Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2021eko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 4022
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/01
  • Argitaratze-data: 2021/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2021eko deialdia egin zen (2021eko apirilaren 8ko EHAA, 68. zk.). Ebazpen horren zortzigarren puntuan xedatutakoa betez, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onartzea, 2021eko ekainerako deialdiko probak epaitzeaz arduratzen den lurralde-epaimahaiak proposatutakoa barnean dela.

Bigarrena. Agintzea zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian (https://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.