Arautegia

Inprimatu

31/2021 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako hau baimentzen duen erabakia argitara ematea: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamargarren aldiz aldatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 3422
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 2021/06/10
  • Argitaratze-data: 2021/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuran, honako hau baimentzen duen erabakia onartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamargarren aldiz aldatzea. Erabaki horrek zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen eta trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko herri-lanen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitute Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen artean (ADIF), Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria (Euskal Y-a) abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraikiz. Egun horretan bertan, beste lankidetza-hitzarmena bat sinatu zuten sinatzaile horiek beroiek, trenbide-sare berri hori eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari agintzeko.

Gobernu Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari agintzea honako jarduera hauek egiteko: EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Y-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzi zituzten Sustapen Ministerioak eta ADIFek, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Kudeaketa-gomendio horren barruan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten zen.

Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Gobernu Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendioa egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko zenbait lan egiteko, 141.810.000 euroko guztizko zenbatekoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko bereizitako zatien betetze-mailaren arabera, 2011ko uztailaren 12an onartutako kudeaketa-gomendioan aurreikusitako urteko ordainketak aldatu egin ziren, Gobernu Kontseiluak egun hauetan hartutako erabakiei jarraituz: 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta 2016ko irailaren 20an.

2017ko abenduaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF eta ADIF-Abiadura Handia enpresa-erakunde publikoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lanen gainean emandako kudeaketa-gomendioari buruzko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa ere.

2017ko abenduaren 27an sinatutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmena aldatuta eguneratu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmenaren bosgarren klausula, eta barnean hartu ziren Bergara eta Lezoren arteko zatia gauzatzeko kostuen gainean onartu eta aurreikusitako kontratu-gorabehera guztiak, horren barruan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia eta Donostiako geltokia barne hartzen duen zatia sartuta. Horrez gain, Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzeko jarduketa berriak ere gehitu ziren, bai eta Bergara-Lezo zatiko hainbat lan ere (besteak beste, zati horretako tuneletan larrialdietako irteera berriak gauzatzea, eta mendi-mazelak egonkortzeko zein dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko lehengoratze-lanak). Hori horrela, aurreikusitako kostua handitu egin zen, 2.343,36 milioi euroraino (BEZa barne).

Aldaketa horien guztien ondorioz (2017ko abenduaren 27ko hitzarmenen aldaketetan jasota daude), zazpigarrenez aldatu behar izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioa 2018ko martxoaren 6an onartua. 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an, ikusirik nola ari ziren garatzen Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko obra eta proiektuak, adierazitako kudeaketa-gomendioa zortzigarrenez eta bederatzigarrenez aldatzea baimendu zen, eta honako kontzeptu eta urteko ordainketa hauek ezarri ziren, proiektuak idazteko, obrak zuzentzeko eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzeko:

(Ikus .PDF)

Eta kontzeptu eta urteko ordainketa hauek, obrak egiteko:

(Ikus .PDF)

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko proiektu eta obren bilakaera dela-eta, beharrezkoa da aldez aurretik aurreikusitako urteko ordainketak hamargarren aldiz aldatzea, adostutako aurrekontu-banaketa egokitu behar baita lanen exekuzio-mailaren arabera. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11.1.g artikuluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari esleitzen dizkio trenbideei dagozkien funtzioak (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

Horrenbestez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik eta 2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako hau erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Aldatzea Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioaren 6. puntua (Lanen balorazioa eta ordainketa); kudeaketa-gomendio hori 2011ko uztailaren 12an onartu zen, eta, ostean, aldatu egin zen 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta irailaren 20an, 2018ko martxoaren 6an eta abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanekin lotuta dago.

Bigarrena. Erabaki honen eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendioaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».

ERABAKIAREN ERANSKINA

6. EGINDAKO LANEN BALORAZIOA ETA ORDAINKETA.

Gomendioan emandako lanen kostua, BEZa barne, 128.296.192,56 euro da (horren barruan sartzen da proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzea); eta HAMABOST URTEKO epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera.

Kudeaketa-gomendio honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

(Ikus .PDF)

Obrak egitearekin lotuta gomendioan emandako lanek, BEZa barne, 553.226.986,13 euroko balorazioa dute, eta ZORTZI URTEKO epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera.

Kudeaketa-gomendio honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

(Ikus .PDF)

Gomendioan emandako lanei lotutako konpromiso-kredituak, bai proiektuak idazteari, obrak zuzentzeari eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzeari dagozkionak, bai obrak egiteari dagozkionak, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuetan jasota daude, eta, erakunde hori zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan txertatzen dira (aurrekontuak lege baten bidez onartzen dira aurrekontu-ekitaldi bakoitzean).

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.