Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 10ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Goi Kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehiaren Euskal Agintaritza; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 3044
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/10
  • Argitaratze-data: 2021/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehiaren Euskal Agintaritzak erabaki du erakunde autonomo honetako goi kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea eta 182. dotazioa) izendapen askearen bidez hornituko duela iragartzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aldez aurretik funtzio publikoko zuzendaritzaren aldeko txostena izanik. Honako hauek hartu ditu kontuan:

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrera funtzionarioek, eranskina ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute, ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

  3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Lehiaren Euskal Agintaritza Erakunde Autonomora bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

  2. Hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

    4. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Pertsona deialdiko lanpostuaren eginkizunekin bat datorrela bermatzeko, deialdia egin duen organoak egokitzat jotzen dituen baliabideak erabil ditzake alegatutako merezimenduak egiaztatzeko, elkarrizketa pertsonalaren eta/edo probaren bidez.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Lehiaren Euskal Agintaritza Erakunde Autonomoaren lehendakariaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Deialdia bete gabe utzi ahalko da, hautagai batek ere deialdiko lanpostua betetzeko behar adinako merezimendurik ez badu.

      Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

      Bilbao, 2021eko maiatzaren 10a.

      Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

      ALBA ASCENSIÓN URRESOLA CLAVERO.

Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren Idazkaria.

Kodea: 520010.

Dotazioa: 182.

Kidegokoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Kokapena: Lehiaren Euskal Agintaritza.

Herria: Bilbao.

Helbidea: Ercilla kalea, 4 2 (48009 Bilbao).

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2014-03-31.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik