Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 27koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia (Elkartek programa), 2021eko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 4464
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/27
  • Argitaratze-data: 2021/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da Elkartek programa (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du (2018ko abenduaren 27ko EHAA, 248. zk.).

Aipatutako agindu arautzaile horren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. faserako deialdia egin behar da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Ebazpen honen helburua hauxe da: 2021eko ekitaldiko II. faserako deialdia egitea, I. fasean onartutako proiektuetarako laguntzak esleitzeko. Horretarako deialdia Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen. Deialdi hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 6. eta 10. artikuluetan aurreikusitakoa da, eta, aipatutako agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek programa).

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, berrogei milioi (40.000.000,00) euro erabiliko dira. Erabilera horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehenago, zenbateko hori handitu ahal izango da; betiere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Elkartek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 18. artikuluetan proiektu eta entitate eskatzaileei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

  1. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea (agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da, Elkartek programa).

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez baino ezin izango da eskuratu eta bete eskabidea:

    https://www.euskadi.eus/servicios/1027108/ (gaztelania).

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027108/ (euskara).

    Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barne direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/micarpeta

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzak emateko proposamena egiteko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria, Leyre Madariaga Gangoiti.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria, Mikel Amundarain Leibar; eta ordezkoa: Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

SPRIren ordezkari bat, Amaia Martínez Muro; eta ordezkoa: Maite Hernández Hernández.

Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Natividad Niño Bartolomé; eta ordezkoa: Amaia Gandarias Uriarte, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 27a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.