Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 21ekoa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendari nagusiarena. Honen bidez, prestakuntzarako eta ikerketarako beketako bat adjudikatzen da estatistika-produkzio ofizialen estatistika- eta matematika-metodologien alorrean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 535
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/01/21
  • Argitaratze-data: 2021/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Eustateko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 220. zk., 2019ko azaroaren 19koa), prestakuntzarako eta ikerketarako bi bekatarako deialdia egin zen, estatistika-produkzio ofizialen estatistika- eta matematika-metodologien alorrean.

Dagokion prozedura egin ondoren, Eustateko zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen 2020ko uztailaren 16an (EHAA, 169. zk., 2020ko abuztuaren 28koa), prestakuntzarako bo bekak Iñigo Portillo Pampin jaunari eta Ander Iparraguirre Garcia jaunari emateko. Era berean, deialdi horretako X 4) oinarriarekin bat etorriz, eta adjudikaziodunek uko egiteagatik edo beste edozein gertakarirengatik gorabeherak aurreikuste aldera, epaimahaiak ordezko bekadunak izendatzeko proposamena egin zuen.

2020ko abenduaren 31n, Iñigo Portillo Pampin jaunak bere bekari uko egiteko erabakia jakinarazi zion Eustateko Zuzendaritza Nagusiari, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hori dela eta, ordezkoei adjudikatzea proposatu zen; lehenengo ordezkoak uko egin zion baina bigarrenak, Matías Ledesma Sereno jaunak, onartu egin zuen.

Euskal Estatistika Erakundearen egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 25eko 12/2000 Dekretuaren 4. artikulua ikusita, eta Eustateko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 12ko Ebazpenean aurreikusten den deialdiaren X.4) oinarrian jasotakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, prestakuntzarako eta ikerketarako bi bekatarako deialdia egin zen estatistika-produkzio ofizialen estatistika- eta matematika-metodologien alorrean), honako hau

Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eustateko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 21a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU mirena IRADI ARRIETA.