Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 18koa, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Gaitutako Funtzionarioen Erregistroaren agindu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3282
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/18
  • Argitaratze-data: 2021/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Gaitutako Funtzionarioen Erregistroaren agindu-proiektu bat egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera izapidetzen ari da proiektuaren testua.

Horretarako, legeak araututakoa betetzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2021eko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez, proiektu hori egiteko prozedura hasi zen; agindu horretan, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza hau izendatu zuten arau-prozedura hori izapidetzeko arduradun, antolaketaren, kudeaketa-prozesuen eta prozeduren arloan, eta horiek sinplifikatzeko, administrazio-kargak murrizteko eta herritarrentzako kalitatea eta efizientzia hobetzeko, eta funtzionario gaituen erregistroa ezartzeko emandako eskumenekin bat etorriz (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 12. artikuluko 1. zenbakiko c) eta j) letrak). Kontuan hartu behar da ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7. artikuluko 1. zenbakiko f) letran ezartzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eginkizun eta jardun-arloen artean hauek daudela: «Administrazioa modernizatzea eta erreformatzea, bai eta administrazio digitala eta gobernu elektronikoa eta gardentasun-politika ere».

Gerora, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2021eko maiatzaren 12ko Agindua eman zuen izapidetzen ari den proiektua aldez aurretik onartzeko, idatzitako arau-testuarekin bat etorriz.

Agindu berria arautzearen ondorioz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan jasotzen diren aurreikuspenak garatuko dira, gaitutako funtzionarioen erregistroari dagokionez, oinarrizko araudian horretarako ezartzen diren xedapenekin bat etorriz, bereziki Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Bat etorriz 8/2003 Legearen 8 artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoarekin, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea izan behar dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, informazio publikoaren izapidea ere bai, legezko bigarren aurreikuspen honetan gertatzen den legez.

Horretarako, jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Gaitutako Funtzionarioen Erregistroaren agindu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori dela eta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 12. artikuluko 1. zenbakiko c) eta j) letretan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Gaitutako Funtzionarioen Erregistroaren agindu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoa bete dadin, eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (www.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria,

JAVIER BIKANDI IRAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik