondarearekin lotutako elementurik ere ez da nabarmentzen.

    Ingurumenean aurreikusten diren eraginak:

    Aurreikus daitezkeen ondorioak, gehienbat, igogailua eraikitzeko eta eremua egokitzeko obrak gauzatzeko fasean izango dira, hiri-bilbearen barruan.

    Aldi baterako eraginak izango dira horregatik, eta obrak amaitzean desagertuko dira. Plana garatzearen ondorioz, hondakinak sortuko dira; makinen joan-etorria egongo da; soinu-mailak areagotuko dira; baliteke ustekabeko isuriak gertatzea, etab., eta, ondorioz, herritarrek eragozpenak jasango dituzte emisio atmosferiko eta akustikoak eta abarrak direla eta. Hori guztia hiri-eremuan.

    Ingurumen-dokumentu estrategikoan zenbait neurri jasotzen dira, hala eraikuntza-proiektua idazteko orduan nola proiektua gauzatzeko obren fasean gauzatu beharreko gomendioak eta jarduketak gehienbat.

  2. Planaren ezaugarriak aztertu ondotik, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluari jarraikiz, egindako kontsulten emaitza eta ebazpen honen Lehen A apartatuan jasotako alderdiak kontuan hartuta, eta V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, planak ingurumenean ez duela eragin adierazgarririk xedatzen da, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera.

    Ebazpen honetan, honako neurri babesle eta zuzentzaile hauek ezartzen dira, Planak ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenik izan ez dezan eta Zumaiako 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Bereziari ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharrik egon ez dadin, betiere ezarritako neurri babesleak eta zuzentzaileak esandako Planean txertatzen badira.

    Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, ingurumen-txosten estrategikoak formulatzen duen ebazpen honetan adierazitakoarekin bat, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den edozertan, ingurumen-agiri estrategikoan eta planean bertan jasotakoarekin bat etorriz.

    Horri dagokionez, ez da beharrezkotzat jotzen ebazpen honetan ingurumen-dokumentu estrategikoan proposatutakoez gain beste neurri batzuk sartzea. Hala eraikuntza-proiektua idazteko orduan nola proiektua gauzatzeko obren fasean gauzatu beharreko gomendioak eta jarduketak dira gehienbat neurri horiek.

    Bigarrena. Zehaztea ezen, ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak hartzen badira, bai eta sustatzaileak proposatutakoak ere, aurrekoen aurkakoak ez badira, ez dela aurreikusten Zumaiako 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Bereziak ondorio kaltegarri nabarmenik izango duenik ingurumenean, eta, beraz, ez duela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik behar.

    Hirugarrena. Ebazpen honen edukia Zumaiako Udalari jakinaraztea.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, honako ingurumen-ebaluazio estrategiko honek indarraldia galduko du, eta berezko dituen ondoreak sortzeari utziko dio, behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, Zumaiako 02 hirigintza-eremuko 2.1 EUan igogailua jartzeko Plan Berezia onartuko ez balitz. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 6a.

    Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

    JAVIER AGIRRE ORCAJO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik