Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 6koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 631/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 2021eko abuztuaren 3ko autoa argitaratzeari buruzkoa. Auto hori lehendakariaren uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren bigarren apartatuari buruzkoa da. Dekretu horrek bigarren aldiz aldatu zuen dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 4362
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/06
  • Argitaratze-data: 2021/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Jakinarazten da Asgascon elkarteak lehendakariaren uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren bigarren apartatuaren aurka sustatutako 631/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, prozedura arruntean, dekretu horrek bigarren aldiz aldatu zuen 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa (2021eko uztailaren 23ko EHAA, 147. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Hirugarren Sekzioak kautelazko neurri hau hartzea erabaki duela 69/2021 zenbakiko kautelazko neurrien pieza bananduan emandako 2021eko abuztuaren 3ko autoaren bidez:

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Auzitegiak adierazitakoa eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 134. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 6a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik