Arautegia

Inprimatu

25/2021 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea irrati-komunikaziorako lizentziak emateko lehiaketa publikoko balorazio-mahaiko kideen izendapena egokitzen duen eta presidentea ordezkatzen duen izendapen-erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 35/2021 epaia betez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 3049
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2021/05/13
  • Argitaratze-data: 2021/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 11n egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 35/2021 epaia betez, irrati-komunikaziorako lizentziak emateko lehiaketa publikoko balorazio-mahaiko kideen izendapena egokitu eta presidentea ordezteko erabakia onartu zuen. Horrenbestez, eta behar den publikotasuna emateko, honako hau

2021eko urtarrilaren 28an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 35/2021 Epaia eman du 761/2019 prozedura arruntean (761/2019 errekurtsoa), eta epai hori irmo deklaratu da auzitegiko letratuaren 2021eko martxoaren 31ko Dekretuaren bidez. Epaia eman da Radio El Correo SLU enpresak 2019ko otsailaren 19ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebaztearren. Erabaki hori frekuentzia-modulazioko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deialdiaren ondoriozkoa da; deialdia 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez onartu zen, hain zuzen.

Ondorioz, erabaki hau hartu da epai hori bete ahal izateko, aipatutako lehiaketa publikoko balorazio-mahaiko aurreko presidentearen ordez egin beharreko aldez aurreko izendapenari dagokionez. Izan ere, Gobernu Kontseiluaren 2017ko ekainaren 20ko Erabakiaren bidez, balorazio-mahaiko kideen izendapena onartu zen, eta horien artean, lehendakari gisa zegoen izendatuta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren aurreko titularra, egun kargugabetua, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak proposatuta. Hori dela eta, gainera, beharrezkotzat hartzen da gainerako bokalen izendapenak ere egokitzea, administrazio-egituraren barruan betetzen den kargua edo lanpostua kontuan hartuta.

Horretarako, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 12.1 artikuluak ezartzen du ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketa publikoen balorazio-mahaia Gobernu Kontseiluak izendatutako bost pertsonak osatuko dutela, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak proposatuta. Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2012ko otsailaren 28an onartutako oinarriek, lehiaketa publikoa arautzen dutenek, hogeita batgarren klausulan adierazten dute izendapen-proposamenak Gobernu Kontseiluan aurkeztuko dituela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.

Horren ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 11n egindako bilkuran proposamena eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria balorazio-mahaiko kide izendatzea, 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez onartutako deialdiari dagozkion irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketa publikoan; sail horretako sailburuak proposatuta.

Bigarrena. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria balorazio-mahaiko lehendakari izendatzea.

Hirugarrena. Gobernu Kontseiluaren 2017ko ekainaren 20ko Erabakiaren bidez onartutako balorazio-mahaiko gainerako kideen izendapenari eustea, administrazio-egituraren barruan dagozkien lanpostuak aintzat hartuta; hau da, batzordekideak honako hauek izango dira:

Kabinete eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako telekomunikazioetako teknikaria, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak proposatuta izendatua.

Kabinete eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak proposatuta izendatua.

Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzako Informatika zerbitzuburua, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko titularrak proposatuta izendatua.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Ekonomia- eta Arau-kontrolerako zerbitzuburua, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrak proposatuta izendatua.

Laugarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak bideratuko du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik