Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Elorrio ibaiaren larrialdi-irteera egokitzeko eraikuntza-proiektua (Bilbo-Donostia lineako 32+350 K.P.)» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1862
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/03
  • Argitaratze-data: 2021/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez «Elorrio ibaiaren larrialdi-irteera egokitzeko eraikuntza-proiektua (Bilbo-Donostia lineako 32+350 K.P.)» proiektua onetsi zen.

Proiektu honen jatorria da linearen funtzionaltasuna berrikusteko eta egon zitezkeen gabeziak detektatzeko 2019ko azaroaren 26an Euskal Trenbide Sarea (ETS)-ren Bilbao-Donostia lineako Durangoko tunelean egin zen simulazioa.

Proiektuaren helburua da, ETSk simulakroaren ondoren egindako gomendioetan oinarrituta, Abadiñoko udalerriko Bilbo-Donostia linearen 32+500 K.P.an dagoen Elorrio ibaiaren larrialdi-irteeran egin beharreko jarduketak planifikatzea.

Lurzoruak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak azaltzen ditu.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloan jarduerak betearazteko beharrezko desjabetze-espedienteak tramitatzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2. c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten oinarrizko proiektuak edo trenbide-lineak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin dakar onura publikoaren edo gizarte-intereseko deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea ere, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

Jendaurrera ateratzea «Elorrio ibaiaren larrialdi-irteera egokitzeko eraikuntza-proiektua (Bilbo-Donostia lineako 32+350 K.P.)» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatu epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Durangoko eta Abadiñoko udaletxeetako iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.

Honen berri eman da denak jakitun izan daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik